Fideua barazki eta muskuiluekin

73%

Zenbatentzat

4 lagunentzat

Denbora

30 min

Gustuko duzu?

Fideua barazki eta muskuiluekin – 

Gaurkoan pastak eta arrozak sailtxo bat hasiko dugu, Fideua barazki eta muskuiluekin RZrekin hasiz. Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna.Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa» Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai…  Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

FIDEUA BARAZKI ETA MUSKUILUEKIN

Fideua barazki eta muskuiluekin

Osagaiak 4 pertsonentzako:

Errezeta

  1. Lehenik, tipulina eta kuia txikia puska txikietan moztu. Zartagin batean, tipulina hamar minutuz erregosi, oliba olio zurrustada batekin.
  2. Hamar minutu pasatu ondoren, kuia txikia gehitu, baita gatz pittin bat ere. Su ertainean 15 bat minutuz erregosi, noizbehinka buelta batzuk emanez. Ondoren, orburuak laurdenetan moztu eta zartaginera gehitu, baita tomatea puxka txikietan moztua ere.
  3. Barazkiak erregosiak ditugun lapiko zabalera gehitu fideoa, guztia ongi nahastu, suaren indarra dena emanda jarri, eta gehitu arrain salda, dena erabat estali arte. Gatz pittin bat bota, eta bi minutu pasatu ondoren, muskuiluak gehitu, eta beste hiru bat minutuz utzi egosten.
  4. Azkenik, sua itzali, eta trapu batez estali. Lau bat minutuz utzi trapuarekin estalita, eta prest dugu mahaira zerbitzatzeko.

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria… 

Iker Martinez kuko jatetxea

Akaso!

Frantziarrak fideua egiten… La Parfaite Fideuà euren hitzetan honako RZ: Découvrez la “fideuà”, une spécialité gastronomique espagnole que vous devriez absolument goûter si vous visitez l’Espagne : www.vacancesespagne.fr/Valence… La fideuà est un plat de fruits de mer originaire de la côte de Valence et qui est semblable à la paella, mais avec des gros vermicelles au lieu du riz. Et si vous avez l’âme d’un chef, pourquoi ne pas essayer de la cuisiner en suivant cette vidéo? Bon appétit!

Karlos Arguiñanoren fideuà begetarianoa RZ

Fideua barazki eta muskuiluekin
gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

72.727272727273 0 100 11

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat