Haurron haragi bolak (moldeko ogiarekin) –
Osagaiak
- 250 gr. Okela xehetua
- 6/8 xafla Moldeko ogia
- erdi bat Tipula (aukeran)
- ale bat Berakatza (aukeran)
- Amiñi bat Pipermina (aukeran)
- Edalontzikada erdi Ogi xehetua
- Eskukada bat Perrexila (aukeran)
- Ura (edo esnea)
- Olioa
- Gatza
Haragi bolak kozinatu ditugu honakoan, bideoa ere hemen azpian duzu… bai, bai, moldeko ogia erabilita! Ez izan eskuak zikintzeko beldurrik, eta prestatu itzazu zeuk ere etxeko haurrekin batera.
Pausoak
- Olioa berotzen jarri eta, bitartean, okelari gehituko dizkiogun barazkiak txikituko ditugu. Gure kasuan, tipula, berakatza eta pipermina.
- Zartaginean barazkiak gorritu ostean, haragiarekin nahastuko ditugu, eta perrexila ere gehituko dugu.
- Moldeko ogia uretan blaituko dugu alde bietatik. (gozoagoa gura duenak, erabil dezala esnea uraren ordez). Gero, ondo zanpatuko dugu ogi xafla bakoitza, ur gehiegi xurga ez dezan.
- Xehetutako okela borobildu eta haragi bolak egingo ditugu, eta hauek ogi xaflatan bildu eta erabat estali, forma borobila emanda (xaflak bustita daudenez, oso erraz ematen zaie forma).
- Barruan okela duten bolak ogi xehetutik pasako ditugu gero.
- Amaitzeko, zartaginean frigituko ditugu bolak, su ertainean. On egin!
…
Kasu!
…
Akaso!
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Haurren errezetak 100 0 100 10
Iruzkinik ez