Kakahuete pattar krematsua
Kakahuete pattar krematsua –
Festa gogoz darraigu eta beste pattar RZ bat zeurekin konpartitzeko gaurkoan hona dakarkizuguna, Kakahuete pattar krematsua RZ, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 22,5 cl ur
- 75 cl esne
- Kakahuete gurina, 100 g
- 30 g azukre
- Kakao hauts zimiko bat
- Gatz pixar bat
- Ron urtetsua, 4 koilarakada handi
…
Errezeta
- Ura eta esnea irakinarazi eltze batean eta, borborka hasten den momentuan, gainerako osagaiak gehituko ditugu.
- Irabiagailu baten besoa sartu eta indar handienean egin dezala lan.
- Gero beste 5 minutuz irakiten utzi.
- Nahastura iragazkitik pasarazi eta hozten utzi baino lehenago, berriz irabiatu, bizi-bizi.
- Koilarakada batzuk ron isuri eta ongi nahasi.
- Botila batean sartu eta hozten utzi.
Kasu!
Behar adina botila … larala! …
http://pagotxa.eus/alkohola-eta-kafeina-eztanda-egin-arte/
Akaso!
CHOCOLATE LIQUEUR + NUTELLA CREME LIQUEUR + IRISH CREAM + COFFEE LIQUEUR
https://youtu.be/DxD48KxlBMs
El kopon!! Bizkotxoa, anana, melokotoia, fana, esne-gaina eta izozkia duen kopa erraldoia egin dute Karlos Argiñanok eta Martin Berasategik ‘Kontrako eztarrian’, Bera Bera taldeko kideen laguntzarekin. Ikusi!
https://youtu.be/NXpkYi4dzbk
Kakahuete pattar krematsua
Sagar erreak
Sagar erreak –
Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, eta sagar_erreak RZ dakarkizugu gaur RZ erraz-erraza eta oso praktikoa deritzoguna, geure herri eta etxeotan betidanik ezagutu den RZ… Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
SAGAR ERREAK
….
Osagaiak 4 lagunentzat
- 8 errege sagar
- 8 koilarakada azukre
- Xorta bat sagardo-pattarra
- Ura, baso erdia
Sagar erreak
- Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan.
- Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Labana batez ebaki bat egingo diegu zabalera osoan, labainaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten.
- Gainetik azukrea hautseztatu, pattarra eta ura isuri, eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan (ordubete ere bai gustuaren arabera), ongi egin daitezen arte.
Sagar errea
Kasu!
Amonaren errezeten artean honakoa aurkitu dugu, azukrea beharrean gatz apurtxo bat botata, sagarraren zapore gozoa indartzen da eta ez omen du ezer gehiago behar… Ez azukre, ez pattar, ez urik… Egin proba ea… (gu konbentzitu gaitu…).
. . .
Akaso!
Sagar tarta RZ eta Madonnak SAGARRA JO!
http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-tarta/
https://youtu.be/jE0R0w7zYu0
. ..
Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan gure Iker Martinezek ANANA ERREA RZ egin zuenekoa…
https://youtu.be/J_PaJytce1M
Postreak aipatuz geundela, Aittonak egindako Donuts RZ eta bideo bat hemen. Homemade Donuts Recipe By Our Grandpa.
https://youtu.be/yE_AA6cPttg
…
Martin Bersategi opilak Donuts forma dute, hala! hintzak hik, edozer dela …
https://youtu.be/XGeTNuoryZQ
Sagar erreak
Tiramisua
Tiramisua –
Osagaiak
- 5 arrautza
- 75 g azukre
- 75 g irin
- Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa
- Pattar zorrotada eder bat (amaretto)
- 4 arrautza gorringo
- 8 koilarakada azukre
- Mascarpone gazta krematsua, 250 g
- 4 arrautza zuringo
Tiramisua
Errezeta
- Bizkotxoa egiteko, katiluan 5 arrautza eta 75g azukre nahasiko ditugu. Indarrez irabiatuko dugu, orea loditzen eta zuritzen den arte, ongi harroa gelditzen den arte. Ondoren, irina bahetu eta euri fin gisara erantsiko diegu, poliki-poliki, arrautzei eta azukreari. Orea laberako paper sulfuroztatuaren gainean hedatu eta labean sartuko dugu, 7 minutuan, 180 graduan, lehortzen utzi gabe, gero xamur-xamurra geldi dadin.
- Bizkotxoarentzako bainua honela prestatuko dugu: kafe bikoitza, hotza, amarettoarekin nahasi eta hozten utziko dugu.
- Krema honela: katilu batean hagaxkekin arrautza gorringoak eta 4 koilarakada azukre ongi jo, krema franko horratzen den arte, lehen halako bi egiten den arte gutxi gorabehera. Ondoren, eragiteari utzi gabe, mascarpone gazta erantsi, pixkanaka-pixkanaka, dena bat egiten den arte. Bukatzeko, beste 4 koilarakada azukre eman diegun arrautza zuringo harro-harrotuak erantsiko ditugu.
- Tiramisua plum-cake moduko molde batean harrotzen ahal dugu, tartarako edo bizkotxorako erabiltzen ditugun horietako batean, edo baita portzelanazko ontzi txikietan ere, erasoagoa baita gero bakoitzari zerbitzatzeko. Erraz-erraza da.
- Bizkotxo-plantxa hautatu dugun ontziaren hondoaren tamainako puskatan moztuko dugu, eta puskak, esaterako, ontzi txikien hondoan jarriko ditugu. Puskak gero kafe-bainuaz blaitu, koilarakada eder bat botaz, harik eta bizkotxoa ongi urasetu arte. Ondoren gazta-krema ongi harrotua eman gainetik, ertzetaraino.
- Krema denbora-tarte batez hozten utzi behar dugu, hozkailuan esaterako, eta zerbitzatu baino lehenago kakao mingotsaren hautsez parpar eman oparo. Kafe-bainutik alkohola kendu, gehiegi gustatzen bazaie ere.
…
Tiramisua postre modernoa da, ez tradizionala, jende askok pentsatzen duenaren kontra. Bere jatorria 50. hamarkadan dauka Italiako ipar-ekialdean, Véneto inguruan, Venezia hiriburu duen eskualdean. Zenbaitzuk bere sorrera zehatza inguruetako burdeletan kokatzen dute…
Tiramisua
Hur eta kakao pattarra
Hur eta kakao pattarra –
Festa gogoa daramagu barruan eta alkoholaren bide arriskutsuan sartu gara konfitamendu egoera honetan. Hemen RZ sorta alkoholduna zeurekin konpartitzeko, Hur eta kakao pattarra errezeta lehena, pixka bat piripi dakarzkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozooooo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 500 g esne
- 500 g esnegain likido
- 300 g hur-praline
- Kakao hautsa, 4 koilarakada txiki
- 150 g hur pattar
…
Errezeta
- Eltze batera esnea eta esnegaina bota, eta irakitan jarri.
- Irakin eta gero, hur-pralinea eta kakao hautsa gehituko dizkiogu nahasturari.
- Irabiagailuarekin ongi jo dena, eta iragazki fin patetik pasarazi likidoa.
- Nahastura hoztu denean, hur pattarra gehituko diogu.
- Freskatzen utzi.
Kasu!
Hotz-hotz zerbitzatu.
Hur-pralinea gozogintzako produktua da. Konfiantzako gozogile bati enkargatu eta eros diezaiokegu.
Akaso!
https://youtu.be/bIuRevuQL98?t=6
https://youtu.be/xQaZHj-m1-U
https://www.youtube.com/watch?v=3iPiVAW_bIA
Txokolate txuri pattarra RZ bideoa akaso?
Hur eta kakao pattarra
Arrozesne pattarra
Arrozesne pattarra –
Pattarrak RZ sailtxo hau jarraituz, gaurkoan berezia eta exotikoa dirudiena baina euskaldunon artean aspalditik dabilen Arrozesne pattarra RZ. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 900 g esne
- 900 g esnegain likido
- 200 g arroz
- 300 g azukre
- 10 koilarakada kanela pattar edo uxuala
- Kanela txotx txiki bat
…
Errezeta
- Esnea eta esnegaina kazola batean sartu eta irakiten jarri su motelean.
- Lehenbiziko borborrak hasi eta berehala, azukrea, arroza eta kanela txotxa gehituko ditugu, eta beste 20 minutuz utziko dugu irakiten, baina ez indar handiz.
- Denbora hori iraganik, nahastura epeltzen utziko dugu eta iragazkitik pasatuko dugu.
- Azkenik, pattarra eman eta hozkailuan sartuko dugu freska dadin.
- Botilatu egin genezake. Hozkailuan 3 bat egun iraungo du.
Kasu!
Hozkailuan 3 bat egun izan, ez gehiago! Egun gehiago pasatuz gero, esnekia mingortzeko arriskua dago eta, jakina, pattarra galaraztekoa.
…
Akaso!
Etxean egindako Baileys-a agian?
https://youtu.be/jCmgNK08YsQ
Arrozesne pattarra
Esne merengatu pattarra
Esne merengatu pattarra –
Festa gogoz darraigu eta hona beste pattar RZ bat zeurekin konpartitzeko, Esne merengatu pattarra errezeta hemen dakarkizuguna, denak txundituta uzteko, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- 800 g esne
- 200 g esnegain likido
- Laranja edo limoi azal puska eder bat
- Kanela txotx bat
- 175 g azukre
- 150 g ron
- Arrautza zuringoak (200 g) + 25 g azukre
Esne merengatu pattarra
Errezeta
- 10 minutuz irakinarazi esnea, esnegaina, laranja edo limoi azala eta kanela, su ezti-eztian.
- 10 minutu horiek pasatuta, oraindik ere sutatik kendu gabe, azukrea gehitu eta sutatik baztertu eltzea berriz borborka hasten denean.
- Epeltzen utziko dugu gero, eta rona gehitu eta gero, iragazkitik pasarazi eta hozkailuan utziko dugu freska dadin.
- Edan behar dugunean, arrautza zuringoak pixka bat harrotu, irabiatzeko hagaxkekin, 25 g azukrerekin batera.
- Aldez aurretik prestatuta hozkailuan dugun edari hotzarekin nahasi eta ongi eragin.
Kasu!
Hotz-hotza zerbitzatuko dugu.
Akaso!
Homemade Chocolate Liqueur with vodka, Irish Cream Liqueur, Ruby Red Citrus Infused Vodka & homemade Raspberry Liqueur.
https://youtu.be/R-yRsp9Kytk
http://pagotxa.eus/alkohola-eta-kafeina-eztanda-egin-arte/
Esne merengatu pattarra
Udare tarta
Udare tarta –
Tarta gogoa geneukan eta hemen dakarkizugu herri eta etxeotan betidanik ezagutu den Xolomo Sapiensen RZ zahar goxo hau, sagar tartaren neba-arreba. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenean, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza
- 6 udare, zurituak, dadotan moztuak
- Zurrusta bat Calvados (edo horrelako beste pattar bat: rona, cognac, armagnac)
- Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan)
- Gurin puska eder bat
- Koilarakada bat azukre
- Bainila leka bat, irekia eta aletua
- Almendra orerako:
- 55 g irin
- 55 g azukre
- 45 g almendra hauts
- 45 g gurin bigun
…
Errezeta
- Azukrea, zartagin batean su eztian, karamelu bihurtu dadila eta kolore horixka-gorrixka hartzen duenean gurina gehitu, azukre beroarekin bat egin dezan.
- Orduan agudo erantsi udare dadoak eta bainila leka irekia eta bere aleak, uneoro zartaginari eragiteari utzi gabe. 10 bat minutu pasatuta horrela, alkohola gehitu, su har dezala utzi eta bertara irauli mahaspasak, udare salteatuen zaporea har dezan denak.
- Sutatik baztertu padera eta dena katilu batean sartu. Hozten denean, bainila leka kendu, beste zerbaitetarako behar badugu ere, eta egin dugun nahastura labean berotutako tarta-oinarri batean jarriko dugu, koilararen sabelaldearekin hedatuz.
Bizkitartean almendra orea prestatuko dugu…
- Irinarekin azukrea eta almendra txikituak nahasi eta, azkenean, gurin biguna gehitu, baina erne, bigun, ez urtua. Behatz-mamiekin nahasi hondartzako harea finaren itxura hartu arte.
- Harea horrekin moldearen hondoan jarritako udare eta pasak estali eta labean edukiko dugu tarta, 190 graduan, 30 bat minutuz, tartaren gainaldea gorritzen den arte, kolore polita izan arte.
- Behin hoztutakoan, parparrean bota azukre hautsa gainetik eta izozki oso krematsu batekin batera zerbitzatu.
…
Kasu!
http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-tarta-makrobiotikoa/
Akaso!
https://youtu.be/61fUmPiLN_4
https://youtu.be/Ir6Ryd150AE