Blog Artxiboa

nola jan

Nola jan, hala izan

Nola jan, hala izan – 

Nola jan, hala izan

Dakigun legez, ia-ia mundua mundu denetik, gizakiaren helbururik garrantzitsuenetariko bat osasun ona edukitzea izan da. Atsotitzak dioenez: “Osasuna, munduko ondasuna”. Eta osasuntsua izateko, ezinbestekoa da ondo elikatzea, izan ere, horrek gorputzari behar dituen bitaminak eta energia ematen dizkio.

Beraz, ez dago esan beharrik  gaurkotasuneko gaia dela beti. Izan ere, behin baino gehiagotan, edozein komunikabidetan gai horri buruz askok eta askok dihardute. Adibide gisa, irratia edota telebista piztu bezain pronto horrelako berriak entzun ditzakegu: “MOEk (Munduko Osasun Erakundeak) egunean bost otordu egitea gomendatzen du” edo “Ontziratutako janariek osagai kaltegarri asko dute”. Horrez gain, oso ohikoa da edozein telesaiotan aditu batzuk gonbidatzea gai horri buruz hitz egiteko. Hitz gutxitan, arestian aipatududan bezala, gai horrek kezkatu egiten gaitu, ezbairik gabe.

Argi dago, osasun oneko pertsona izateko, ondo jan behar dugula. Baina, zer ote da ondo jatea? Adituek bi esparru bereizten dute: zer jaten dugun, hau da, gure jakiak; eta nola jaten dan janari hori.

Lehen galderari, askotan, zer ahoratzen dugun ez dakigula erantzungo nioke. Hau gertatzearen arrazoiak ugariak izan litezke. Lehenengo eta behin, jaten ditugun elikagai gehienak prozesatuak dira, hau da, elikagai-industriek ekoiztu dituzte; beraz, ekoizleek izan ezik, besteok ez dugu ezagutzen ez jakien kalitatea, ezta zeintzuk diren gehitzen dituzten osagai kimikoak. Gainera, konsumitzaile gehienek ez dituzte etiketak irakurtzen edo ez dute ezer ulertzen irakurtzen dutenean.

Nola jan, hala izan

Bestalde, gure bizi modua oso azkarra da eta ez daukagu denborarik, ez erosketak egiteko ez sukaldatzeko. Horregatik, aldez aurretik prestatutako edozer eta edonola jaten dugu. Gazteok are gehiago esango nuke. Hori ez dela jateko era onuragarria aldarrikatzeko, baina, “slow food” mugimendua sortu zen aspaldian.

Irakurri gehiago