Denbora
50 minPotoko barazkien menestra
Osagaiak:
- 8 kontserbako alkatxofa
- 2 patata
- azenario egosi pote bat
- kontserbako ilar pote bat
- kontserbako kardu pote bat
- 4 urdaiazpiko xerra (begetarianoi eta beganoek ez)
- tipulin bat
- baratxuri buru bat
- gatza
- oliba olioa
Errezeta:
- Kontserban ditugun barazki gutiak xukatu.
- Patatak zuritu eta zati txikitan moztu.
- Urdaiazpiko xerrak zerrenda txikitan moztu.
- Tipulina garbitu eta zati txikitan moztu.
- Baratxuri burua zati txikitan moztu, ondoren olio piskatetan sartu.
- Zartagin txiki batean oliba olioa jarri, patata zatiak estaltzeko adina. Berotzen denean patata zatiak gehitu eta bertan frijitu. Kolorea hartzen duten arte.
- Zartaginean oliba olio kolirakada bat berotzen jarri.
- Baratxuria gehitu zartaginera, gorritzen hasten denan tipulina gehitu eta guztia ondo landu
- Baratxuri eta tipulari urdaiazpiko zatiak gehitu.
- Akatxofa, azenario, kardu eta ilarrak zartaginera gehitu eta guztia batera egosten jarri, koilararekin kontuz irabiatu barazkiak puskatu gabe.
- Frijitutako patatak gehitu eta beroa dagoenean prest dago.

MENESTRA Javier Lastras
Kasu!
Egosi edo poxaturiko arrautzekin lagundu daiteke errezeta. Pertsonako bat.
Garaiko barazki freskoekin egiteko aukera bada, errezeta egokitu daiteke, lehenik barazki bakoitza bere eran egosiz.
Ondoren prozedura bera egin.
…
Akaso!
Potoko barazkien menestra
Kategoriak
62.857142857143 0 100 35
Iruzkinik ez