Blog Artxiboa

Mahala

Mahalen eta mundua (7.atala)

Mahalen eta mundua komikiaren 7.atala dakarkizugu, Mahalen-en abenturak, Mahala Baserriko lagunen mahala.eus euren webgunetik ekarria. Alai Zubimendi ilustratzaile hernaniarrak egin dizkie komikiak, Gaueko komiki-denda du hernanin bertan eta REKALDE-ORTZADAR eta PORTUGALETE URI URENA komiki-lehiaketetan lehen sariak irabazi ditu besteak beste… ‘Eiderren egunerokoa.’ ‘Go!azen’ eta ‘Iritsi gara!’ ‘Go!azen’ Jasone Osorok idatzitako Go!azen bildumako liburu arrakastatsuak ere ilustratu ditu.

Txekor egonezin eta azkarra da MahalenBaserrian pozik bizi da bere aita eta amarekin, baina mundu zabalak eskaintzen duena ikusi eta ezagutu nahi du. Mahalen eta mundua komikiaren 7.atala berezia da; Mahalen maitagarriaren beste abentura bat aspaldiko garaiak gogoan. Jokin Arrospidek adierazi bezala, gaur maiatzak 9 betetzen dira 25 urte Mahala gaztak egiten hasi zela, eta urtemuga ospatzeko Mahalenen komiki berezi bat, opari modura.

Jan baserritik, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Mahalen

Jokin Arrospideri elkarrizketa

 Jokin Arrospideri elkarrizketa – 

“Nekazaritzarekin hanka sartze historikoak egin dira”

Eneritz Maiz Etxarri 2020-urtarrila

Jokin Arrospideri elkarrizketa

Jokin Arrospide Leaburuko Mahala baserrian jaio zen, eta baserritik bizitzeko hautua egin zuen. “Baserritarra ez dago baloratuta inolaz ere” azaldu du. Bere kasuan, ordea, “gizarteak oso ondo erantzun digu, eta oso harro gaude egin dugunarekin”. Garaiko politiken aurkako bidea hartzea erabaki zuen berak.

Gauza asko maneiatu eta egin behar izaten dituzte, eta artistatzat ditu baserritarrak: “Lehengo baserritarra artista da. Gu gero eta gutxiago gara, baina artista batzuk gara”.

“Urteetan kanpaina oso txarra eginda esneari buruz”, azaldu du. Era berean, argi du lehen sektoreari begira hanka sartze historikoak egin direla, hau da, ez zela bide zuzenik hartu: “Lehen hor geunden gure belaunaldikoak, eta orain ikusten da baserritar berri bat sortzea zenbat kostatzen den”. “Lan ordu gehiago egin behar dituzu, eta pasioa ere horregatik behar da. Bestela nola egingo dituzu ordu gehiago?”.

Garbi du buelta ekarriko duela honek: “Lehenago edo beranduago buelta ekarri beharra dauka, baina gizarteak eta munduak berak ekarri beharra daukan bezala”, eta “lurra beste balore bat izatera iritsiko da”. “Jana ezak mugitzen gaitu, eta berriz ere hasi beharko da aitzurra hartuta”.

Garrantzitsutzat du bertakoa eta garaian garaikoa kontsumitzea: “Horrek ematen du jasangarritasuna”. Eta “elikatzeko orduan ere nahiko galdua dagoela uste dut logika”, dio.

Mahalen

Jokin Arrospideri elkarrizketa