Masusta edari gasduna

94%

Zenbatentzat

konpainia onean hobe ...

Denbora

5 min

Gustuko duzu?

Masusta edari gasduna – 

Frexko gogoz bazabiltza, hona beste edateko RZ azkar bat zeurekin uda honetan konpartitzeko, Masusta edari gasduna RZ hemen gaur dakarkizuguna, denak txundituta uztekoligatzeko ere bai…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Masustak, eskutada eder bat
  • Limoi erdiaren zukua
  • Gaseosa botila bat, hotz-hotza

Errezeta

  1. Baso-irabiagailu baten ontzian masustak eta limoiaren zukua sartuko ditugu. Indar bete-betean irabiatu beharra dago pure ilun ongi krematsu eta pikorrik gabea egin dadin.
  2. Gaseosa pixka bat gehituko dugu purea egiten laguntzeko eta irabiatzetik geldituko gara.
  3. Estalkia ireki eta gainerako gaseosa gehitu, fruta-purearekin nahas dadin.
  4. Azukre edo sakarina pixka bat ere gehitzen ahal diogu, are gozoagoa izatea nahi badugu.
  5. Edukia izotz asko sartutako pitxer batean isuri eta ahalik lasterren zerbitzatu.

Kasu!

Masusta gorriak edo beltzak zeure gustura. Pitxerrean menta hostoren bat edo berbena limoi-usainaren hostoren bat sartzen badugu, edaria askoz goxoagoa egongo da.

Akaso!

Masusta edari gasduna

 

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

94.444444444444 0 100 18

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat