Giltzurrunak xerezetan

64%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

30 min

Gustuko duzu?

GILTZURRUNAK XEREZETAN – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Gaurkoan Amonaren giltzurrunak xerezetan RZ dakarkizugu, gure amonaren erara. Igande eta une berezietarako prestatzen zuena, erraza, aproposa beti bezala lagunekin bazkari edo askari berezi baterako, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 2 txahal giltzurrun
  • limoi edo ozpina
  • tipula gorri bat
  • 3 baratxuri
  • irin goilarekada bat
  • tomatea
  • xerez lehorra
  • pikantea
  • gazta

Giltzurrunak xerezetanErrezeta

  1. Moztu zati txikitan bi txahal giltzurrun. Ondo garbitu limoi edo ozpinekin.
  2. Frijitu eta utzi lapiko batean.
  3. Jarri zartagi batean tipula gorri handi bat ondo xehatua eta hiru baratxuri hortz.
  4. Doratzean gehitu irin goilarekada bat, bost goilarekada tomate, xerez lehorra, pikante apur bat eta gazta.
  5. Estali giltzurrunak saltsa honekin eta utzi hamar minutu irakiten.
  6. Zerbitzatzeko prest…

Kasu!

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Onddo saltsa

Amonaren 8 saltsa

Giltzurrunak xerezetan

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

63.636363636364 0 100 11

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat