Denbora
30 minPorru eta txitxirio zopa –
Porru eta txitxirio zopa RZ makrobiotikoa dakarkizugu gaur, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu. Erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko, noiznahi jateko modukoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- porrua
- oloa
- azenarioa
- txitxirioak (botekoak edo aurretik egosiak)
- gatza
- ura
- olioa
…
Errezeta
- Porrua txikitu eta bota olio berotan.
- 5 minutu ondoren gatza bota, azenario zatitua gehitu eta dena nahastu.
- Ura bota eta egosten utzi 15 minutuz.
- Txitxirioak eta oloa gehitu, behar izan ezkero ur apurtxo bat gehitu.
- Egiten utzi beste 10 minutuz.
- Zerbitzatu.
…
Kasu!
Oloa (avena) ez badugu fideo edo arroza erabili dezakegu.
Akaso!
Porru eta txitxirio zopa
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Pagotxa 77.777777777778 0 100 9
Iruzkinik ez