Denbora
24 orduTXITXIRIOAK ITALIAR ERARA –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Amonaren RZtatik atera dugun errezeta da Txitxirioak italiar erara RZ honako hau, aproposa denak txundituta uzteko, aproposa noiznahi jateko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
TXITXIRIOAK ITALIAR ERARA
…
Osagaiak
- txitxirioak
- 2 tipula
- 250gr txerri saihets
- 2 txorizo
- frijitutako tomatea
- gazta edo ogi birrindua
…
Errezeta
- Jarri txitxirioak beratzen bezperan.
- Jarri ura irakiten (janaria estaltzeko lain, gehiago ez), bota txitxirioak, 250gr txerri saihets, bi tipula eta bi txorizo.
- Tartera bat atera, sakramentuak gainetik jarri, eta dena frijitutako tomatearekin estali.
- Nahi izanez gero gainetik gazta edo ogi birrindua jarri eta labera sartu.
Kasu!
Txitxirio edo garbantzuak bikain gera daitezen, aurreko gauean uretan jarri behar dira beratzen, ondo hidratatu eta ondo egosteko (gutxienez zortzi orduz). Bestalde, kozinatzeko garaian, irakiten dagoenean bota behar dira garbantzuak uretara, ez lehenago. Horrela, beti geratzen dira ondo samurrak eta ondo egosiak.
..
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Mahats pasak eta txitxirioak limoiarekin beheko geruzan, pepinoa ondoren, jogurt naturala mentarekin eta intxaurrak gainetik. Hori da Silvanak eta Zigorrek lanera eramateko TXORIENEn proposatutako entsalada, Txitxirio eta jogurt entsalada RZ.
.
Txitxirioak italiar erara
Kategoriak
58.333333333333 0 100 12
Iruzkinik ez