Udazken kalabaza zopa

75%

Denbora

30 min

Gustuko duzu?

Udazken kalabaza zopa –

Gaurkoan, udazken kalabaza zopa deritzogun errezeta:  Kuia edo kalabaza, porrua eta fideoak besterik ez, ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneandenak txundituta uzteko, eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kuia edo kalabaza
  • 2 porru
  • fideoak
  • gatza
  • olioa
  • ura

Udazken kalabaza zopaErrezeta

  1. Kalabaza eta porrua txiki-txiki egin.
  2. Olioa berotzen jarri kazola baten, eta porrua bertan bota.
  3. Horitzen denean kalabaza txikitua bota eta bueltatxo batzuk eman. Ura gehitu tapatu arte.
  4. Ontzia estali eta 20-25 minututan irakiten utzi su baxuan.
  5. Fideoak bota eta beste 5-10 minutu utzi.
  6. Zerbitzatzeko prest. Bero-bero hartzeko…

Kasu!

Fideo gehiago edo gutxiago botatzea bakoitzaren gustuaren araberako erabakia da…

Porru eta txitxirio zopa

Katu zopa

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Akaso!

Oilasko zopa

Amonaren arrain zopa 2 modutara

Udazken kalabaza zopa

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

75 0 100 12

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat