Porru gaztatsua –
Porru gaztatsua errezeta gaurkoan, ingeles tipiko bat dakarkizugu, Eskandinavia, Finlandia, Irlanda eta Ekialdeko Europan oso ezaguna, Iran-en ere bai, denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 600 g porru (3 ertain tamainako), 2 zm borobiletan moztuta
- 50 g gurin
- 50 g irin
- 500 ml esne (begetala ere)
- 100 g gazta birrindua
- koilaretxo 1 mostaza
- 50 g ogi birrindu
- 2 koilaretxo ezkai hosto
- Piper beltz hautsa (nahi izanez gero)
…
Errezeta
- Berotu labea 220C/200C gradutan. Porruak lurrunez egosi 6-8 minututan (samurtu arte).
- Bitartean, berotu gurina eta irina lapiko batean, ore lodi bat egin arte. Gehitu esnea, pixkanaka, etengabe mugituz, esne guztia gehitu arte. 2-3 min gehiago egosi, saltsa koilara baten atzealdea estaltzeko adina loditu arte. Gehitu gazta, mostaza eta nahi izanez gero, piper beltza edo gatza.
- Sartu porru lurrinduak gazta-saltsan, eta gero dena laberako plater batean sartu.
- Gainera bota ogi birrindua, ezkaia, eta soberan geratu zaigun gazta eta egosi 20 min-tan urre kolorea hartu arte.
- Utzi 5 minutu zerbitzatu aurretik.
…
Kasu!
Alternatibak: Intxaur muskatua, piper beltzaren ordez. Zerbak porruen ordez. Entsalada berde edo tomate entsalada sinple batekin zerbitzatu.
Porrua (Allium ampeloprasum var. porrum edo Allium porrum) barazki luzea eta haritsua da, zuri eta berde kolorekoa. Hainbat motako porruak daude, baina motarik arruntenak, landatzen diren sasoiaren arabera, bi dira: udakoak, landatu diren urtean biltzekoak direnak, eta negukoak, landatu ondorengo urteko udaberrian biltzen direnak. Neguko porruek normalean handiagoak dira eta zapore sakonagoa dute.
…
Akaso!
Iruzkinik ez