Sagar tarta
Errezeta hau 8 lagunentzako modukoa da
Osagaiak:
- 2 Arrautza
- 100 gr Azukre beltz
- 8gr legami hauts
- 180 gr irin
- 4 Sagar, ahal dela chanteclair motakoak
- 175 gr Esne +
- Gurina eta irina molderako
- Gatz apur bat
- Abrikota edo albarikoke marmelada
…
Errezeta:
- 2 Sagar zuritu, laukitan zatitu eta gopor edo bol batean ipini; esnea, azukrea, legamia, arrautzak eta irinarekin batera. Turmixaren laguntzaz dena irabiatu ore fina lortu arte.
- Tarta egingo den moldea gurinez igurtzi, irinez jantzi eta aurreko nahasketa barrura igaro.
- Beste 2 sagarrak zuritu eta lamina finetan moztu. Hauekin, moldeko masa estali.
- Tarta labean sartu aurretik 180º tan dagoela egiaztatu eta han sartu 40 minutu.
- Tarta labetik atera eta tenperatura apur bat jetsi zaionean, marmelada kapa fin batez busti.
…
Kasu!
Sagar mota ezberdin askok balio du tarta egiteko. Bakoitzak, hori bai, emaitza ezberdina emango du. Kasu honetan, interesgarria da aukeratutako sagarrak labea ondo igarotzea desegin gabe (reineta, chanteclair…).
Tarta oinarri beretik abiatuta, fruta desberdindunak egin daitezke: udarea, anana, platanoa edo mazedoniarena, esaterako.
…
Akaso!
Aldapeko sagarraren adarraren puntan…
SAGARRA JO !!!
Sagar tarta
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Imanol Zubelzu eta Javi Rivero 93.6 0 100 125
Lehenengo urratsean ez duzue esnea bota.Horrela ez da posible iribiatzea, hori zuzenduta egin dut tarta eta oso gozoa geratu da.
Ondo izan.