Hara!

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko –

Donostiako San Telmo Museoan San Telmo pil-pileaneuskal gastronomiaren historia ezagutzeko eta dastatzeko azken bisitak

www.santelmomuseoa.eus/SanTelmo pil-pilean

 Gure historiaren, gure kulturaren, gure produktuen eta gure gastronomiaren arteko harreman zoragarria irudikatzen dituen bisitak: bost zentzumenen bidezko ibilbidea eta gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuen dastaketa.

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko, San Telmo pil-pileaneuskal gastronomiaren historia ezagutzeko eta dastatzeko azken bisitak euskaraz azaroaren 9,17 eta 23an, eta Pagotxatarron partetik gomendio zintzoa aukerarik baduzu, geuk izugarri gozatu genuen eta…

Bost zentzumenetan zeharreko ibilbidea eta amaitzeko, Bokadon, gure historiaren produktu garrantzitsuenetako batzuren dastaketa. Euskal kultura Euskal Herriko mahaietan jaten diren plateretan ere badago, alegia, bertako sukaldeetan egiten diren plateretan. Horregatik, gure kultura gastronomikoa definitu duten hamar mugarriren berri izatera animatu nahi zaitugu. Gure gastronomian zehar ibilbidea egingo dugu, Erromatar Inperioaren eraginarekin hasi eta 80ko hamarkadan sortu zen euskal sukaldaritza berriarekin buka. Gaztaren usaina, gozoki eta likoreak, gatzaren testura, Jarana auzoan deskarga-garaian sortzen zen zalaparta, eta Altzoko handiaren dietaren aparteko irudia; amaitzeko, gure historian nabarmendu diren zaporeetan murgilduko gaituen dastaketa.

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko

Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkin bat

  1. Pingback: Azken aukerak pil-pilean historia dastatzeko • ZUZEU

Bidali iruzkin bat