Oilasko txikiak bizkaitar erara –
Gaurkoan haragiak RZ sailtxoa hasiko dugu oilasko txikiak bizkaitar erara RZ goxo honekin. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ polita eta jolaserako aproposa, denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
OILASKO TXIKIAK BIZKAITAR ERARA
…
Osagaiak 4 pertsonentzako:
- 4 Oilaskotxo (bakoitza 400 g)
- 2 Tipula gorri
- 2 Tipula zuri
- 2 Tomate heldu
- 4 Piper txorizero
- 4 Baratxuri ale
- 2 Kopatxo ardo zuri
- Oliba olio birjina
- Gatza
…
Errezeta
- Sartu txorizeroak, bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde.
- Bota olio txorrotada bat lapiko zabal batean, eta bertan frijitu lau oilaskotxoak, ondo gorritu arte. Ondoren, gehitu bertara tipulak, karratu txikietan moztuta. Gorritu tipula horiek ere oilaskoarekin batera. Zuritu baratxuriak, eta osorik gehitu; nahiago baduzue, xaflatan moztuta ere izan daiteke. Osagaiak ondo gorrituta ditugunean, bota bi basokada ardo zuri, eta su bizian irakiten eduki hamar minutuan, alkohola lurrundu dadin. Moztu tomateak zati txikietan, gehitu lapikora, eta urez estali osagai guztiak. Irakiten utzi lapikoan, eta bota bertara gatz pittin bat; baita txorizeroen haragia ere, horrek emango baitio saltsari bizkaitar eraren kutsua. Mantendu irakiten ordu erdian, gutxi gorabehera.
- Ondoren, pasatu irabiagailutik saltsa. Nahiago badugu, pasatu gabe ere utz dezakegu. Plater honen lagungarri bikaina izan daiteke arroz egosi pixka bat.
…
Sartu piper txorizeroak bezperan urez beteriko erretilu batean, eta bertan eduki gau osoan. Ondoren, labana baten laguntzaz, atera piperraren haragia, eta gorde…
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Urruneko amama eta aitxitxaren oilasko RZ goxoak segidan… Tandoori Chicken RZ amamak eta aitonak KFC Chicken estiloan 100 hegal eta oilasko hanka RZ.
Iruzkinik ez