Pagotxa
Zuk zeuk errazki egiteko moduko plater on-onak aurkituko dituzu hemen, pausoz pauso eta argi kontatuta, alferrikakorik batere gabe. Gal ez zaitezen, sukaldean goza dezazun.
…
Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat…
horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu hemen. Etxean egiteko aproposak direnak. Ez gehiago, baina ez eta gutxiago ere. Pikutara Satanbelarretan beratzen utzitako itsastrikuen gibelaz betetako txinaurri marinatuak!
Hiztegiak dioenez, onena edo bikainena da P a g o t x a hitzaren esanahia Trifolium incarnatum. Gure ustez, ona den zerbait merke edo doan eskuratzen baduzu, pagotxa daukazu. “Hori da pagotxa hori!” esaten dugu baten batek mauka ederra daukanean.
Hau ere zuretzat pagotxa izatea nahi genuke, sukaldean ibiltzeko orduan bereziki. Azken finean, sukalde lanetan aise eta erraz ibiltzeko bidea duzu webgune hau.
Lokatza honetan sartuta, lagun urkoa, enpresa kolaboratzaileak eta Xoraturikan EMko lantaldea, errezetak, ostera, Imanol Zubelzu, Javi Rivero eta Xolomo Sapiens hirukoteak egiten ditugu beste kolaboratzaile batzuren laguntzaz. Gure berri nahi baduzu, sartu eta aurkituko gaituzu ederki. Zeuk ere gurekin lokaztu nahi baduzu, bidali hemen aurkitu dituzun errezetak egin eta geroko iruzkinak, edo bidali zeure RZ… Nahi duzunerako prest gauzkazu.
Hori bai, jakin beharrekoa duzu, hauetako RZ bakoitza izan dela sukaldean egina eta mahaian frogatua. Behar izan den beste. Zin dagigu hori, geure amen izen ederraren gainean eta haiei ezagutu diegun sukalde ezin hobearen aitzinean.
Amen.
Zer da Pagotxa?
Xolomo Sapiens gogoan
Xolomo Sapiens Hasier Etxeberriaren gastronomiarako ezizena da. 60 urte betetzear joan zaigu minbiziak jota, baina proiektu, lagun, eta ondare zabala utzi digu gastronomia munduan, artean PAGOTXA RZk gure proiektu hau ere bai. Besarkada handiena familiari, LUri, eta eskerrik zintzoena eman ez besterik. Faltan botako haugu! Muxu gozo bat!
Lan asko eta lagun asko sukaldearen inguruan, hona berak egindako lan batzuren zerrendatxoa: ETBn: ZOPA HAUNDI, LAPIKOKA, 14 EUSKAL SUKALDARI (Argiñanoren lehen lana) JANEDANAK (13 dokumental), SUKALDE MAISUAK (Sei dokumental: ARZAK, ATXA, ANDONI LUIS, SUBIJANA, ARBELAITZ, BERASATEGI). Liburuak: SUKALIZTEGI PARTIKULARRA (Egin), ERABATEKO SUKALDEA (Julian Bereziartu eta luis Irizarrekin. Ttarttalo), GIPUZKOAKO SUKALDEA (Berasategirekin. KUTXA), SUKALDEAN/ A COCINAR (D. de Jorgerekin. Lur), CLOROFILIA (Andoni Luis, Unai Ugalde eta Sanchez-Ostizekin. Mugaritz), PORCA MEMORIA (D. de Jorgerekin. Rba),… Hitzaldiak gastronomiaz eta jatunkeriaz, etab. luzea… Guía Repsol-erako ere idatzia: Juan Mari Arzak: un profeta en su tierra, Lágrimas de no llorar, Eneko Atxa, la búsqueda obsesiva del sabor, En busca de la sopa (de pescado) perdida, La historia de Oiangu Baserria, el caserio rescatado por cuatro cocineros noveles ….
…
SUKALDEAN proiektua, liburuaz gainera, webguneak, Sukaldean.com eta Sukaldean.eus errezetategiak ere itzelak dira, euskaraz MILA errezeta baino gehiago dituztenak… Pagotxa errezetategia “RZk zure moduko txori libreentzat…” gune hau ere, omenaldi gisa eta muxu goxoenaz, zeuretzat eta zeurekin geure betiko lemaz…
Adiorik ez, eskerrak denak eta muxurik gozoena!
Pagotxatarrak
...
…
...
Lege oharrak eta Cookien Politika
Iruzkinak
Iruzkinak libre dira, baina posta elektroniko bidez egiaztatu beharko da, benetan helbide horretatik etorritakoak ote diren. Hala ere, iruzkin ezegokiak, iraingarriak edo ezer onik ez dakartenak, era guztiz subjektiboan, ezabatu egingo dituzte webguneko editoreek.
Egile eskubideei buruz
Pagotxa RZk webgunean sortutako sarrera eta errezeta gehienak Creative Commons lizentziapekoak dira.
Honek esan nahi du banatu, kopiatu eta zabaldu ahal izango direla eduki guztiak, betiere bi baldintza onartzen badira: egilea eta jatorria aitortu, eta zabaltzerakoan lizentzia berdinarekin egitea.
(Sukaldari profesionalen errezetak, publikatuak daudenak, egileen baimenaz zureganatu ditugu, errezeta hauek euren egile eskubideak dituzte eta egilearenak dira).
Onarpena
Ulertu behar da, erabiltzaileak baldintza guztiok eta bakoitza onartzen dituela aurrez. Horrela izan ezean, webgunea ez erabiltzea eskatzen zaio.
Pribatutasuna
Titularrak Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz, datu pertsonalak babesten ditu, bere garapen arautegia bezalaxe. DPBLOa betez, jakizu web orriaren bidez eman dizkiguzun datuak konfidentzialtasun osoz erabiliak izango direla eta fitxategi baten parte izatera pasatuko direla. Fitxategi hau, behar bezala erregistratua izan da Datuen Babeserako Espainiako Agentzian. Zure datu pertsonalak, zuk egindako eskaria erantzuteko besterik ez dira erabiliko. Gogorarazi nahi dizugu, DPBLO-n jasota dagoen bezalaxe datu hauek kontsultatu, zuzendu, ezeztatu edota kontrakoa adierazteko eskubide osoa duzula, honako helbidean info@xoraturikan.com. Erabiltzaileak, ziurtatu egiten du eman dituen datuak egiazkoak direla eta bere gain hartzen du edozein aldaketa egiteko ardura.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB), Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO), ematen dituzun datu pertsonalak XORATURIKAN SL enpresak tratatuko dituela eta plataformaren arduraduna dela jakinaraztea eskatzen du. Titularra Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz, datu pertsonalak babesten ditu, bere garapen arautegia bezalaxe. DPBLOa betez, jakizu web orriaren bidez eman dizkiguzun datuak konfidentzialtasun osoz erabiliak izango direla eta fitxategi baten parte izatera pasatuko direla. Fitxategi hau, behar bezala erregistratua izan da Datuen Babeserako Espainiako Agentzian. Zure datu pertsonalak, zuk egindako eskaria erantzuteko besterik ez dira erabiliko. Gogorarazi nahi dizugu, DPBLO-n jasota dagoen bezalaxe datu hauek kontsultatu, zuzendu, ezeztatu edota kontrakoa adierazteko eskubide osoa duzula, honako helbidean info@zuzeu.com. Erabiltzaileak, ziurtatu egiten du eman dituen datuak egiazkoak direla eta bere gain hartzen du edozein aldaketa egiteko ardura. Zure datu pertsonalak tratatzen ditugu erregistratu zinen unetik, emandako onespenean oinarrituz. Izan ere, une horretan Lege Oharra onartu zenuen, eta horren barnean datu pertsonalen babeserako klausula hau jasota dago.
Cookien politika
Web orriak behar bezala funtzionatu dezan, batzuetan ezinbestekoa zaigu ordenagailutik bertara sartzen den zenbait informazio ateratzea edo identifikatzea. Aipatutako identifikazioa egiteko, egun, “cookie” izeneko fitxategi batzuk erabiltzen dira, aldi baterako zure ordenagailuan gordetzen direnak. Web orrira sartzen zarenean, honek automatikoki kontsultatzen ditu “cookie” hauek, eta honi esker, aurretik hautatu duzun hizkuntzan emango dizu informazioa edo, aurreko hautaketen araberako eduki zehatzak eskainiko dizkizu, beste funtzio posible askoren artean. Zuk zeuk zure ordenagailuko nabigatzailea egituratu dezakezu, cookie-rik onar ez dezan, baina kasu horretan, web orri horrek eskaintzen dizkizun funtzionaltasun guztiak ezin erabiltzea gerta dakizuke.
Zer da cookie bat? Cookie bat web zerbitzari batek erabiltzailearen disko gogorrean utz dezakeen testu fitxategia da, berkonektatzean identifikatu ahal izateko. Cookie-ak nabigazioa errazten dute eta abantaila asko ekartzen dituzte. Esate baterako, erabiltzailearen saioa kudeatzeko edo web gunearen edukiak erabiltzailearen gustuetara egokitzeko. Cookie-ak saiokoak edo iraunkorrak izan daitezke. Saioko cookie-ak web gunea uztean urratzen dira, berriz, cookie iraunkorrak ordenagailuan data zehatz bat arte mantentzen dira.
Cookie mota desberdinak erabiltzen dira webgunean: Cookie teknikoak: Aukera ematen dutenak web gunean nabigatzeko eta bertako aukera eta zerbitzuak baliatzeko, esate baterako, datu trafikoa kontrolatzea, saioa identifikatzea, segurtasun elementuak erabiltzea, edukiak partekatzea (youtube, vimeo,…), edukiak sare sozialen bidez partekatzea, etab. Erregistro cookieak: Erabiltzaile bat logeatu edo erregistratzen denean sortzen dira. Pertsonalizatze Cookie-ak: Aukera ematen dutenak web gunea erabiltzailearen gustuen arabera pertsonalizatzeko, esate baterako, hizkuntza, nabigatzaile mota, etab. Analisi cookie-ak: aukera ematen dutenak web guneko erabiltzaileen portaera estatistikoki neurtzeko eta aztertzeko, horrela web gunea erabiltzaileen nabigaziora egoki eta hobeto daiteke. Webgune honek hirugarrenen Google Analytics cookie-ak erabiltzen ditu webgunearen erabilera estatistikoki neurtu ahal izateko.
Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzten arren, erabiltzaileak bere ordenagailuan nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezake. Erabiltzaileak aukera du cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko. Erabiltzen duzun nabigatzailean aldatu behar dituzu aukerak pribatutasuna aukeran. Chrome: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=en Explorer: https://support.microsoft.com/eu-es/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies Firefox: https://support.mozilla.org/en-US/kb/enable-and-disable-cookies-website-preferences Safari: http://support.apple.com/kb/ph5042
Jakin beharrekoa duzu cookieak guztiz blokeatuz gero, webgune batzuk behar bezala ez ikustea ekar dezakeela. Gure cookien politika lege betebeharretara edota zerbitzuan emandako aldaketetara egokitzeko alda daiteke. Aldaketa horiek honako lege ohar honetan jasoko dira eta webgunean jakinaraziko. Pribatutasun klausula, cookien politika eta erabilpen baldintzak barne hartzen dituen lege oharra onartuz, erabiltzaileak berariazko adostasuna ematen dio geure cookien politikari ere.
Legedi aplikagarria
Lege ohar hau, bere osotasunean dago Europako legediaren menpe. Edozein gatazka edo desadostasun izanez gero, foru aplikagarria Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta tribunalei dagokiena izango da. Xoraturikan E.M.ak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgunean argitaratuko da, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik gomendatzen dizugu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara. Milesker.