Hara!

Gaztanberak ez du hezurrik …

Bidez. Gure herriko gauzak (Cosas de nuestro País)

Jakin – Juan San Martin – Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. 1980

“… Artzai janarietako postrea zen noski Gipuzkoan berriki hain hedatua jarri den mamia. Behar bada, mamia baino egokiagoa zen «gaztanbera» edo «gatzatua» deritzea. Mamia, esnearenaz gainera beste gauza anitzena ere bada, haragi edo ogiarena adibidez. Gainera, A. Arrue zenak «Egan» (1966. urteko 126/127 orrialdean) «mamia» (gaztelerazko «miga»tik aparte), egosi gabeko esneakin egiten dena da, gaztak egitekoa, Nafarroako Larraun eta Basaburuan ederki bereizten dutenez, eta «gaztanbera» esne egosiakin postretarako gertatzen dena. Beraz, maila desberdinekoak dira, biak erdarazko «cuajada» baldin badira ere. Gainera, «mamia», esan gura honek ez du zahar itxurarik. Kiputzak behintzat ezin dute aurkitu agiri zaharretan, beste euskalkietakoak berenean gaztanbera eta gatzatua bilatzen duten bezala. Handiena da, gipuzkoarren eraginez beste hizkuntzetakoak ere, hobe beharrez edo, «mamia» hartzen ari direla. Ez dakigu zerbaitik, baina sarri kanpotik datorrenari abegi hobea egiten zaio. Lerin-go konde beamondarrak, Gaztelaniako errege katolikoak kristau bezala jokatzen ez zuen garai hartan, eta hauen laguntzarekin. Nafarroari bere eskubideak galerazi zizkion denborakoa dugu «Beretxerretzen kantoria»…”

Beraz, ez da atzo goizekoa. Eta, kanta zahar honetan hara nola aipatzen den gaztanbera:

Haltzak ez du bihotzik,
ez gaztanberak hezurrik.
Enian uste erraiten ziela
aitunen semek gezurrik…

Mamia edo gatzatua

Gaztanberak ez du hezurrik …

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat