Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin

75%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

30 min

Gustuko duzu?

Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin – 

Gaurkoan haragiak RZ sailtxoa jarraituko dugu solomillo edo azpizuna gozatu eta Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin RZ goxo honekinIker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZ zaporetsua eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

TXEKOR AZPIZUNA ORBURUEKIN ETA IDIAZABALGO GAZTAREN SALTSAREKIN

TXEKOR AZPIZUNA ORBURUEKIN ETA IDIAZABALGO GAZTAREN SALTSAREKINOsagaiak 4 pertsonentzako:

  • 4 azpizun xerra (200 g ingurukoa bakoitza)
  • Dozena bat orburu
  • Idiazabalgo gazta puska bat, 150 g
  • Basokada bat esne gain
  • Koilarakada pare bat irin
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Piperrauts beltza

Errezeta

  1. Lapiko bat urez bete, eta koilarakada pare bat irin eta gatz pitin bat bota. Sutan jarri berotzen irakin arte.
  2. Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu. Beldurrik gabe kendu. Horretan dago sekretua, bestela kanpoko kapak jatean gortasun puntua ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Hori bera egin beste orburuekin, eta punta aldea ere orburu bakoitzari ondo moztu. Garrantzitsua da ordena horri jarraitzea, bestela orburuak azkar belzten hasiko dira. Ur irakinetara bota, eta 20 bat minutuz irakiten eduki. Sua itzali eta bertan utzi epeldu arte. Ondoren, orburuak atera, eta erditik moztu, puntatik buztanera, eta gorde.
  3. Lapiko batean, esne gaina su motelean berotzen jarri. Idiazabalgo gazta pusketatan xehatu eta lapikora gehitu. Ongi nahastu eta gazta ondo urtu arte irakiten eduki, minutu pare batez gutxi gorabehera. Sua itzali eta gorde.
  4. Zartagin zabal bat plantxa modura ondo berotzen jarri, su bizian. Jarraian, azpizunak bertan ipini. Gatz pitin bat bota, baita piperrauts beltza ere. Olio zorrotada fin bat gehitu, eta hiru bat minutuz zartaginean erre eta buelta eman. Beste hiru bat minutuz eduki, eta gatza eta piperrautsa bota. Azkenik, azpizun xerrak erretilu batera pasatu, eta sua itzali gabe gazta eta esne gain saltsa bertara irauli.
  5. Pare bat minutuz irakiten eduki. Hala, saltsa lodituko zaigu. Bertara orburuak gehitu, azken berotua emateko, eta jada platera bukatuko dugu. Horretarako, platerean azpizun xerra jarri eta gainetik eta inguruan orburuak jarri, eta dena saltsaz ongi estali.

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Kasu!

Orburuei lehen orriak kenduko dizkiegu. Beldurrik gabe kendu. Horretan dago sekretua, bestela kanpoko kapak jatean gortasun puntua ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. 

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria… 

Iker Martinez kuko jatetxea

Akaso!

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek TXEKOR AZPIZUNA FOIE ETA PORTO SALTSAREKIN RZ egin zuenekoa…

Txekor azpizuna orburuekin eta idiazabalgo gaztaren saltsarekin RZ

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

75 0 100 8

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat