Denbora
1 orduGabon konpota –
Postre RZ batez bukatuko dugu urtea eta gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabon Konpota RZ dakarkizugu. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, segi fin, gozatu gabonak eta on egin! 🙂
…
GABON KONPOTA
….
Osagaiak
- 2 l ur
- Litro bat ardo beltz, ona
- 400 g azukre
- Kanela, ezpal bat
- Litro laurdena mertxika-zati lehor
- Litro laurdena aran pasa
- Litro laurdena piku lehor
- Litro laurdena mahaspasa
. . .
Errezeta
- Kazola batean, ura eta ardoa isuri eta haietan egosiko ditugu azukrea eta kanela.
- Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu mertxika-zati lehorrak. 20 bat minutuan edukiko ditugu gai guztiak, irakin arinean egosten.
- Haien ostean erantsiko ditugu aran eta mahaspasak eta piku lehorrak, beste 20 bat minutuan edukitzeko.
- Udareak edo sagarrak erantsiko ditugu azkenik, zurituak eta zatituak. Beste 20 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten.
- Haien buruan, kazola epeltzen utzi eta prest edukiko dugu orduan konpota, izozkiarekin edo saltsa ingelesarekin jateko.
. ..
Kasu!
Konpota zuzenean potean egin eta gorde.
…
Akaso!
Gabonetako egun hauetarako oso aproposa eta RZ erraz-errazik bada hauxe, Atzoko sobrak RZ, hintzak hik…
Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugula urtea eta, gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabonkonpota RZ dakarkizugu. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, gozatu gabonak eta on egin!
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Xolomo Sapiens 87.878787878788 0 100 33
Zenbat sagar edo udare? Osagaietan ez da ageri