Eskarola entsalada granadekin

50%

Denbora

3 min

Gustuko duzu?

Eskarola entsalada granadekin – 

Gabonetako jatunkeria denbora honen osteko urtarrileko barne garbiketa prozesua jarraituz, beste RZ garbi eta basiko bat dakarkizugu, ia antiRZ litzakena, bi hosto eta bi fruitu. Gainera berde pixka bat ikutu gorriekin, ezin patriotiko eta garbiagoa. Bakarrik bere horretan hartu behar zenuke eta ohera, baina edozein haragi edo arrain laguntzeko, beti buruan izateko primerako RZ azkar, koloretsu, erraz-erraza eta noiznahi jateko modukoa duzu honakoa. Txantxak aparte, behea jo dugu RZ honekin agian, kalitatez gora behar dugu, eta egingo dugu saltutxo bat otsailetik… Segi fin, gozatu eta on egin!  🙂

Osagaiak

  • 2 eskarola garbi, xukatu eta hostoak libratuta
  • Granada bat
  • Oliba olio birjina, 6 koilarakada
  • Limoi zukua
  • Gatza

Eskarola entsalada granadekin

Errezeta

  1. Granada erdibitu, eta koilara batekin aleak askatu, aleen tartean izaten duten mintza bazterrera kenduz, mikatza izaten baita.
  2. Entsalada-ontzi batean eskarola eta granada-aleak paratu.
  3. Katilu batean nahasi limoi zukua, gatza eta oliba olioa. Eskarolaren eta frutaren gainera isuri, buelta batzuk eman, eta mahaira azkar.

Eskarola entsalada granadekin

Kasu!

Edozein haragi edo arrain laguntzeko primerakoa…

Akaso!

Granada bat irekitzeko modu egokia…

eta urarekin ere bai…

Eskarola entsalada granadekin
gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

50 0 100 12

Iruzkin bat

  1. Felix Goñi Alegria Orain dela 6 urte

    Estellerian, eta Nafarroa Erdialde guzian mingrana esaten dugu, edo mengrana, eta horixe da, hain zuzen, euskarazko hiztegiek dakarten hitza, es espainolezko granada.

Bidali iruzkin bat