Pasta barazkiekin –
Osagaiak
- Tipulin bat, txiki-txiki egina
- Piper berde bat, txiki-txiki egina
- Piper gorri bat, txiki-txiki egina
- Porru bat, txiki-txiki egina
- Lekak, zerrenda laburretan moztuak eta hariak kenduta. Eskutada bat
- Dozena bat orburu bihotz, garbiak, lau puskatan moztuak.
- 6 baratxuri ale, zerrendatan
- 6 koilarakada oliba olio
- Perrexil xehatua
- 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)
Pasta barazkiekin
Errezeta
Zartagin batean 3 koilarakada olio jarri eta orburu bihotzak sartu, gatz pixka batekin, pixkana-pixkana salteatu daitezen. Gorritu daitezela gutxika-gutxika, orburuak xamurtuz joateko. Gutxienez 15 minutu beharko dira, su motelean.
- Orburuak atera, zartaginean beste 2 koilarakada olio gehiago jarri eta lekak gehitu. 10 minutuan salteatuko ditugu su ez oso bizian, gatz pixar batekin. Berde-berde gelditu daitezela. Orburuekin batera aterako ditugu.
- Orduan gainerako olioa gehitu, baita tipulina, baratxuriak, piperrak eta porrua ere, gatz pixka batekin. Salteatu daitezela su bizi samarrean, gorritu daitezela, baina bigundu gabe. Hobe gogorxko egotea. Horretarako hobea da, beraz, txiki-txiki eginda egotea dena eta di-da batean salteatzea.
- Orduan gorderik ditugun barazkiak gehitu, orburuak eta lekak, eta gatz pixar bat eman.
- Bukatzeko, pasta egosi berria eta xukatua gehituko dugu. Pasta salteatu eta ongi nahas dadila gainerakoarekin. Par-par bota perrexila gainetik eta zerbitzatu.
…
Akaso!
Pasta 4 eratan azkar egiteko…
Gennaro Contaldo-ren Vegetable & Pancetta Penne RZ…
Pasta barazkiekin
Kategoriak
78.571428571429 0 100 14
Iruzkinik ez