(artikuluari sarean erantsitako pieza)Brian Currinek, urteotako ibileran, bazkari berezi bat egin zuen behin Ormaiztegin, 2012ko apirilaren 22an. Nazioen Munduak aurreko egunean Gazta zati bat dokumentala aurkeztu zuen Donostian, Giza Eskubideen Zinemaldian, Jon Maiak egindakoa, eta Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohiak dio haien insistentziaren ondorioz lortu zela Currin ekartzea aurkezpenera. Alabarekin etorri zen. Hurrengo egunean, igandearekin, Olaberriako gaztategi batera eraman zuten —Xanti Etxezarretaren gaztategira—, eta handik Ormaiztegira, Kukojatetxera. Igandez itxita izan ohi da, baina Iker Markinez jabeak zabaldu egin zuen okasiorako —kuadrilakoa du Angel Oiarbide, eta…—. Han ziren Rios edota Eskoziako ordezkari batzuk ere; 12-15 lagun denera. “Currini goizean bildutako zizak erakutsi zizkion nagusiak, baita eguneko tomateak ere”, oroitzen da Oiarbide Nazioen Munduko kide ohi eta Gure Esku Dago-ko eleduna. “Harrituta geratu zen. Horiek eta beste gutizi batzuk bazkaldu genituen”. Postre garaian, Currinek Maiari: gaia eta doinua jarriko zizkiola bertso bat botatzeko. Doinua: The Beatlesen bat. Gaia: politikoa. Bota zuen Maiak. Nazioen Mundua egin zen Currinen bidaiaren eta egonaldiaren kargu. Oiarbide: ”Geure inozentzian, ekartzera ausartu ginen, eta lortu genuen. Txikitik ere gauza asko egin daitezke. Guretzat oso garrantzitsua izan zen”.
Lehen argazkian, Jon Maia, Brian Currin, Juantxo Sardon eta Dani Oiarbide, 2012ko apirilaren 22an, Ormaiztegin, Kuko jatetexean. Bigarrenean, Iker Markinez sukaldariarekin Currin, orduan.
Mendeetan zehar gure kulturari loturiko ondare etnografikoaren zati handi batek baserrietan gordeta, zokoratuta iraun du, eta zenbait etxetan hala dirau oraindik ere. Hainbat herritan etnografia-museoetan jaso dute ondare hori guztia. Bilduma horien sorrera herri-ekimenean oinarritutako jardueren emaitza izan da. Dena dela, gaur egungo gizarteak interesgarritzat dituen arren, museo horiek oso bisitari gutxi izan ohi dute.
Beste hainbat herritan, aldiz, zenbait tratulariren esku geratu da material hori guztia; eta, beste askotan, zoritxarrez, suak erre du. Irakurleak parean daukan lan honen helburua zera da: batetik, desagertzear den ondare etnografikoa jasotzeko proposamen bat luzatzea eta, bestetik, haren zabalkunderako transmisio-guneak ahalbideratzeko aukera erakargarri bat aurkeztea. Urretxu-Zumarragako Lekaio Kultur Elkarteak horretan dihardu.
Badira berrogeita hamar bat urte Kantauri isurialdean ia garirik egiten ez dela. Beraz, bertako hainbat belaunaldik ez du lanketa honen inolako berririk. Aparteko garrantzia zuen gariak garai bateko bizimoduan. Lanketa horren atzean urte guztirako ogia zegoen jokoan, eta zenbait herritarrek dioen moduan, horrek sakratu bihurtzen zuen landare hau.
Azaroan hasten ziren gari-kontuak. Domusantu-egunetik San Martinak arteko egun-tarte horietan ereiten zen. Garai batean, ereiten hasi aurretik, lurra laiatu egiten zen. Gerora etorri ziren goldeak, eta, are beranduago, makinak.
Artoarekin txandan egiten zen: urte batean artoa ereindako sailean, hurregoan han egingo zen garia, eta alderantziz. Horretaz gain, gari-soroa aprobetxatze adera, sail-ertzetan baba beltza ere ereiten zuten.
Abendurako edo urtarrilerako erne ondoren, soroan egoten zen harik eta, martxo aldera, alperra pasatzen zitzaion arte. Martxotik maiatzera arte ez zuen aparteko lanik izaten. Maiatzean burutu egiten zen, eta orduan oloa eta garia bereiztu egiten ziren. Hala dio esaerak ere: Txikiya banaiz, haundiya banaiz, maiatzean burutuko naiz.
Hiztegia
Nabarra: Ondoren laiatuko den lur-eremua ebakitzeko erabiltzen zen labana moduko burnia. Nabarra erabiliz zohia markatzen zen.
Laia: Laiya. Lurrari buelta emateko tresna.
“Ori, ara! Eitten tzan aurrena goldetu eo laittu, lurra jiatu. Eta genealen laiyakin. Sei o zazpi gizon jarri laiyan, da… bestek atzetik atxurrakin, emakumek, eta berdindu… ta zazpi laun eo igual aitzen giñan… Ola jo! Batea! Bi lai izaten tzian ta dana batea, ra! Balantzan eiñ eta ausi itten tzan ura, ta atzea tiratzen tzan ta…ola. Laiya eittea dotoria da, baina beira eoteko e!”
Golde:goldia. Ildoak eginez lurrak lantzeko balio duen nekazaritzako tresna. Bi erabiltzen ziren: goldea eta goldatxikiya. Sailaren arabera bata edo bestea erabiltzen zen: leku aldapatsuetan golde txikia erabiltzen zen, bestela, handia.
Azal apain utzi: Zenbaitetan lurra goldetu gabe ere egiten zen lan. Kasu horietan azal apain egitenzela esaten zen. Harea pasatuz harrotzen zen lurra.
Zohi: Zoiya. Sin. Zotala. Laia erabiliz ateratzen den lur-zatia.
…pusketa aundiya artzen da bi laiyan erdiñ eta geo besten gañea ola filan danak juteko…Ortako iziten tzan nabarra iziten tzan, burni bat, kutxilloa bezelako burni bat, aekin zoiak ebaitzen tzittuen, sei o zazpi launeko sailla, zoia deitzen zitzaion…
Berdindu: aitzurrarekin zohiak (lur-puskak) xehatzeari deitzen zaio.
Goiz gari: goiz gariya. Gari-mota
Burumotz: Gari-mota.
Bizardun: Gari-mota
Zikirio: Zekalea. Garai batean lur berrietan egiten zen landarea. Gose-urteetan ogia egiteko erabiltzen zen.
Erein: Hazia botatzeari deitzen zaio. Garia purran ereiten zen, hau da, eskua-bete hartu eta sorora botaz.
Zuin: zuiña. Soroan ereindako eremuak markatzeko erabiltzen diren hosto edo adarrak.
…Botatzen tzan eskuukiñ, markauta ipintzen tzan eta ba ola emendik orraako distantzi bat, eta geo ba markatzeko ibiltzen tzian zotzak, ostok…
Alperrare: Goldatutako lurrak xehatzeko erabiltzen den tresna.
Estali: Alperrarea erabiliz landatutako alea tapatu egiten zen, estali.
Jorrai: jorraiya. Belar txarrak kentzeko erabiltzen den aitzur txikia.
Jorratu: Ereinda dauden soroetatik aitzurka belar txarrak kentzea.
Katamalo: sin. Txorimalo. Txoriak izutzeko eta soroetatik aldentzeko erabiltzen zen pertsonaren itxurako panpina.
…bueno ba zeak ipini, katamalok eta zeak, besteik etzeon itteik eta… Pertsonan erropak, lenengo bedarrez bete erropak, eta gero ipini abrigu bat, eta sonbrero bat eta ola…
Burutu: gariak burua ateratzeari deitzen zaio. Garai horretan bereizten da zein den garia eta zein oloa; ordura arte ez baitago jakiterik.
olo: olua. Gari-artean sortzen den landarea.
Oloak eta gariak San Juan inguruan banatzen ziren. Lan hori egin ondoren, bilketa baino ez zen geratzen. Santiago egunaren bueltan geratzen zen hori, uztailaren bukaera aldera.
Giro beroa behar zuen gariak. Ebakitze- eta jotze-lanak eguzki berotan egin behar ziren, bestela ez zuen-eta alerik jaulkiko. Hezetasunak ez dio aleari erortzen uzten. Hori dela eta, garia ebaki, metatu eta jo egiten zen oso egun gutxiren buruan. Lanketa hori guztia auzolanean egiten zen. Hau da, baserri bakoitzak besteari laguntzen zion.
Hagindun igitai: iittaiya. Landareak ebakitzeko balio duen aho makurrezko tresna girtenduna. Altzairuzkoa zen eta segaittaiak ez bezala hortzak zituen. Askoz ere azkarrago apurtzen zen harriren bat harrapatuz gero.
Sega: Laboreak eta belarra hondo-hondotik ebakitzeko erabiltzen den lanabesa, bi eskutoki dituen kirten luze eta zuzen batez eta horrek muturrean duen burdinazko xafla luze eta okertu batez osatua
Eskuare: Nekazariaren lanabesa, kasu honetan segari gehitzen zaiona, garia mozterakoan etzanda uzten zuena.
Azao: Ebakitako gariarekin eta kideko landareekin giten den sorta.
Etxagi: Etxagiya. Azaoa lotzeko erabiltzen zen gariz egidako lazoa.
Ziri: Azaoak egiteko erabiltzen zen egurrezko tresna.
Mutxur: mutxurra. Zortzi-bat azao pilatuz egiten den egitura.
Meta: Azaoak pilatuz egiten den egitura. Ondo orraztuta utzi behar zen garia ez bustitzeko. Etxetik gertu egiten zen, giro beroa etortzearekin bat zabaldu eta garia jotzeko.
Galtzu: galtzua. Garia jaso ondorengo hondarrei deitzen zaie: alea, buruak, zuztarrak…
Auka-ilara: aukaillaria. Galtzua harea erabiliz pasatzen zen. Hareak gari-hondar haiekin pilak egiten zituen. Horiek dira auka-ilarak. Bukatzean, su ematen zitzaien hondar horiei.
Eguzkitu: euskittu. Eguzkitan berotzea.
Jo: garia losan jo egiten zen, burutik alea aska zedin.
Jaulki: galburutik alea askatzeari deitzen zaio.
Txankete-harri: Garioa jotzeko losa. Harri zapalak izaten ziren, bertan garia jotzeko.
… Arri zabal batzuk ipintzen tzian egur batzun kontran eta an kixkar-kixkar, bero-bero itten tzan garaiyan, dinbi-danba dinbi-danba dana jotzen tzan…
Matxaka: Garia jotzeko sortu zen makina.
Trilladora: Garia jotzeko sortu zen makina.
Lasto: gariari burua kentzean geratzen den landare-zatia. Ganadutarako erabiltzen zen.
Garia garbitzeko makina: dornu. Jotako gari-alea garbitzeko erabiltzen zen tramankulua. Haizea erabiltzen zuen gari-alea garbitzeko.
Auka: aokia. Gariak alea estaltzeko izaten duten lastoa.
Arka: gari-alea gordetzeko erabiltzen ziren kutxa handiak.
…garbittu eitten tzan makina horrekin, alia batea eta aokia esate giñon, uzten tzoan zea, zikiña, eta aura beste aldea garbittu eitten tzon. Eta gero, garbitzen gendunen, gariya artzen gendunen, ba arka aundi bat, kutxa aundi bat eotentzan, eta dana ara botatzen gendun…
Azkenik, kutxatan gordetako garia zakuetan sartu eta errotara eramaten zen. Astoa erabiltzen zen lan horretarako, eta normalean, etxeko txikienak ere joan ohi ziren; astoak ederki ezagutzen du-eta etxerako bidea.
Aldaparo: erreketako ura jasotzeko erabiltzen den ur-biltegia. Ur horrek mugituko du ondoren errota.
Jakia: Errota-harria pikatzeko erabiltzen den mailua.
Bujarda: Harria lantzeko, eta kasu honetan, lazteko erabiltzen den mailua.
Pikatu: Errota-harriek dituzten arrastoak nabarmentzeari deitzen zaio, baita harriaren azala lazteari ere.
Ganbara: Errotaren zatia. Arto-alea edo gari-alea bertara botatzen da.
Katilu: (Errotaren zatia) ganbararen azpian dagoen ontzia, alea neurrian botatzeko balio duena.
Usillo: (Errotaren zatia) Garbaratik katilura bitartean dagoen tresna, horrekin ale gehiago edo gutxiago pasatzen utziko du errotariak.
Dosian dago pozoia. Askotan errepikatzen den lema da eta ahaztu behar ez duguna. Izan ere, sarritan elikagai batek duen substantzia jakin bakar batean oinarrituta, eta haren kontzentrazioari erreparatu gabe, elikagai bat toxikoa dela entzuten da. Jakina, hori ez da horrela izaten eta elikagaiak osasunarentzat duen eragin osoa aztertu behar da. Bai onerako, eta baita txarrerako ere.
Konposatu osasungarri baten kantitate txiki batek ez du elikagai bat osasungarria bihurtzen -esaterako, ardoa ez da osasungarria antioxidatzaileak dituelako- eta, alderantziz, konposatu kaltegarri baten kantitate txiki batek ez du elikagai bat kaltegarria bihurtzen. Kontuan izan behar ditugu elikagaiak dituen osagai guztiak -osasungarriak eta kaltegarriak-, haien kontzentrazioak -asko edo gutxi dagoen- eta haien kalteak eta onurak. Horren adibide gisara, barazkien nitratoen kasua adibide bikaina da.
Barazkiek, nagusiki hosto berdekoek, nitratoak dituzte. (Arg: silviarita – Iturria: pixabay.com)
Potasio nitratoa, KNO3, eta sodio nitratoa, NaNO3, aspalditik ezagutzen diren substantziak dira eta erabilpen ugari dituzte, esate baterako, lehergaiak egiteko erabiltzen dira, ongarri moduan eta kontserbagarri bezala. Haragiak tratatzeko ere erabiltzen dira nitratoak eta, oro har, esan daiteke ez direla toxikoak -alegia, toxikotasun baxua dutela erabilpen arruntea-. Nitratoak ongarri moduan erabiltzen direnez, barazkietara iritsi daitezke, baina, hala ere, nitratoak barazkietan daude naturalki. Nagusiki hosto berdeak dituzten barazkietan daude, adibidez, letxuga eta espinaka. Hortaz, gizakiaren esku-hartzerik gabe ere, barazkiek nitratoak dituzte berez. Dena den, nitratoak ez dira bereziki toxikoak eta, neurrian, ez lukete arazorik ekarriko. Alabaina, nitratoen toxikotasunaren oinarria honetan datza: irentsi eta gero, gorputzeko metabolismoaren ondorioz nitratoak erreduzitu egiten dira eta nitrito bihurtzen dira. Gutxi gorabehera, elikaduraren bidez hartzen ditugun nitratoen %5 nitritotan bilakatzen dira hesteetan.
“Balizko errotan, irinik ez”, dio esaera zaharrak. Aurreko atalean artoa izan genuen hizpide, eta artotik irina atera nahi bada, baleko eta ez balizko errota da behar dena. Horregatik bisitatu zuten Lekaio Kultur Elkarteko adiskideek, duela zenbait urte, Gabiriko (Goierri, Gipuzkoa) Igeribar baserriko errota.
Lekaiokoek erakusketa bat antolatzen zuten urtean behin Urretxun; baina egun bakarreko agerraldi haren atzean urte osoko lana zegoen. Urte batean artoa erein zuten eta bere inguruko lanketa sakona egin. Berez, errota artoaren atalean sartu beharko litzateke, baina baditu aski mami, hiztegi eta jira-bira sarrera bat egiteko.
Atal honetan, bereziki, errotaren inguruko hiztegian eta Igeribar baserriko grabazioan zentratuko gara, Joxe Kruz Baztarrikaren azalpenak entzunez.
Etxean gordetako garia eta artoa zakuetan sartu eta errotara eramaten zen. Astoa erabiltzen zen lan horretarako, eta normalean, etxeko txikienak ere joan ohi ziren; astoak ederki ezagutzen du eta etxerako bidea.
Aldaparo: erreketako ura jasotzeko erabiltzen den ur-biltegia. Ur horrek mugituko du ondoren errota.
Jakia: Errota-harria pikatzeko erabiltzen den mailua.
Bujarda: Harria lantzeko, eta kasu honetan, lazteko erabiltzen den mailua.
Pikatu: Errota-harriek dituzten arrastoak nabarmentzeari deitzen zaio, baita harriaren azala lazteari ere.
Ganbara: Errotaren zatia. Arto-alea edo gari-alea bertara botatzen da.
Katilu: (Errotaren zatia) ganbararen azpian dagoen ontzia, alea neurrian botatzeko balio duena.
Usillo: (Errotaren zatia) Garbaratik katilura bitartean dagoen tresna, horrekin ale gehiago edo gutxiago pasatzen utziko du errotariak.
Tranka: (Errotaren zatia) errota-harrian den egur batek jo eta katilutik alea botarazten duen gailua.
Musagea: (Errotaren zatia) errotaren ardatza eta harria lotzeko erabiltzen den tresna.
Ardatza: (Errotaren zatia) errota-harria giraka jartzen duen tresna.
Sestran ipini: Errotako bi harriak neurri berberan nibelatzeari deitzen zaio. Hala behar dute harriek: neurri berean eta elkar ukitu gabe, bestela, harria xehatuko luke errotak. Zenbat eta harriak hurbilago izan, orduan eta irin finagoa egiten zen. Hor nabari zen errotaria ona zen ala ez.
Sagar-zirik: Ardatzaren eta harriarena artean sartzen ziren egur-zatiak. Ardatza berotu egiten zen, eta harria ez apurtzeko, hezetasun puntu bat zuen egurra komeni zen, tinta modukoa zuena. Horregatik erabiltzen zen sagarrondoa.
Turtukoia: (Errotaren zatia) urak mugiarazten duen gurpila. Katilu batzuk ditu uraren indarra erabiliz, ardatza mugiarazteko.
Idarmahai: (Errotaren zatia) turtukoia kokatzen den egurra.
Errotariak ehotutako irinetik zati bat hartzen zuen. Irin horrekin egingo zen, ondoren, aste guztirako ogia.
Urte beltzak ere izan ziren garai hartan. Estraperlo-garaian ez zuten uzten errotetan garirik ehotzen, eta hainbat baserritar inguruko errotetara joan ohi zen ezkutuan ehotzera. Herritarrak ere ez ziren hobeto ibili. Trena hartu eta Nafarroara joaten ziren gari bila. Etxera hurbildu ahala, poltsa treneko leihotik bota eta gauean itzultzen ziren zakutxo haren bila. Zenbait herritarrek dioen moduan, Francok ederki erakutsi zion belaunaldi hari bizimodua aurrera ateratzen.
Errota-zaku: Gainerako zakuak baino handiagoa den eta ehunez eginiko zakuari deitzen zaio.
Errota-soka: Astoari zakuak lotzeko erabiltzen zen soka. Normalean artilez egina izaten zen.
Eho: Iyo. Errotan garia xehatzeari deitzen zaio, aletik irina ateratzeari, hain zuzen.
Zahi: zai. Eho ondoren irinarekin nahasturik gertatzen den ale-azal xehatua.
Bahe: baiya. Hondarrak, harriak, aleak… eralkitzeko erabiltzen den zulo txikiko tresna.
Galbahe: galbaiya. Hondarrak, harriak, aleak… eralkitzeko erabiltzen den zulo txikiko bahea.
Mutura: muturia. sin lakaiña, laka. Errotariak lanaren truke jasotzen zuen zatia. Ehotutakoaren %10a izan ohi zen. Ez zuten ospe handirik errotariek. Baserritarrek dioten moduan: eztao errotarik zerun!
Imilaun: imillaun. Gutxi gora-behera hiru kilo neurtzeko erabiltzen zen.
Imi erdiko: Sei kilo adinako neurriari deitzen zitzaion.
Perretxikozale gehienak udazkena iristeko irrikan izaten dira, otarra hartuta lurrak ematen duen fruitu preziatuenetako bat biltzera joateko. Zale amorratuak udaberrian eta udan ere ibili ohi dira, baina udazkeneko hitzorduan ez dute huts egingo: mendian gora eta behera ibiliko dira, urtero bisitatzen dituzten txoko ezkutuetan, baso eta zelaietan, perretxiko bila. Izan ere, urrezko garaia iritsi da; eta eguraldiak laguntzen badu, eta hego-haizeak zapuzten ez baditu, behinik behin, perretxikoz beteko dira bazterrak.
Amanita pantherina. (Arg:D.Solabarrieta)
Ez da kasualitatea perretxiko-espezie asko udazkenean agertzea. Azalpena perretxikoaren izaeran bertan dago. Izan ere, perretxikoa, berez, onddo baten fruitua da (adituek gorputz fruitu-emaile esaten diote, karpoforo). Perretxikoak ematen dituzten onddoetako asko lur azpian daude, eta zuhaitzen sustraietatik hartzen dute behar duten elikagaia. Zuhaitzek, oro har, uda-bukaeran eta udazkenean indarra galtzen dute; hortaz, onddoak zuhaitza ‘bereganatzeko’ aprobetxatzen du. Hala, udazkenean bertan emango du bere fruitua.
Dena dela, zuhaitzaren eta onddoaren arteko harremana sinbiotikoa da; hau da, onddoak behar duen elikagaia (materia organikoa) zuhaitzaren sustraietatik jasotzen du, eta, ordainetan, zuhaitzak behar dituen hainbat substantzia jasotzen ditu onddoaren eskutik, ura eta gatz mineralak, besteak beste. Horretarako, onddoaren hifek (onddoa osatzen duten hari-itxurako egiturek) zuhaitzaren sustraiak biltzen dituzte, eta elkarte sendo bat osatzen dute: mikorriza.
Zuhaitzaren eta onddoaren arteko harremana oso estua da. Horregatik, perretxiko-espezie batzuk zuhaitz-espezie jakin bateko basoetan hazten dira: batzuk pinudietan, esnegorria edo niskaloa, Lactarius delicius , esaterako; beste batzuk pagadietan eta hariztietan, onddo beltza, Boletus aereus , esaterako; eta abar.
Culinary Zinema sailaren zortzigarren edizioko menua 66. Zinemaldian –
Argentina, Kanada, Hego Korea, Espainia, Frantzia, Japonia eta Singapurreko zazpi ekoizpen, Culinary Zinema sailaren zortzigarren edizioko menuan
Gastronomia eta zinema lotzen dituen Donostia Zinemaldiko saila Basque Culinary Centerrekin batera eta Berlingo zinema-jaialdiarekin elkarlanean antolatzen da
…
Asteazkena, 2018(e)ko abuztuaren 29
Culinary Zinema, zinema eta gastronomia uztartzen dituen Donostia Zinemaldiko saila, zazpi filmek osatuko dute zortzigarren urtean. Askotariko gaiak jorratuko dituzte: familia-jatetxeetan inspiratutako istorioak, artearen eta gastronomiaren arteko fusioa, oliba-olioaren kultura, emakumezko sukaldariek aurre egin beharreko zailtasunak, hiri handitik jaioterrira itzultzea, norberaren jatorriak bilatzea eta enpresa-abentura bati ekitea.
Miguel Ángel Jiménezek –Khorosho (Todo bien, Zinemira 2010) eta Kafenio Kastello (Kimuak 2018) film laburren eta Ori (Zuzendari Berriak 2009) eta Chaika (Zuzendari Berriak 2012) film luzeen egileak– bi Michelin izardun L’Escaleta jatetxearen atzealdeko bizimodua jaso du Y en cada lenteja un Dios filmean.
Ander Iriarteren (Echevarriatik Etxeberriara) eta Aitor Bereziartuaren Bihar dok 13 filmak Gaur eta Ez Dok Amairu mugimenduekin aurrez aurre jarriko ditu Basque Culinary Centerreko zenbait ikasle. Duela 50 urte, euskal arte eta musikagintzaren ikuspegia berritu zuten mugimenduok; orain, artelan batean inspiratutako plater bat birsortu beharko du ikasle bakoitzak.
Soon-rye Yim zinemagilea aski ezaguna da bere herrialdean. Hego Koreako Little Forestekoizpenerako, hiri handian amodio- eta lan-arazoz estuturik bat-batean jaioterrira itzultzea erabakiko duen gazte bat hartu du ardatz.
Un instante en la vida ajena (2003) filmarekin dokumental onenaren eta Iberia-rekin argazkilaritza onenaren Goya sariak jaso ondoren, José Luis López-Linaresek Picual olibaren iraultza jaso du Jaén, Virgen & Extra filmean. Jaéngo oliba enblematikoena izanagatik ere, historikoki ez zaio oso balio handia eman izan.
Aldiz, The Heat: A Kitchen (R)evolution filmean, jatetxeen buruan aitzindari izan diren emakumezko sukaldarien fenomenoa aztertu du Maya Gallus zinemagileak, besteak beste, Anne-Sophie Pic eta Angela Hartnett-ekin. Iaz, 2017an, Gallusi atzera begirakoa eskaini zion Hot Docs zinema-jaialdiak, eta aurten film horrek eman dio hasiera jaialdiari.
Urtez telebistako formatuetan aritu eta gero (adibidez, Caiga quien caiga programarekin), Alfred Oliverik Germán Martitegui argentinar sukaldari entzutetsuaren eta haren lantaldearen abentura irudikatu du bere lehen film luzean, Tegui: Un asunto de familia-n, 40 egunez euren jatetxea itxi eta hutsetik hasita Andeetako mendikatean beste bat irekitzen dutenean.
Proiekzio eta afarietarako baterako txartelak irailaren 3an jarriko dira salgai, 9:00etan, 70 euroan. Zinemaldiaren eta Kutxabanken web-orrien bitartez erosi ahalko dira. Filmak soilik ikusteko sarrerak datorren irailaren 16an jarriko dira salgai, 7,90 euroko prezioan.
Lekaioa buila bat da, baina ez edozein motatako ohiua, baizik eta, zehazki, laguntza eskatzeko egiten den garrasia. Lekaio Kultur Elkarteak ibilbide luzea dauka Urretxu eta Zumarragan, eta horretan dihardu: ohartarazten. Hortxe daudela gure hizkuntza eta gure munduan galtzera doazen hitzak eta lanbideak. Hiltzen den zahar euskaldun bakoitza erretzen den liburutegi bat dela, ez bada transmisioa lana bermatzen.
Baliteke batenbatek ez jakitea oraindik, baina artoaren izen zientifikoa Zea Mays da; seguru gehienok elikatu zarela honekin, ahotik zein belarrietatik. Munduan gehien landatzen den zereala omen da, eta XV. mende amaieran ekarri zuten Hego Amerikatik. Artoaren etorrerak asko aldatu zuen baserrietako bizitza, baita arkitektura bera ere; eta nola ez, hiztegi bat sortu bere inguruan.
Bada esaera zahar bat gurean artoak eta gariak zein garrantzi izan zuten adierazten duena:
“Gariak artoari esan omen zion: Ni bezelako landara emankorrik ez da izango! Artoaren erantzuna: Ni naizen lekun ez da goserik izango!”
Inork pentsa dezake gariak egin zuela gogorrago gosearen aurka. Ez luke arrazoirik faltako. Dena den, euskaldunoi geure artean geneukan komertzio harreman normalizatuari arantzelak ezarri eta estraperlora behartu gintuztenean, debeku zorrotzagoa ezarri omen zitzaion gariari artoari baino. Agian horrek azalduko luke esaera horren zentzua.
Artoak balio du ogia egiteko, taloak, azukrea, animalien bazkarako, olioa egiteko, baita bourbon edota whiskey bezalako edarietan osagai gisa baliatzeko. Baratzan babarrunaren laguna da, elkarri mesede egiten diote.
Artoa
Arbia egin ondoren egiten zen artoa. Apirila aldera arbia egindako soroak goldatzen ziren, eta lurraren egoeraren arabera, molde batera edo bestera egiten zen artoa. Hona hemen artoaren lanketarekin zerikusia duten hainbat hitz:
LURRA
Golde:goldia. ildoak eginez lurrak lantzeko balio duen nekazaritzako tresna.
Golde txiki: goldatxikiya. ildoak eginez lurrak lantzeko balio duen nekazaritzako tresna.
Alper-are: alperraria. Goldatutako lurrak xehatzeko erabiltzen den tresna.
Alper-hesi: alperresiya. Goldatutako eta aretutako lurrak xehatzeko erabiltzen zen tresna. “… Alperra esaten gendiun, alperresiya. Leendabiziko lurra lantzen gendun, alperraria esaten gendiun ; eta arekin berdindu ta aziya bota, ta geo aratu. Aria pasau eta sokortsu géatzen bazan, alperresiya pasau, autsa eitteko, pixkaat mámitzeko…”
Laia: laiya. Lurrari buelta emateko tresna.
Hanka biko: ankabikua. Lurrari buelta emateko aitzurraren tamainako tresna.
Marko: lurraren gainean, ondoren artoa landatzeko arrastoak egiteko erabiltzen zen tresna. “… ori eitte gendun leor urten, udaberri leorra etorri, goldau, ebíik ez eiñ eta lurra ziaro leorra. Ordun aura leorren txikitzea kóstatze zan! Krixton lana ématen tzon. Normaalen iru pasara ematen bazendun, ba lau o bost. Eta ain leorra zela eote zan, ordun eitte zan, karo, aurreago botatako arto ori azal samarren geatu ezkio, ba, aura etzan érnetzen; ordun, ori garantiori aukitzeko markokiñ arrastua ein, eta artalia, esku batekin alia bota, eta besten ziriikin aura estutu lurren beera. Da ankeekiñ atzea arrasto aura berdindu, da karo, aura zela barrua sartze zan, ba beiyan umedade pixkaat izaten tzon eltzeko…”
Ziri: ziriya. Artalea lur barruan sartzeko erabiltzen zen tresna. Markoarekin batera erabiltzen zen
Artoa sartzeko makina: artoa eta baba batera landatzeko erabiltzen zen tresna.
Arbel: landatzeko lurraren muga, harri mota.
Buztin: lur-mota. “…lábratzen ebaltzen dianak e, buztiña esaten deu, baiño bueno, buztiña orik azpin daukie.Buztiña beiyan.Goldék ebaltzen dona, tíratzen don ortan or eztao zeaik, buztiñik. Gertatzen dana da, goldea or e ba, oetabost zentimetrotatik ba oetamar zentimetro bitarteaor ebaltzen da. Tontor samar oetan iya arbela arrapatzen do, ori da arbelan mugia. Lur astunetan, oetamar goldauatik oindio igual eukoittu hamabost eo hogei zentimetro.”
Lur mehe: lur meiya. Lur-mota. Arbelaren eta landatzeko lurraren arteko muga estua duena.
Lur astun: lur-mota. Artoa ereiteko lur egokia da, sakonean hezetasuna duelako.
Lurberri: luberriya. Sorotarako erabili izan ez den lurra, soro bihurtzea. “… Lubérriya da ba, gaur iya eztao lurberrik.Basua re bai lurberri! Zeati len-len soro ebaltzen zianak, lábratzen zianak artontzako ta garintzako ta arbintzanko zelaiyak, ortaz gaiñea ba baso pusketak soro kontra tarten arbolak kendu, ta aura soro biurtu.Lur berriya ori zan. Eta baitta sáasti zaarrak e, len saasti zianak, belardiya saasti, ba saarra zaartu zan garaiyan ba ya etzon ématen, saar ori kendu, lur ori berriz ázalak danak, belarrazal danak bittu, ta erreturia esaten zitzakon, erre…”
Zohi: zoiya. Laiarekin buelta emandako lur-zatia.
Zokor: sokor. goldea eta area pasatutakoan geratzen diren lur-pusketak.
Zokormazo: sokormazo. Baratzeetan zokorrak puskatzeko erabiltzen den tresna.
Pagotxa: arbiarekin batera ereiten zen landarea. Alpaparen tankerakoa da eta ganaduari ematen zaio.
Lekaioa buila bat da, baina ez edozein motatako ohiua, baizik eta, zehazki, laguntza eskatzeko egiten den garrasia. Lekaio Kultur Elkarteak ibilbide luzea dauka Urretxu eta Zumarragan, eta horretan dihardu: ohartarazten. Hortxe daudela gure hizkuntza eta gure munduan galtzera doazen hitzak eta lanbideak. Hiltzen den zahar euskaldun bakoitza erretzen den liburutegi bat dela, ez bada transmisioa lana bermatzen.
Kulturarekin lotutako hainbat afera lantzen dituzte urtean zehar, baina segur aski, beraien ekimen berezienetakoa Urretxuko festetan egiten zuten: etnografiari buruzko ez-museoa. Lekaioko kideek gai bat lantzen zuten, ofizio edo produkturen baten bueltakoa, eta naturatik jaso eta gizakiak erabili bitarteko prozesua azaltzen zieten herritarrei: landatzea, jasotzea, zaintza, manufaktura, lanabesak, eta horretaz gain, jardun guzti horren bueltan erabiltzen diren edo ziren hitzak.
Hau da, ez zela museo edo erakusketa bat, baizik eta agerraldi horrek urte osoko lan praktiko bat zeukala atzetik. Egiazki artoa ereiten zuten, edo basolanak egin, edo abereak hezi…
Zergatik mintzo naizen lehenaldian? Kultur elkarteari tamainako lana egiteko erreleboa falta zaiolako, eta lekaioa isiltzen ari da. Urtetan egin duten bidearen lagin bat ZuZeura ekarriko dugu: batetik, lanak ikuspuntu kultural, etnografiko eta linguistikotik merezi duelako; eta bestetik, inork bere herrian antzeko iniziatiba bat abiatu nahiko balu, aurrekariak badaudela jakin dezan.
…
Ardia
Ardia omen da baserriko animaliarik aberatsena. Ardiak ematen duen guztia ona omen da. Esnekiaz eta haragiaz gain, garai batean egun baino preziatuago diren artilea eta ardi-larrua ere ematen zituen. Hain ziren garrantzitsuak, ezkonberriek aurrez eskatu behar izaten ziotela beraien oherako artilea artzainari.
Zozomikoteak
Ba omen zen oso harroa zen artzain bat. Behin, negua amaitu berri zela, zera esan omen zion martxoari:
Martxo-Martxo! Diat esker gaizto! Nere ardi koskorrenak eitten dik destau ta erdi salto!
Martxoak orduan, artzain horren harrokeria ikusita, apirilari zera eskatu zion:
Apirilla –Biribilla! Emaiyak bi eun da erdi, nik bazeuzkat beste bi artzai fanfarroso orri kendu daiyoten eun ardi tta begi ori!
Hala, artzaina bere artaldearekin zubi bat pasatzen ari zela, erreka hazi eta, martxoak eskatu bezala, ehun ardi eraman zizkion. Artzainak orduan, bere azienda erabat ez galtzearren, aharia hartu zuen bizkarrean: “Hau ez dek ba eamango! Hau ez dek ba eamango!” oihukatuz. Baina ahariak burukada bat eman, eta adarrarekin begia atera zion artzainari.
Elikagaiak mantentzeko, krustazeoen oskolak plastikozko filmen ordez –
Nork ez du etxean, elikagaiak bildu eta mantentzeko erabiltzen dugun ezinbesteko material hori, plastikozko film-biribilkia? Ahalik eta luzaroen irauteko eta mikrobioetatik babesteko, besteak beste, estali ohi dira jakiak plastikozko filmez. Hori dela eta, gure sukaldeetan ohikoa dugu plastiko hau baina ohikoa da ere beste hainbat lekuetan aurkitzea. Izan ere, itsasoak eta ibai-bazterrak plastikoz beterik daude, arrain askok plastiko-zatiak irensten dituzte, zabortegiak ere plastikoz gainezka ageri dira. Nonahi ikusten dira plastikozko poltsak eta filmak, eta 100-400 urte behar izaten dira haiek degradatzeko. Horrenbestez, petrolioaren deribatu diren plastikoez bestelako materialak sortzea premiazko eginkizuna da, ingurumenari egiten diogun kaltea leuntzeko.
Egun, hauen erabilera murrizteko, hain kaltegarriak ez diren materialen bila ari dira ikertzaile asko eta dirudienez badugu bat: kitosanoa, krustazeoen oskolekin egindako materiala.
Kitosanoa kitinatik lortzen da. Krustazeoen (karramarroak, otarrainak, izkirak eta abar) exoeskeletoko egitura-elementu bat da kitina. Zelulosaren ondoren naturan dagoen polimero ugariena da, ez da konposatu toxikoa eta gaitasun antimikrobiar handia du bakterioei eta onddoei aurre egiteko. Propietate hauek kontuan izanik, Itsaso Leceta ingeniari kimikoak, elikagaiak estaltzeko kitosanoaren erabilera aztertu du azenarioetan. Egindako ikerketa-lanean Lecetak frogatu du, alde batetik, kitosanoz egindako estalkiek ongi eutsi zietela jakiaren kalitate-ezaugarriei, eta luzaroago kontserbatu zirela. Bestalde, ingurumenari kalte txikiagoa egiten diotela kitosanozko filmek plastikozkoek baino, inpaktu-kategoria ugaritan.
Paul Stamets, Mushrooms and the Mycology of Consciousness
“Normala da gizakia onddoaren beldur izatea, oso potentea da, onddoek jaten ematen dizute, hil zaitzakete, senda zaitzakete, bidai espiritual baten bidal zaitzakete… eta gaur hemen eta joan dira lau-bost egunetan…”
Basoek dituzten sekretu liluragarrietako batzuk jakinaraziko dizkizugu
Zuhaitzek eta basoek sekretu ugari dituzte, gizakioi senak esaten zizkigunak baina orain benetan ezagutzen hasi garenak. Gaur sekretu horietan bitxi eta interesgarrienak diren batzuk jakinaraziko dizkizugu.
Ba al zenekien zuhaitzak beren artean komunikatu ahal direla? Suzanne Simard ikertzaileak urteak daramatza basoen funtzionamendua aztertzen eta ondorioztatu du haietan benetako komunikazio sareak daudela. Bideo honetan Simarden ideietako batzuk entzun ditzakezu.
Bideoa: TED talks
Hartzen duten bizia: Paul Stamets estatubatuar mikologoak zenbait onddo eta landareren bizi zikloa dokumentatu du, baso barnean etenik gabeko grabazioak eginez. Grabazio horien emaitza time-lapse eder hau da. Zehazki, espezie horiek naturan nola sortu eta hazten diren erakusten digu, baina orain arte inoiz ikusi gabeko ikuspuntu batetik.
Bideoa: Paul Stamets
Osasunerako onurak: badakigu zuhaitzak funtsezkoak direla ingurumenaren orekarako, atmosferako CO₂-a hartu edo xurgatzen dutelako, hezetasunari eusten diotelako eta lurzoruaren kalitatea hobetzen dutelako, besteak beste. Horrez gain, berriki zuhaitzek pertsonon osasunean izan dezaketen erlazio positiboa frogatu da.
Entzun al duzu ezer Shinrin-yoku edo “baso barneko bainuaz”? Zuhaitzen artean denbora igarotzean datza; besterik gabe haiei behatzen eta paisaiaz eta aire garbiaz gozatzen, beste ezer egin gabe. Japonian urteak daramatzate teknika hau aplikatzen, estresa arintzeko, depresioa hobetzeko eta abarretarako metodo moduan.
Baina izaki bizidun hauek, alderdi psikologikoan ez ezik, fisikoan ere ematen dituzte onurak. Izan ere, arboterapia delakoak gero eta garrantzi handiagoa du sendabide naturalen artean. Zuhaitz eremuetara maiz joatean lortzen diren eragin positiboetako batzuk hauek dira: arnas aparatuko gaixotasunak hobetzen dira, adibidez, bronkioetako asma, hipertentsioa hobetzen da, buruko minak gutxitzen dira, eta abar. Pertsona askok gomendatzen dute, gainera, zuhaitzak besarkatzea, animalien espezie batzuek egiten duten moduan, izan ere, gure organismoa atzeman eta bereganatzeko gai den bibrazio batzuk egiten baitituzte.
Zuhaitzek eskain diezaguketen guztiaren erakuskari txiki bat baino ez da hori, eta, hortaz, badakizu: izan itzazu zuhaitzak inguruan ahal den guztietan eta, batik bat, babestu itzazu!
Aurreko mendearen azken hamarkadetan izandako behi eroen gaitzaren edota koltza olioaren krisien ondorioz, kontsumorako elikagaien segurtasuna bermatzeko kontrolak areagotu egin dira azken urteetan. Hala ere, gaur egun oraindik badira esparru honetan aurre egin beharreko mehatxuak, denon ahotan dabilen palma olioaren auzia esate baterako. Baina badakigu zehatz mehatz arriskuak zeintzuk diren? Zein kontrol egiten zaizkie gure etxeetara iristen diren elikagaiei? Nola areagotu genezake jaten ditugun produktuen segurtasuna?Galdera hauei erantzuteko Olaia Martinez, UPV/EHUko Elikagaien segurtasun eta kalitateko irakaslearekin izan gara. Bere esanetan, kontsumitzaileak berak ere erantzukizun handia dauka, izan ere, urtero gertatzen diren alerta kasuen %40a etxeko praktika desegokien ondorioz izaten da.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
Agian ez zenekien hainbat elikadura-gehigarri naturan lortuak direla –
Bada nolabaiteko eztabaida etiketetan E marka daramaten gehigarriak dituzten janariei buruz. Badira artifizialak izanda arriskutsuak direla esaten dutenak, baina badira halaber ideia horren aurka sutsuki azaltzen direnak. Artikulu honetan ordea, ezagutzera emango ditugu hainbat E elikagai, Europar Batasunak baimenduak dituenak eta beraz behar bezalako kontrolak iragan dituztenak. Gainera, esan beharrekoa da gehigarri hauek berez daudela hainbat elikagaitan, edo bestela elikagai horietatik ateratzen direla gero gehigarri modura erabiltzeko.
Irudia: Koloratzaileak elikagaien kolorea indartzeko edo aldarazteko erabiltzen dira. Tradizio luzea du elikagaiak koloreztatzeak.
E-100 Kurkumina
Izen bereko landare baten errizoma batetik ateratzen da eta batez ere kolorea emateko erabiltzen da. Urrekara da, ziapearen antzera, eta adibidez curryan sartzen da. Horretaz gain, Indian duela 2.500 urte erabili da, ehunak eta bestelakoak tindatzeko. Izatez, Indian bertan hazten da eta eskualde hori da Kurkumina gehien erabiltzen duena. Medikuntza arloan, ezaguna da kurkumak tumore, artritis eta oxidazioen aurka egiten duela. Diabeteak jotako animalietan behintzat, frogatuta dago gibela eta giltzurrunen funtzionamendua hobetzen duela.
E-330 Azido zitrikoa
Hainbat fruta eta barazkitan dago baina, izenak berak dioenez, batez ere limoia edo laranja bezalako fruta zitrikoetan. Mutxi eta legamia batzuek ere ekoizten dute. Zapore mingotsa du, baina bere propietate bereziei esker, kontserbagile ona da, eta pH-aldaketak leundu egiten ditu. Hau guztia dela eta, janari askotan jartzen da.
Bide batez, C6H807 du formula: sei karbono atomo, zortzi hidrogeno atomo, eta zazpi oxigeno atomo. Horixe ba, sintesi-kimikak ez du zertan kaltegarria izan!
E-140 Klorofilak eta klorofilinak
Klorofila, behe mailako irakaskuntzan ikasten da: landareei berde kolorea ematen dieten pigmentuak, fotosintesia posible egiten dutenak. Eta jakina, bere horretan jarraitzen dute E-140 modura sailkatu ostean ere. Asuna edo soropila bezalako landare-espezie batzuetatik ateratzen da, eta janariei kolorea emateko erabiltzen da. Izan ere, janari batzuk berde ikusi behar dira (bestela erosleak atzera egiten baitu), eta klorofila gehigarriei esker, berde jarraitzen dute janariek, prozesatze eta biltegiratze prozesuek dirauten bitartean.
E-100 Agarra
Itsasoko landareetatik lortutako gelatina bat da. Hainbat alga-espezietako zelula-hormatik ateratzen da. Ur berotan disolbatuta, hoztu egiten da eta gelatinatsu bilakatzen da. Hori dela eta, oso eraginkorra da lodigarri modura hainbat postretan, izozkietan eta zopetan eta beste janari batzuetan ere. Garagardo batzuetan ere jartzen da, mehegarri modura. Hala ere, azpimarratu beharrekoa da batez ere mikrobiologiako laborategietan erabiltzen dela, bakterioen eta onddoen hazkuntza-medio gisa.
Sukaldean ere erabilgarritasun handikoa da, zapore eta kolorerik gabekoa delako, eta beraz ez duelako aldatzen, ez janariaren itxura ez eta zaporea ere. Gainera, bere pisua halako 200-300 aldiz ur gehiago absorbi dezake, eta asko erabiltzen da janari begetarianoan, animalia-gelatinen ordez.
Gurasoen artean ardura handia sortzen du umeen elikadurak. Gutxi jaten dutela, ez dituztela elikagai jakin batzuk jan nahi, orduz kanpo jaten dutela… sarritan dira hainbat elkarrizketen erdigunea.
Ez dut nahi. Ez zait gustatzen. Ezin dut gehiago. Jaten ez baduzu ez zara handituko! Jan barik ezin daiteke ibili umea! Holako ume mizkinik!
Elikagaien neofobia da ume mizkinen atzean dagoena. Gauza berriei fobia da neofobia, eta kasu zehatz honetan, elikagai berriei fobia. Haurrek janari berriak probatzeari uko egitea oso ohikoa da; are gehiago, eboluzioaren garapen logikoa ere bada.
Gizakia orojale bihurtzearekin batera sortu zen neofobia, orojalearen dilemak da elikagai berriei fobiaren oinarrian dagoena. Janaria eskasa zenean edo batere ez zegoenean, elikagai berriak probatu behar ziren. Tentuz ibili behar zen, baina, elikagai horiek pozoitsuak izan baitzitekeen. Neofobia, beraz, kontserbazio instintuaren baitakoa da.
.
Haurren elikadura
Umeek elikadurarekin duten harremana dimentsio bat baino gehiago ditu. Izan ere, haurrek berek eta elikaduraren ezaugarriek duten paperez gain, oso kontuan hartzekoa da gurasoek duten eragina. Haurren elikaduraz aritzean dimentsio hauek guztiak kontsideratu behar dira eragina duten faktore gisa.
Alde batetik, kontuan izan behar da umeak elikadurarekin duen harremana ez dela egonkorra, denborarekin aldatzen dela. Umearen adinak influentzia du elikagaiekiko harremanean. Horrela, 2-3 urterekin, normalean, ez dute janari berririk probatu nahi eta, gainera, ezezkoaren garaian daude. Hazten diren heinean, 6-7 urterekin, gutxitzeko joera du neofobia horrek.
Lehenengo adin tarte horretatik (2-3 urte) bigarrenera (6-7 urte) berebiziko garrantzia izango du familiak zelan kudeatzen duen elikadurarekiko harremana umearen neofobia baztertu edo areagotu dadin.
Duela pare bat aste, Ordiziako Azoka zela eta, Mutiloako (Goierri, Gipuzkoa) baserritar bat elkarrizketatu nuen. Irakurri ondoren iruditzen zait asko, ikaragarri esaten duela: Euskal Herriaz, euskaldunaren kosmobisio eta idiosinkraziaz, geure erro kulturalez… Baserriak XX. mendean zehar ekonomian galdu zuen pisua tarteko, aldatzen ari den mundu ikuspegi batez. Azterketa labur bat egiten saiatuko naiz. Honakoa da Anttoni Murgiondori egindako elkarrizketa, eta jarraian, ondorioak.
“Guk hemen segituko dugu azkeneko ostikadak eman arte!”
…
Anttoni Murgiondo Mutiloan jaio zen, Goierri eskualdean, 1949ko abenduan. Bekoetxe baserrira ezkondu zen aspaldi, eta ordutik bertan bizi da, Gabirian, aldameneko herrian. Dirudienez baserritar askori erretiroa ez zaie 67 urterekin ere iristen, eta lanean jarraitzen du jo eta su, astero hiru azoketara joanez, Ordiziakoa horietako bat. Pasa den urtean Euskal Jai egunean antolatzen den barazki festan bigarren saria eskuratu zuen.
Zenbat urterekin hasi zinen lanean?
Lanean? Puff! Hamalau urterekin esango nizuke. Lehenik eta behin eskolan egin beharrekoak egin, eta handik segidan baserrian jarraitzen genuen. Baserrian egin dut lan beti, Mutiloan gurasoei laguntzen, eta ondoren gure etxean.
Esan didatenez, ez zinen atzo goizean hasi Ordiziako Azokara lanera joaten…
Oker ez banago, hogeita hamabi urte daramatzadala esango nuke, 1985etik. Ordutik hona asteazkenero izan naiz bertan, astero-astero, hutsik egin gabe; eta opor gutxi eginda, gainera! Kanpora joateko tarteren bat hartu izan dut, baina beti astebete baino gutxiago, asteazkenean postuan izan behar baikinen.
Nola hasi zinen Ordiziako Azokara joaten?
Garai batean gehiago joaten nintzen Legazpira, bai Gabiriatik eta baita gure jaiotetxetik ere. Horren ondoren Zumarragara hurbiltzen ere hasi nintzen; Ordizia iritsi zen azkena. Hori izan da urteetan nire martxa, beraz: asteazkenetan Ordizira, ostiraletan Legazpira eta larunbatetan Zumarragara. Azoka egunetan postua jartzen eta jasotzen beti laguntzen nau norbaitek, senarrak edo semeak, eta postuan bertan ni aritzen naiz.
Ordizian hasi ginenean, pentsa nola ziren gauzak, uste dut tartean ez zela baimen konturik ere, istorio horiek beranduago iritsi ziren. Orduan jende bat udan joaten zen, eta beste batzuk neguan. Ni sartu nintzenean neguan hasi nintzen, udan etortzen zen beste baten postuan. Erreleboa eman nion bertan, eta ondoren urte osoan joaten hasi nintzen.
Mutiloa Goierriko eskualdeko (Gipuzkoa) herri txiki bat da, 250 biztanle baino gehiago ez dauzkana. Jaten primeran ematen duten bi jatetxe daude, frontoi eta bolatoki elegantea, Gipuzkoa osoan birziklatzen ez diren hondakinak jasotzen dituen zabortegi toxiko bat, Aizkorriren bista ederrak, eta zorionez, baserritarrak.
Duela pare bat aste, Ordiziako Azoka zela eta, Mutiloako baserritar bat elkarrizketatu nuen; bihar eskegiko dut solasaldia etxe honetan. Bestalde, herenegun munduari bizikletan bira ematen ari den kolonbiar batek zintzilikatutako bideo batekin egin dut topo; bertan Mutiloako beste baserritar batekin bost minutuko hitz-aspertua egiten du.
Ez kolonbiarraren elkarrizketak, ezta nireak ere ez dute Pullitzer saririk ikusiko, alajaina. Elkarrizketatuak ez dira filosofoak, ez dira lizentziatutako batek daki zein mailako pentsalariak; bi baserritar dira, bi pertsona langile. Baina arranopola, zin dagit ikusi ondoren iruditzen zaidala asko, ikaragarri esaten dutela: Euskal Herriaz, euskaldunaren kosmobisio eta idiosinkraziaz, geure erro kulturalez… Baserriak XX. mendean zehar ekonomian galdu zuen pisua tarteko, aldatzen ari den mundu ikuspegi batez.
Kolonbiarrak grabatutako bideoan agertzen denaren bueltan azterketa labur bat egiten saiatuko naiz.
“Vaya semanita” estiloko uneren bat edo beste kenduta (nik ere sartuko nuen hanka Kolonbiako indigena bat elkarrizketatuz gero, hori ziur), bideoa esanguratsua da oso, zenbait arrazoirengatik.
Izugarria: hitz hau normalean adjektibo gisa erabiltzen dugun arren, baserritarrak argitzen digu “txorimalo” hitzaren esanahia ere badela. Beraz, hemendik aurrera pentsatu bi aldiz nola erabiltzen duzuen. Mutiloarrak, sotilki, aditzera eman digu “erregea izugarria dela”.
Ni euskara naiz: bere ama hizkuntza zein den galdetuta, mutiloarrak euskara aipatzen du. Baina ez edonola: “ni euskara naiz” esaten dio kolonbiarrari. Hizkuntzik gabe ez da, eta zu ere ez, ezta ni ere.
Zortzi abizenak: kolonbiarrak ikusiko zuen pelikula madarikatua, eta baserritarrari bere zortzi abizenen inguruan galdetzen dio. Baserritarra, ordea, soilik lau esateko gai da. Atera kontuak. Abizen guztiei garrantzia (ere?) ematen ziotenak gaztelarrak ziren, edozein arbaso judu edo mairuren arrastoa ezabatzeaz arduratuta. Baina horren inguruan ez dago pelikularik; hegemonia hori da.
Abertzaletasuna: politika kontuez gutxi dakiela esan, baina hamaika ikusitakoa izango da gizona. Nortasuna garbi, zalantzarik ez: abertzalea. “Gora Euskadi Askatatuta bai, ez dakidana da noizko!”.
Azken aipu horrekin lotuta, erantzuna aurkitu baino, agian, sortu egin behar dugu, eta bada garaia, demonio. Herritarrak gara lanean segi behar dugu dugunak, ttor-ttor; izan ere, agintean dauden politikari gehienak izugarriak dira.
Ostegunean iritsiko da uda, eta, harekin, fruitu denda eta nekazarien postuetan kolore gehiago agertzen hasiko da. Elikadura orekatua edukitzeko, denetarik jan eta elikagai gorri eta moreak kontsumitzeko gomendioa egin dute nutrizionistek. Horiek baitira sasoiko kolore eta elikagaiak.
Egun gutxi falta da udaberria amaitu eta udak bere bidea has dezan. Hala dio egutegiak behintzat, datorren ostegunean izango dela udako solstizioa, eguraldiari begiratuz gero hori pentsatzeko arrazoiak topatzea zaila den arren. Eguzkia apenas azaldu den azken hilabeteetan, eta horrek mantsotu egin du baratzeko erritmoa. Hala ere, merkatuetako erakusmahaietan sasoi berriari dagozkion elikagaiak agertzen hasi dira. «Marrubiak, esaterako, garaiz iritsi ziren aurten, baina denbora gutxian egon ziren eskura; orain, berriz ere azaltzen ari dira. Aurten, erokeria bat izan da ortuetakoa». Nerea Segura nutrizionista da, eta, beste askok bezala, sasoian sasoikoa jateko gomendioa egin du. Horretarako, haren ustez, egokia litzateke merkatuetan egon ohi diren nekazarien eskaintzari begiratu bat ematea. Hala jakin daitekeelako lurrak zer eskaintzen duen: «Batzuetan, jendeak begiratzen dio biologikoa edo ekologikoa ote den, eta ongi daude label horiek, baina garestiagoak ere badira; eta ez hori bakarrik, bertako produktua kontsumitzea interesgarriagoa da».
Udaberri hau, ordea, ezohikoa izan da, eta merkatuetako nekazarien eskaintza, beste urteetan izan ohi dutenaren aldean, urriagoa izan da. «Eguraldiak ez du batere lagundu». Hala ere, tomateak, piperrak, lekak, tipulinak, kuiatxoak eta piperminak agertzen hasi dira salmenta postuetan, eta denborak aurrera egin ahala eskaintza hori pluralagoa bihurtuko delakoan dago nutrizionista. Segurak, hala ere, udako produktuak kontsumitzeko gomendioa egin du, barazki, fruitu eta arrainen ekoizpena ohikoa izango balitz bezala.
BARAZKI ETA FRUITUAK
Koloreei begira
«Dieta orekatu baten oinarrian landare jatorriko produktuak kontsumitu behar dira, eta komeni da nahiko fresko hartzea, gainera». Hori da nutrizionistak egin duen lehen gomendioa. Horren jarraian iritsi da hurrengoa: koloreei begiratzea. «Une honetan, kolore gorri eta moreak agertzen hasi dira, eta, horrek bere arrazoia daukanez, horretan oinarritu behar dugu. Sasoi bakoitzean, gure energia beharrak aldatu egiten dira: neguan, energia gehiago beharko genuke, eta, udan, gutxiago. Elikagaiei begiratuz gero, udan barazki eta fruituek, ur gehiago izateaz aparte, kolore gorri eta moreagoak dituzte».
Bo, bo, bo… non ginen? A bai, ezin genuen zehaztu zer den Euskal Sukaldaritzaren “euskal” hori edo, behintzat horretarako ditugun zailtasunak aitortu genituen lehenengo atalean. Jakina, “euskal” hori izan liteke sinpleki “hemen egiten dena” edo “guk egiten duguna”. Eta kito. Baina geuk sinetsiko al dugu benetan bi kontu horiek bakarrik mugatzen dutela gure “euskal” ditxosozkoa? Esate baterako, non geratzen dira “bertako produktuak”?
Zein da bidea?, Egizu, Creative Commons By SA
Azkenerako manikeo xamarra naizela pentsatuko duzu, eta ez dizut ezetzik esango, baina, funtsean buru-jolas bat baizik ez da hau guztia, eta pozgarri gertatzen da erantzun duzuenon hitza ezagutzea (Josemari, Bruno, Rubén, Gargantúa…).
Laburbilduz, horixe da agertu dena, espazioak eta subjektuak mugatzen dutela “euskal” edo dena delako hori. GUK eta HEMEN horiexek ditu muga berezkoak “euskal” sukaldaritzak. Eta produktuak? Non geratzen dira “gure” produktuak?
Denok ezagutzen ditugu sukaldari handiak ahoa betetzen zaienak gure produktuak loriatsuak direla esaterakoan: barazki, haragi, arrain, itsaski, gazta, lekari…. Denak ditugu munduko hoberenetakoak! Gure baserritar eta arrantzaleak bezalakorik ez dago munduan!
Ia jaki bakoitzarentzat badugu kofradia bat, bandera eta guzti, urtean behin bada ere, santuaren egunean, produktuaren gorazarre egiteko. Sekula halakorik! Batzuetan italiarrak dirudigu.
Beraz, lekua eta subjektuaren kontzeptuari, bertako produktuarena gehitu behar genioke, Hirutasun Santu moduko bat osatu eta batasun horrek “euskal” hori zehaz dezan, kontzeptua bere baitan harrapatuz. Izan ere, ez al diozu entzun sukaldari bati baino gehiagori, “gure produktuak gabe ez dago gure sukaldaritzarik”?
Bo, bo, bo. Manikeo xamar jarraitzeko, jolas txiki bat orain. Eta jolasaren barruan, bi plater sukaldatzeko proposamen zehatza.
Bat: Hartuko dugu Markinan hazitako ahate bat, eta buelta eta buelta egingo dugu haren gibela txapa gainean. Gesaltza-Añanako gatz larri apur bat egingo diogu, eta zerbitzatzeko orduan, izebaren baratzean bildutako aran pure txiki bat jarriko diogu ondoan.
Bi: Hartuko dugu Norvegiako bakailao on bat, eta gazgabetu ondoren, Jaengo oliotan egingo dugu pilpil eder batean.
Horixe da dena. Erraza , ez da? Bi platerak egin ditugu “hemen” eta bi platerak egin ditugu “geuk”. Baina lehenengoan, produktu guztiak “gureak” izan arren, Perigordeko plater bat sukaldatu dugu. Edo behintzat, “euskal” izena merezi ez duena.
Bigarrenean, ostera, produktu guztiak “kanpokoak” dira, baina “geure” plater bat egin dugu, geurerik baldin bada.
Bietatik zein da “euskal-agoa”, “jatorragoa”, “geureagoa”…? Ala biak dira?
Non geratzen da “bertako produktuaren” baldintza?
(Ez al da polita hemen jarri dizugun jolas dialektikoa?)
Aurreko egunetan sukalde tradizionala eta berriaren inguruan aritu ginen bezala, beste gai potolo bati heldu nahi diot gaur ere, seguru asko, orduan bezalaxe, inora ez iristeko. (Abilak gara porturik gabeko bidaietan abiatzen). Hara galdera: zer da egiazki “euskal” gure sukaldean? Zerk gorpuzten eta aldi berean mugatzen du gure sukaldearen izaera?
…
Alemaniarrek bai asmatu, SKLK, Creative Commons By SA
Urte batzuetatik hona dena da euskal eta dena da eusko gure artean: Euskal oiloa eta baita ere euskal okela edo euskalbogosfera, Euskal Telebista, Euskaltube, Euskaltel, Euskalmet… Bakarrik fata zaizkigu euskalpetenerak.
Euskorekin, berdintsu edo gehiago gertatzen da: Euskotren, Euskotrans, Eusko Ikaskuntza, Euskonews, Euskomedia… Euskotarariketebi.
Izango da hainbeste urtean debekatu zitzaigulako baina gaur, errepideetako galipota ere izan daiteke euskal, edo patrikan daramazun muki zapia eusko. Zernahi.
Eta, nola ez ba, EUSKAL SUKALDARITZA ere hortxe dabil, deitura soila bainoago, marka handi bihurturik. Eta bere aldaera guztiak ere bai: EUSKAL SUKALDARITZA BERRIA, EUSKAL SUKALDARITZA TRADIZIONALA, EUSKAL SUKALDARITZA ABANGOARDIAKOA, EUSKAL SUKALDARITZA TEKNOEMOZIONALA…
Baina zer demontre da EUSKAL hori? Edo hobeto galdetuta, ausartzen al da norbait gure sukaldatzeko eretan edo emaitzetann, zer den benetan eta zer ez den EUSKAL esaten?
Areago, geuk euskaldunok esan behar dugu hori ala kanpotik etorritako besteek esan behar digute, Franffurter Allgemeinekoek uda honetan bezala, denak txapela beraren azpian harrapatu gaituzten eran?
Gainera, sukaldaritzari dagokionean, EUSKAL SUKALDARITZA bakarra al da? Zenbat dira, bat, bi hiru, bost? Iparraldekoa ere EUSKAL al da? Eta Erriberakoa?
Webguneak cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa errazteko, publizitatea kudeatu eta analisi estatistikoetarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu hauen erabilera onartzen duzula ulertuko da.Onartu