Kedgeree osasuntsua –
Gaurkoan arroz errezeta ingeles tipiko bat dakarkizugu, indian ere oso ezaguna, Kedgeree delakoa, bertsio azkar eta osasuntsuan, denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak:
- 250 gr arroza integrala
- 50 gr ilar
- 400-500 gr arrain (edo atun-lata)
- tipulina bat
- perrexila
- limoia
…
Errezeta:
- Egosi arroza lehenik.
- Arraina freskoa bada, pasa zartainetik egin arte, bestela atun-lata ireki eta kitto.
- Ilarrak egosi.
- Perrexila txikitu.
- Osagai guztiak nahastu eta gainera bota (dekorazio moduan) txikitutako perrexila eta alboan limoi zati bat, nahi duenak nahasketari bizigarria emateko.
- Prest, platerean zerbitzatu eta gozatzera.
…
Kasu!
Platera beroa edo hotza jan daiteke. Arrain ezberdinak erabil daitezke, hala nola hegaluzea edo izokina. Izen ezberdinak ditu: Kedgeree, kitcherie, kitchari, kidgeree, kedgaree, kitchiri, khichuri, kaedjere,…
…
Akaso!
Kedgeree osasuntsua
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Pagotxa 66.666666666667 0 100 6
Iruzkinik ez