Oilaskoa euskal erara –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…
Gaurkoan Amonaren oilaskoa euskal erara RZ dakarkizugu, “poulet a la basquaise” famatua gure amonaren erara. Igandetarako edo, prestatzeko erraza, aproposa beti bezala lagunak edo ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- oilasko bat
- olioa
- tipula bat
- porrua
- azenarioa
- tomate txiki bat
- perrexila
- sagar bat
- udare bat
- patata txiki bat
- ardo txuria
…
Errezeta
- Oilaskoa zatitu eta frijitu olio dezentetan.
- Olio oso bero jarri, eta frijitu oilaskoa doratu arte.
- Oilaskoaren gainean jarri, ondo xehetuta: tipula bat, porrua, azenarioa, tomate txiki bat, perrexila, sagar mikatz bat, udare zuri bat eta patata txiki bat. Jarri oilaskoa frijitzeko erabili den oilotik apur bat, ardo txuria eta estali.
- Egosi su baxuan ordu erdiz edo, oilaskoa samurtu arte.
- Zerbitzatzeko prest.
…
Kasu!
Oilaskoa euskal eran – Sukaldean.eus – Oilaskoa euskal eran – (Hasier Etxeberria) Sukaldean.com
“Poulet a la basquaise” famatua, plater hau oso kitsch dela esan daiteke, Iparraldeko ostatu askotan aurkituko baituzu “euskal era jatorraren” seinale bailitzan. Izanak izan, oso plater ederra da, turistez aparte, geuk ere etxeetan jateko.
Oiloa, Gallus gallus, hegazti etxekotua, hegan egiten ez duena, moko sendokoa, mundu osoan hedatua, sexuaren eta adinaren arabera euskaraz: arra oilarra, emea oiloa, janaritarako akabatzen den ar gaztea oilaskoa, eme gaztea oilanda, eta kume jaioberria txita.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Iruzkinik ez