Denbora
40 minPiperrada –
Osagaiak:
- 2 baratxuri atal
- 2 tipulin
- 3 piper berde handi
- 2 piper gorri morro
- oliba olioa
- gatza
…
Errezeta:
- Baratxuriak zuritu eta pikatu
- Piper berde eta gorriak zerrenda finetan moztu, juliana eran
- Tipulina garbitu eta juliana eran moztu.
- Zartagin txiki batean oliba olioa jarri eta baratxuria gorritu
- Tipula gehitu eta su bizian landu, gatza gehitu tipulak ura gal dezan
- Tipula gardentzen hasten denean piper zatiak gehitu
- Guztia elkarrekin landu eta su ertainean jarri egosten
- 30 minutu inguru behar ditu piperradak egosten prest izateko
Kasu!
Haragi zein arrain askoren lagungarri eta funts gisara erabil daiteke. Argazkikoa bakailaoarekin dago, baina izan daiteke legatz frijituarekin, atunarekin, haragi xerra ogiztatuekin… Harriak ere bikainak izan daitezke piperrada_on batekin.
Iparraldean ohikoa da, tomatea gehituta, xingarrarekin eta arrautza frijituekin.
Piperrada
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Imanol Zubelzu eta Javi Rivero 85 0 100 40
Iruzkinik ez