Ostrak nola jan –
Gaurkoan ostrak nola jan teknikan azalpentxo batzuk besterik ez, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Ostrak
- Limoi zukua
- Piperbeltza, eho berria
- Gurina
- Ogi beltza
…
Teknika
Jateko modua? Ahalik lasterrena, bakarrik ere ez uzteko. Tira, txantxak aparte utzita, kontuan hartu hau. Ostrak zoragarri daude limoi uraz gain, piperbeltz beltz ale batzuk, eho berriak, par-par botatzen badizkiegu gainetik. Eta gurinaz igurtzitako ogi beltzarekin janez gero, bikain.
Ostra hain urtsua izatearekin, itsasoko zaporea izanik, gurinak kontrako lana egiten du, aho-sabaia garbitzen baitu eta bata bestearen ondotik jateko gogoa piztuko digu.
…
Kasu!
…
Akaso!
Ostrak nola jan
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Xolomo Sapiens 75 0 100 12
Iruzkinik ez