Fideo txigortuak sagar saltsarekin –
Gaurkoan fideo txigortuak, osasuntsuagoak gari integralezkoak badira, sagar edo madari saltsa goxo batekin nahastua. RZ goxo eta erraz bat, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak:
- Gari integral gogorreko fideoak 100 gr
- Olioa
- Ura
Saltsarako:
- sagar/madari bat
- azenario bat
- tamaria
- oliba-olioa
- gatza
- umeboshi orea edo ozpina
…
Errezeta:
- Fideo-neurri bat txigortu, lehertu arte, etengabe mugituz erre ez daitezen.
- Jarri oliba-olio zorrotada bat, eta jarraitu mugitzen eta txigortzen.
- Ur irakinaren neurri bat gehitzea. Gatz pixka bat jarri.
- Sua estali eta itzali. Utzi 10 minutu. Dena mugitu.
- Gehitu aipatutako saltsarako osagai guztiak birrinduz lortuko dugun saltsa.
…
Kasu!
Fideoak erre ez daitezen eta ondo txigortuak geratzeko, zartaian etengabe mugitu eta mugitu….
…
Akaso!
Fideo txigortuak sagar saltsarekin
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Pagotxa 80 0 100 10
Iruzkinik ez