Denbora
35 minAmonaren piper beteak –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..
Amonaren piper beteak errezeta gaurkoan amonaren errezeta orrietatik hemen dakarkizuguna, amonaren piper bete RZ, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa …
Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak
- piper pote bat
- haragi txikitua
- 2 arrautza
- ogi birrindu apur bat
- gatz pixka bat
- tipula
- irina
- Saltsa espainiarra
Errezeta
- Piper pote bat, pikokoak.
- Haragi txikitua edo salda egiteko erabili den haragia hartu, eta ondo zatitu.
- Arrautza bat edo bi, ogi birrindu apur bat eta gatz pixka bat. Tipula poxatua oso ondo gelditzen zaio.
- Nahasketa honekin joan piperrak betetzen.
- Ondoren irinetatik eta arrautzetatik pasa, eta frijitu.
- Saltsa espainiarra egin, jarri bertan piperrak eta egin suabe-suabe..
Kasu!
- Tipula poxatua ez da beharrezkoa baina oso ondo gelditzen zaio.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Aimar Irigoienek egindako errezeta Piperrak bakailaoz beteak RZ
Amonaren piper beteak
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Amonaren errezetak 87.5 0 100 16
Iruzkinik ez