“Sukaldarien Liga”ko finala
SUKALDARIEN LIGA: FINALA
Maria Amundarain zumaiarra, Euskal Herriko sukaldaririk onena.
EITBko “Sukaldarien Liga”ko 25.000 euroak irabazi ditu Maria Amundarainek, lehiaketa guztian zehar zazpi sukaldaririk onenen artean egon den bakarra da zumaiarra, eta final handiko azken desafioan legatzarekin egindako platerik onena prestatuta eraman ditu etxera 25.000 euroak. Bigarren platerik onena izan da Eneko Ordorika gernikarraren legatza kokotxekin. Oier Bonetbelche Aiherrako sukaldariaren Koxkera legatza izan dahirugarren platerik onena. Jon Iñaki Sorarrain, Baladi Goiburu eta Jone Etxaiz hirukotearen aurkako taldeko desafioa irabazita iritsi dira Maria, Oier eta Eneko azken probara. Lehen proban Ibai Karrera donostiarra gelditu da finaletik kanpo. Bera da zazpien artean sukaldari amateur bakarra, eta amuarraina gaizkien prestatu duena.
Iruzkinik ez