Sangria

56%

Zenbatentzat

konpainia onean hobe ...

Denbora

5 min

Gustuko duzu?

Sangria – 

Festa frexko gogoz bazabiltza hona beste edateko RZ bat zeurekin konpartitzeko, Sangria edariaren errezeta hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uztekoligatzeko ere bai…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Ardo beltz gaztea, botila bat
  • Kalitate oneko moskatela, litro laurdena
  • 2 koilarakada azukre
  • Laranja bat eta limoi bat, puska handi samarretan zatituak
  • Laranja erdi baten eta limoi erdi baten zukua
  • Izotzak

Errezeta

  1. Errezeta hau egiteko lehen pausoa pitxer eder batean ardo botila hustutzea.
  2. Laranja eta limoi puskak gehitu, baita izotz mordoa ere eta hori dena zurezko koilara batekin nahasi edo astindu batzuk eman. Orduan azukrea, laranja eta limoi zukua erantsi eta beratzen utziko dugu dena minutu batzuetan.
  3. Minutu batzuk pasatuta, moskatela gehitu, indarrez nahasi eta fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko.
  4. Zerbitzatu.

Kasu!

Ardoa garratza den edo ez den, horren arabera azukre gehiago edo gutxiago eman. Azkenean, sangria probatu azukrez ongi dagoen jakiteko. Eta ahalik lasterrena zerbitzatu.

Berriro aipatu, fresko-fresko edango dugu, kontu pixka batekin sekulako atxurra ez harrapatzeko…

Europako Parlamentuak 2014ko urtarrilean sangria etiketa erabiltzeko Espainian edo Portugalen ekoiztu behar izan zela erabaki zuen.

Akaso!

Sangria

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

55.555555555556 0 100 9

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat