Mizkina izatea neofobia bihurtu zenekoa
Bost urte baino gehiago dituzu eta oraindik jatun txarra zara? Posible da elikadura neofobia izatea, hala esan du Edurne Imaz nutrizionistak Euskadi Irratian.
Kroketak eta makarroiak tomatearekin soilik jaten dituzte txikitan ume askok. Janari berrien aurrean beldurra sentitzen dute maiz, eta hori dela eta, muzin egiten diote elikagaiak estreinakoz probatzeari.
Normalean, umeak bost urte betetzen dituenerako nahikoa janari ezagutzen ditu eta normaltasunez hasten da jaten. Dena den, gerta liteke mizkina izaten jarraitu eta elikagaiekiko neofobia helduarora luzatzea. Ez ditu ondorio bereziki larriak, baina antsietatean eta autoestimuan eragin dezakeela azaldu du Imazek.
Pazientzia, hori omen neofobiaren aurkako sendagairik onena. Sesioak, nigarrak eta bestelako haserreak elikagaiarekin lotzen ditu maiz umeak eta haurrak gaizki pasatzen du. Ondorioz, ez du janari berria probatu nahi. Inguruak duen garrantzia azpimarratu du Imazek eta hainbat aholku eman ditu “mizkinak” diren ume horiek helduaroan “ganorazko jatun” bilakatzeko:
- Pazientzia
- Umea elikadura prozesuan partaide izatea (erosketak egiterakoan, prestakuntzan…)
- Zigortu beharrean errefortzu positiboak ematea (ez du zertan materiala izan)
- Hizkuntza bat ikasten den bezalaxe, jaten ere imitazioz ikasten da; hori dela eta, ingurukoak eredu izan behar dute.
Beraz, ez da haurra jatera behartu behar. Pazientziarekin hartu, elikagaiak behin eta berriz aurkeztu eta jatorduak momentu atsegin bilakatzea da mizkinen aurkako errezeta.
Mizkina izatea neofobia bihurtu zenekoa – Bixenta Goikoetxea > ZUZEU