Barazki menestra

67%

Denbora

1 ordu

Gustuko duzu?

Barazki menestra – Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Gaurkoan barazkiak, Barazki menestra RZ tipikoa hain zuzen ere, aproposa oso ondo jaten duzula ikusi dezaten eta ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Barazki menestraolioa, salda
  • urdaiazpiko txikituak
  • txanpinoi zatituak
  • tipulina, tipula
  • patata frijituak
  • ilarrak, babak, lekak
  • azak, zerba, letxuga, espinakak, alkatxofak
  • azenarioak
  • zainzuriak
  • arrautzak

Errezeta

  1. Jarri olioa lapiko batean eta tipula eta urdaiazpiko txikituak sueztitu. Gehitu ilarrak eta tipulinak, salda bota eta utzi ordu erdi egosten. Gehitu txanpinoi zatituak eta patata frijituak.
  2. Batetik lekak eta azenarioak egosi, eta bestetik babak. Dena lapikora bota eta egosi beste pixka batean.
  3. Barazkiak (espinakak, letxugak, azak, zerba orri-mamiak…) eta arrautzak. Bolak egin eta arrautza-irinetan pasatu. Alkatxofak ere pasa daitezke arrautza-irinetatik nahi izanez gero. Zainzuriak gehitu.

“Potoko garaiko barazkien menestra” egin genuenekoa

Kasu!

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Urruneko geure Aitonak gustokoago du barazki entsalada …

Barazki menestra

Potoko barazkien menestra

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

66.666666666667 0 100 15

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat