Kuskus entsalada “halloumi” gaztarekin –
Kus-kusa Magreben jatorria duen platera da, egun mundu zabal osoan ere jaten dena. Gari-semolarekin prestatzen da, haragi-zatiekin eta barazkiekin, maiz, harissa izeneko piper-purearekin ondua. Denak txundituta uzteko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 250 g kuskus
- 250 ml ura irakiten/barazki salda irakiten
- 400 g latako txitxirio (xukatua)
- 1-2 koilarakada oliba olio
- 300 g kuiatxo xerratan
- 250 g halloumi gazta (xerra loditan)
Entsalada saltsarako:
- 125 ml oliba olio
- 3 koilarakada limoi zuku
- 2 koilarakada menda belar freskoa (txikitua)
…
Errezeta
- Jarri kuskusa ontzi batean, bota irakiten dagoen ura (edo barazki salda) eta nahastu ondo sardexka batekin. Estali plater batekin eta utzi 4 minutuz.
- Bitartean, entsalada saltsarako osagarri guztiak ontzi batean jarri eta ongi nahastu. Nahastu eta puskatu kuskusa sardexka batekin, gehitu garbantzuak eta entsalada saltsa erdia. Ongi nahastu eta zerbitzatzeko plater handi batean pilatu.
- Berotu olioa zartagin handi batean eta frijitu kuiatxo xerrak su handian 2-3 minutuz urre kolore iluna hartu arte. Sukaldeko paperera pasa.
- Kuskus menditxoari gehitu kuiatxoa.
- Zartagina lehorra badago, bota olio pixka bat gehiago eta berotu.
- Gero, bota halloumi xerrak eta frijitu 2-3 minutuz, noizean behin biraraziz, kurruskatsu eta marroi kolorea hartu arte.
- Gainerako saltsa bota.
- Zerbitzatu lehenbailehen.
…
Kasu!
Halloumi gazta beharrean, oilasko bularra ere erabili dezakezu. Eta Kuskusa erabili beharrean, arroza egosia ere primeran geratuko zaizu.
…
Akaso!
Kuskus entsalada “halloumi” gaztarekin
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Pagotxa 100 0 100 3
Iruzkinik ez