Sagar RZk

93%

Gustuko duzu?

Sagar RZk – 

Postre RZ sailtxoarekin berezi bukatzeko, gaurkoan gurean Sagar RZ bildumatxo klasiko bat behar dena dakarkizugu. Sagar erreak RZ, Konpota RZ, Menbriloa RZ eta Sagar Tarta RZ. Sagardoaz gainera, gurean aspaldidanik dirauten sagarraz egindako RZ erraz eta goxoak. Denak txundituta uzteko primerako RZk, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin, gozatu sagarra eta on egin! 🙂

SAGAR ERREAK

Sagar erreak labean egiten dira. Garai batean, askotan,  labearen berotasuna aprobetxatzeagatik ere egin ohi ziren. Horretarako beharrezko izango duzu fuente bat. Bertan, ur pixka bat bota eta jar ezazu nahi adina sagar; hori bai, Errezil sagarra bada, askoz hobe. Labean sartu, eta ordu erditxo batean, su handirik ere ez dela, gertu izango dira.

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-erreak/

 

KONPOTA

Konpota gaur egun era askotara eta hainbat osagai erabiliz egiten da. Hala ere, garai batean herriotan Errezil sagarrari ez zitzaion aparteko osagairik gehitzen. Hona hemen sagarra konpotan jateko modu bat.

Osagaiak:

  • 1 kg Errezil sagar
  • bi edo hiru (gustuaren arabera) koilarakada azukre.
  • Kanela zati bat.

Zuritu itzazu sagarrak eta egin lau puskatan. Ondoren, bota azukrea eta kanela,  eta egosten jarri. Hogei minutu, edo ordu erditxo batean eginda izango duzu. Konpota hotzean zein berotan gozoa izan ohi da.

Hiru osagai horiek nahikoa dituzu konpota egiteko. Hala ere, zenbaitek haran pasak, mahats pasak edota piku lehorrak ere botatzen dizkio. Beste askok ardoa ere gehitzen diote.

http://pagotxa.eus/errezeta/gabon-konpota/

 

MENBRILOA

Bi menbrilo mota egin litezke sagarrekin. Batetik, heldutako sagarrekin egiten dena. Sagar horiek azukre asko izaten dute, eta menbriloa ordu betean, edo ordu eta erdian eginda izan liteke. Horrela egindako menbriloa askoz ere argiagoa da bestela egindakoa baino. Bestela, sagarrak heldu aurretik hartu behar dira, uztaila edo abuztua aldera. Garai horretan sagarrak makatzak izaten dira eta hori da komeni dena. Menbriloa horrela eginez gero, egosten denbora gehiago izan beharko duzu, hiru, lau edota sei ordu ere bai. Menbrilo hori askoz ere ilunagoa izan ohi da.

Osagaiak:

  • Sei kilo Errezil sagar.
  • Bost kilo azukre (gutxiagorekin ere egin liteke, zeuk ikusi)

Beraz, menbriloa egiteko zuritu sagarrak, azukrea bota eta egosten utzi. Ondoren pasa-pure batekin xehatu, eta moldeetan hozten utzi.

 

SAGAR TARTA

Askotan ikusi ditugu gozo-dendetan sagar tarta ikusgarriak, baina atal honetan azaltzen denak ez du ohiko itxura hori; bestela egiten da:

Osagaiak:

  • 100 g gurina
  • 3 arrautza
  • Legamia (sobre erdiarekin nahikoa)
  • 10 koilarakada azukre
  • 10 koilarakada irin
  • 10 koilarakada esnegain
  • 1/2 kg Errezil sagar
  • 3 sagar (gainean jartzeko)
  • marmelada

Lehenik eta behin, har itzazu sagarrak eta ken iezaiezu murtxikina.  Hala nahi duenak azala ken diezaieke sagarrei, baina azal eta guzti egiten duenik ere bada. Sagarrak gertu direnean, jarri egosten ur pittin batekin. Egositakoan , pasa-purearekin xehatu itzazu, eta hozten utzi.

Irabia itzazu arrautzak azukrearekin eta nahastu iezaiezu irina, gurina, legamia, esnegaina eta jada hoztutako sagar-purea. Ore moduko hori prest duzunean, gerta ezazu laberako ontzia, horretarako gurinarekin eta irinarekin pixka bat igurtziz. Orea ontzira bota , eta jar iezazkiozu gainean, apaingarri gisa, sagar-xerra batzuk bueltan; sar ezazu labera eta han ordu betez egon dadila 180C-tan. Amaitzeko marmelada apur bat gainaldean eta prest izango duzu.

Sagar tarta

Sagar RZk

Sagar errezetak

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

92.857142857143 0 100 14

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat