Denbora
20 minPerretxiko (barrengorri edo txanpinoi) nahaskia
Osagaiak:
- 8 arrautza
- garaiko perretxikoak, eskukada bat pertsonako
- oliba olia
- gatza
Errezeta:
- Perretxikoak ondo garbitu; paper heze baten laguntzaz piskanaka. Urarekin lagundu baina ez busti guztiz perretxikoak.
- Perretxikoak eskuarekin zati irreguloarretan zatitutu, norberaren gustuko neurrian.
- Arrautzak ontzi batean jarri eta irabiatu, gustuaren arabera gatz puntua jarriz.
- Zartagian oliba olio kolirakada bat berotzen jarri.
- Perretxikoak zartagira gehitu eta su bizitan gorritu, ura askatzen hasten diren bitarte.
- Sua jeitsi eta pixkanaka arrautza irabiatua gehitzen joan , egurrezko koilararekin bizi-bizi irabiatuz. Guztia batera egosi dadin tarteka zartagia sutatik kendu, gehiegi berotu ez dadin, eta berriro jarri, irabiatzen dugun bitartean… Era honetan arrautza krematsu geratuko zaigu eta ez tortila apurtu baten eran
- Norberak gustuko duen egosketa puntuan sua itzali eta zuzenean platerera.

ONDDO NAHASKETA Javier Lastras
Kasu!
Garaiko perretxikoak erabiltzea da egokiena, onddoak, ziza horiak, gibelurdinak, negrillak… Eta, nahi bada, urte guztian zehar barrengorri edo txanpinoiekin egin daiteke.
Kontu hartu berezko beroarekin nahaskia gorpuzten joango dela, eta zartagina sutatik lehentxeago erretiratzea komeniko dela.
Perretxiko nahaskia
Kategoriak
82.051282051282 0 100 39
Iruzkinik ez