Najat Kaanache sukaldari oriotarra Buenafuente-ren LateMotiv saioan
Najat Kaanache sukaldari oriotarra Buenafuente-ren LateMotiv saioan –
zuzeun ioninorek argitaratua
Najat Kaanache sukaldari oriotar bikaina Andreu Buenafuentek aurkezten duen LateMotiv saioan egon zen ‘Najat’ izeneko bere liburua aurkezten. Najat_Kaanache (Orio, 1987) gipuzkoar sukaldaria eta telebista aurkezlea da Cocina marroquí saioan (Canal Cocina), aktore ere izandakoa, Shamira izeneko pertsonaia izan zen Euskal Telebistako Goenkale telesailean. 2003an antzezteari utzi eta sukaldaritzan aritzeko hautua hartu zuen. Munduko sukaldaririk ospetsuenetakoekin egin du lan ordutik. Esaterako, Ferran Adriàrekin El Bulli jatetxean; René Redzepirekin Noma jatetxean; eta Thomas Kellerrekin TheFrenchLaundryn jatetxean. 2015ean Piripi euskal jatetxea zabaldu zuen Miamin, Ameriketako Estatu Batuetan. 2016an Nur izeneko jatetxe arrakastatsua ireki zuen Marokoko Fez hirian. Izan ere, 2017an Luxury Restaurant Awards sarietarako hautagaitza lortu baitzuen. 7 hizkuntza hitzegiten ditu!! El Bulli-n egon ostean Science behind food proiektuan aritu dela kontatu du, Obamaren sukaldariaren sozioa bilakatu eta munduan zehar ibili dela, Hardvard Unibertsitatean, MWU, ikastaroak emanez. Elkarrizketa asko egiten ari da antza, eta solasaldian euskara ere present egon dela aipatu, eta gainera perla hau ere bai: “… yo soy euskaldun, lo que pasa es que tengo padres de Fez… tengo esa ostia euskaldun, euskaldun, y aparte tengo una cocina y una mezcla magica de los dos lados”. Hauek eta beste kontu asko. Hemen 15 minutuko elkarrizketa ikusi nahi baduzu.
+
Gordon Ramsay walks through the labyrinth Medina of Fez, exploring the food with chef Najat Kaanache.
Iruzkinik ez