Denbora
30 minOsagaiak – Patata errioxarrak –
- 0,5 kg patata (ez dute zertan Errioxakoak izan beharrik ;-))
- oliba olioa 4 goilarakada
- 4 txorizo, bana, alegia. (Luzeetakoa bada, zatitu eta kito)
- ardo txuri kopa bat
- tipulina bat
- 2 baratxuri ale
- piper gorri edo pikilloak
- pipermin gozoa
- ura
Patata errioxarrak
…

PATATA ERRIOXARRAK Juantiagues
Errezeta:
- Lehenbizi, barazki guztiak txiki egin. Txorizoa nahi bezela zatitu eta patatak zuritu eta “kaskatu”.
- 4 oliba olio koilarakada berotzen ipini eltze batean.
- Tipula eta baratxuria erregosi kolorea aldatzen duten arte. Orduan, txorizoa eta piperra gehitu, minutu batez erregosi eta patata bertara igaro.
- 2 minutuz guztia erregosi su ertainetan.
- Pipermina, ardoa, gatza gehitu eta urez estali. Sua handitu eta irakiten hasten denean, 25 -30 minutuz su ertainetan egosi.
- Zerbitzatu.
…
Kasu!
Patata “kaskatzearekin” salda loditzea errazten da. Hala ere, urtsuegoa geratu bazaizu, desegin pare bat patata zati sardexkarekin eta nahastu saldari, lodi dadin.
Patata errioxarrak
81.818181818182 0 100 33
Patata errioxarrak prestatzeko “bi baratxuri hortz” esan ordez, euskaraz “bi baratxuri ale” esan izan ohi da.
Eskerrik asko errezeta gure esku jarri duzuelako.