- Kalabazina garbitu eta moztu. Moztu ilargi erdietan nahi baduzu, gero eta finago moztuta, samurragoak izango dira egosita.
- Baratxuria fin-fin txikitu.
- Berotu olio apur bat plantxan eta egosi otarrainxkak zuzenean izoztuta, su bizian. Salteatu kolorea hartzen hasi arte eta gatz eta piper pixka batekin ondu.
- Sutik kendu. Garbitu platera sukaldeko paperarekin pixka bat behar izanez gero eta olio pixka bat berotu eta baratxuri alea gehitu. Eman buelta batzuk azkar eta gehitu kalabazinari, su bizian irabiatuz, kolorea hartzen hasi dadin. Geitu gatza eta piperra eta gehitu limoi-azala. Sua apur bat jaitsi eta minutu batzuetan salteatu, etengabe nahastuz.
- Barazkiak ia prest daudela ikusten dugunean otarrainxkak berriro txertatu.
- Gehitu aneta, oregano pixka bat eta ondo nahasi. Geitu limoi zuku egin berri pixka bat, sesamo ale batzuk, piper beltz pixka bat eta perrexil fresko txikitua.
- Zerbitzatu.
…
Kasu!
Pasta bat laguntzeko primerako errezeta. Zera komentatu agian, ona da beti otarrainxka izoztuak izozkailuan eskura izatea, horrelako plater azkarrak prestatzeko; Otarrainxka freskoekin askoz aberatsagoa izango litzatekeela argi dago baina izoztutakoek prezioaren abantaila eta bati inprobisatzeko aukera emango dizute. Oso praktikoak plater sinpleak aberasteko.
…
Akaso!
Iruzkinik ez