Legatz kokotxak pil-pil erara

95%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

30 min

Gustuko duzu?

Legatz kokotxak pil-pil erara – 

Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa»Gaurkoan arrainak RZ sailtxoa jarraituz Legatz kokotxak pil-pil erara RZ top horietakoa dakarkizuguIker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat. RZrarik bada, RZ hau da denak txundituta uzteko primerako top horietakoa, lagunekin gozatzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

LEGATZ KOKOTXAK PIL-PIL ERARA

Legatz kokotxak pil-pil eraraLegatz kokotxak pil-pil eraraOsagaiak 4 pertsonentzako:

  • Legatz kokotxa freskoak, 1 kg
  • Baratxuria, 3 ale
  • Oliba olioa
  • Gatza

Errezeta

  1. Lapiko zabal batean oliba olio txorrotada bat bota, lapikoaren azalera osoa ondo estaliz. Baratxuri aleak txiki-txiki xehetu eta lapikora bota. Lapikoa su motelean jarri, eta baratxuria bota. Kokotxa guztiak gatzatu, eta baratxuria dantzan hasten denean kokotxak banan bana lapikoan jarri kontu pixka batekin, baina betiere azala gora begira dutela. Sua ahalik eta motelena jarri, eta lau bat minutuz kokotxak erregosi eta ondoren, lapikoa sutik kendu.
  2. Pil-pila prestatzeko, pazientzia da osagai nagusia. Izan ere, lapikoa mugitzen hasi aurretik hamabost bat minutuz utzi behar dugu. Tarte hori beharrezkoa da olioa tenperaturarik egokienera irits dadin. Tenperatura horrek lagundu egiten du kokotxek barruan duten gelatina askatzen, eta gelatina horrek erraztuko digu pil-pil on bat egiten.
  3. Beraz, denbora hori pasatu ostean, lapikoaren bi kirtenak heldu, eta poliki-poliki lapikoa mugimendu borobilak eginez mugituko dugu. Segituan ohartuko gara, pil-pil saltsa loditzen ari dela. Pil-pila lortzean eta zerbitzatu aurretik, berriro su motelean berotu lapikoa. Kontuan hartu plater horrek ez duela perrexilik behar.

Kasu!

Lapikoa mugitzen hasi aurretik hamabost bat minutuz utzi behar dugu. Tarte hori beharrezkoa da olioa tenperaturarik egokienera irits dadin.

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria… 

Iker Martinez kuko jatetxea

Akaso!

Orduan Eibarko Chalcha jatetxean zen Joseba Bergara kokotxak saltsa berdean RZ prestatzen ETBko “Txoriene” saioan 2013an …

Legatz kokotxak pil-pil erara

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

95 0 100 20

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat