Laranjada –
Edatekoetan eta beroetan sartuta laranjada RZ tipikoa ere gurean behar genuke eta errezeta honakoa Xolomo Sapiens-en eskutik hemen dakarkizuguna. “Ad libitum” norberaren gogara edo gisara esan nahi duen latinezko esapidea da, beraz, frexkagarri gogo ezin asez bazabiltza eta nahi adina edateko “ad libitum” Laranjada RZ, azukrea kontrolpean edukita, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 6 laranjaren zukua
- Azukrea, norberaren gogara
- Ur hotza
- Izotza
…
Errezeta
- Pitxer edo txarro handi batean, hainbat koilarakada azukrerekin nahasiko dugu laranja zukua. Bizkor nahasiko dugu dena, azukrea ongi disolbatzeko.
- Izotz koskor eder batzuk erantsiko ditugu ondoren, eta ur hotzez beteko dugu ertzeraino txarroa edo pitxerra.
- Ongi nahasiko dugu ondoren guztia. Dastatu eta azukre gehiago behar badu, erants dezagun azukrea, edaria goxo-goxo utzi arte.
…
Kasu!
Uraren ordez gaseosa hotza ere erabil dezakegu. Oso edari freskoa da, baina erne ibili beharra dago erantsiko zaion azukrearekin, gaseosak badu-eta azukrea.
Edari hau askotan egiten badugu, eta hozkailuan edukitzen badugu, gas desatseginak urrundu eta dirua aurreztu ahal izango dugu, horixe baino ez baitute egiten gure txikiek askarirako hartu ohi dituzten edari komertzialek: gasa ekarri eta dirua ostu. Hau da edari freskagarri natural hoberena. Eta merkea, gainera.
“ad libitum” norberaren gogara edo gisara esan nahi duen latinezko esapidea, batez ere musikan erabilia.
…
Akaso!
Iruzkinik ez