Amonaren bakailaoa bizkaitar erara

73%

Zenbatentzat

2 lagunentzat

Denbora

48 ordu

Gustuko duzu?

BAKAILAOA BIZKAIAR ERARA – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Bakailao RZ sailtxo batekin hasiko gara eta gaurkoan Amonaren bakailaoa bizkaitar erara RZ goxoa hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • bakailao 2 solomo
  • olioa
  • 3 tipula
  • 3 baratxuri hortz
  • 6 piper txorizero (lehenago beratzen izan)
  • 2 tomate
  • Saltsa egiteko: olioa, bi tipula, bi baratxuri, tomate apur bat, piperrauts gozo goilarekada bat, hiruzpalau piper txorizero.

Amonaren bakailaoa bizkaitar eraraErrezeta

  1. Jarri bakailaoa 48 ordu beratzen, eta aldatu ura goizetan eta gauetan. Gorde hozkailuan.

  2. Jarri olio dezente zartagian eta xehatu 3 tipula handi, 3 baratxuri hortz, ogi baten azala, eta poliki egin dadila. Tipula biguna dagoenean, gehitu 6 piper txorizero (lehenago beratzen izan) eta bi tomate. Dena elkarrekin egin, eta ondoren pasa.
  3. Jarri bakailaoa lapiko batean, azala gora begira, eta estali saltsarekin. Su eztitan jarri ordu laurdenez, eta tarteka mugitu lapikoa.
  • Saltsa: olioa, bi tipula zati handietan xehatuta, zuritu gabeko bi baratxuri, eta utzi su baxuan. Tipula bigunduta baina doratu gabe dagoenean, gehitu tomate apur bat, piperrauts gozo goilarekada bat, eta aurretik beratzen izandako hiruzpalau piper txorizero. Utzi apur bat egiten eta dena pasa.

Kasu!

Saltsarako, beharrezkoa bada, bakailua beratzeko erabilitako ur apur bat gehitu.

Ogia ere beharko duzu saltsa ondo bustitzeko …

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Gernikako Zallo Barri Jatetxeko Iñigo eta Eneko Ordorikak “Txoriene” saioan: Bakailao konfitatua eta haren tripakiak bizkaitar erara belar kutsuarekin RZ

Amonaren bakailaoa bizkaitar erara

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

73.333333333333 0 100 15

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat