Mugurdi eta mertxika ur izoztua –
Edatekoetan murgilduta ari garela, uda honetarako Mugurdi eta mertxika ur izoztua RZ hemen dakarkizuguna. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko beste RZ bat denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Mugurdi garbituak (edo marrubiak) eta mertxika mamia, zuritua eta hezurrik gabe, kilo bat
- Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl
- Limoi baten zukua
- Ur hotz-hotza, 1,7 litro
- 300 g azukre
…
Errezeta
- Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak sartu.
- Minutu batez dena xehatu eta nahastura iragazki batetik pasaraziko dugu.
- Edaria botila pare batean sartu eta hozkailuan freskatzen utziko dugu.
…
Kasu!
Hotz-hotza edan behar da.
…
Akaso!
Kategoriak
84.615384615385 0 100 13
Iruzkinik ez