Gauza asko maneiatu eta egin behar izaten dituzte, eta artistatzat ditu baserritarrak: “Lehengo baserritarra artista da. Gu gero eta gutxiago gara, baina artista batzuk gara”.
“Urteetan kanpaina oso txarra eginda esneari buruz”, azaldu du. Era berean, argi du lehen sektoreari begira hanka sartze historikoak egin direla, hau da, ez zela bide zuzenik hartu: “Lehen hor geunden gure belaunaldikoak, eta orain ikusten da baserritar berri bat sortzea zenbat kostatzen den”. “Lan ordu gehiago egin behar dituzu, eta pasioa ere horregatik behar da. Bestela nola egingo dituzu ordu gehiago?”.
Garbi du buelta ekarriko duela honek: “Lehenago edo beranduago buelta ekarri beharra dauka, baina gizarteak eta munduak berak ekarri beharra daukan bezala”, eta “lurra beste balore bat izatera iritsiko da”. “Jana ezak mugitzen gaitu, eta berriz ere hasi beharko da aitzurra hartuta”.
Garrantzitsutzat du bertakoa eta garaian garaikoa kontsumitzea: “Horrek ematen du jasangarritasuna”. Eta “elikatzeko orduan ere nahiko galdua dagoela uste dut logika”, dio.
Iruzkinik ez