Hara!

Geltoki

5 urte elikadura ekologikoa eta ekonomia solidarioa kulturarekin uztartzen Iruñeko zentroan

Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean kokatzen da Geltoki, eta Ekonomia Solidarioaren eta elikadura burujabetzaren kultur espazioa da. Katrin Ginea da proiektu honen koordinatzailea eta berarekin egin dugu hitzordua orain arte egindako ibilbideaz mintzatzeko. Elkarrizketa hau Imagina argitalpenaren 35. zenbakian argitaratu da.

Eraikina 1934. urtean mustu zen, izan zen edifizio baten barruan zegoen Estatuko lehenengo autobus estazioa. Duela 17 urte, Iruñeko Udalak Autobus Geltoki berria ireki zuenean, geltoki zaharra itxi egin zen, eta bere etorkizuna zein izango zen ez zegoen batere argi. Orduan, REAS Nafarroak beste kolektiboekin batera, Udalari proposatu zion eraikinari gaur egungo erabilera ematea. Baina eskuinak ez zion bide eman, eta 2015 arte itxaron behar izan zen. Orduan eman zen aldaketa Iruñean, eta Udal talde berriak ontzat eman zuen proposamena. Geltoki Iruñea elkartea sortu zen REAS Nafarroa, Emauseko Trapukariak, EHNE sindikatua, CPAEN, eta Elikadura Artisauen Elkartearen eskutik, eta langileek kooperatiba sortu zuten proiektua kudeatzeko.

Geltoki helburu argi batekin jaio zen: “Ekonomia solidarioa eta elikadura burujabetza ezagutzera ematea kulturaren bitartez. Dendan eta tabernan ere lan egiten dugu bertako produktuekin, ekologikoak, sasoikoak… eta jarduera asko egiten ditugu elikadurarekin lotuak eta kultur arloko eragile eta artistei ere lekua uzten diegu”, azaltzen du Katrin Gineak.

Garai batean, autobus geltokiak landa eremuarekin lotzen zuen hiria, eta gaur egun lotura hori Ekomerkatuaren bidez edota dendan saltzen diren produktuen bidez egiten da. “Guretzako garrantzitsua da ekoizleak herrian bertan lan eta bizi ahal izatea”, aipatzen du Katrinek, eta horregatik, CPAENekin batera, Ekomerkatua antolatzen dute hilean behin, lehenengo larunbatean.

Egindako bideaz, Gineak hitz onak ditu: “5 urte hauek erakusten digute jendearengana iristen ari garela eta jendea gero eta kontzientzia gehiago duela. Behintzat, bertako produktuak kontsumitu behar direla”. Eta hori argi geratzen da jatetxea egunero betea dagoela ikusterakoan. Hala ere, erronka bat da egunero km0 produktu ekologikoekin menu bat osatzea: “Hemen ekoizleekin lan egiten dugu zuzenean. Ez da zaila, baina ohitu egin behar zara.”

Ekonomia solidarioa, lehenengo egunetik
Hasiera hasieratik Ekonomia Solidarioaren 6 printzipiopean lan egin dutela ziurtatzen du Katrinek. “Guretzako hori oso inportantea da. Pertsonaren ongi izatea, gure artean zaintzea… Ostalaritzan ez da oso ohikoa jai egunetan ixtea, adibidez. Eta guk uste dugu langile guztiok berdin balio dugula, beraz soldata berdina dugu, nahiz eta gero bakoitzaren erreponsabilidadearen arabera ere kobratzen den”. Horrez gain, Geltokik REASek sorturiko Auditoretza Sozialaren tresna erabiltzen du Ekonomia Solidarioaren printzipioekiko konpromisioa neurtzeko.

Kultura espazioa eta foro herritarrak
Geltokiko agendan egunero aurkitu ditzakegu era guztietako jarduerak: erakusketak, Ekonomia Solidarioaren inguruko aktibitateak, kontzertuak, gastronomiarekin lotutako ikuskizunak… “Baina guretzako oso inportantea da Iruñean eta Nafarroan dauden kolektibo sozial guzti horiei espazioa uztea. Eta hemen askotan ditugu liburuen aurkezpenak, festak, poetry slamak…”, dio Gineak. Ekimen guzti horiek Geltoki.red webgunean iragartzen dituzte.

Eta horrez gain, kontzientziaziorako esparruak ere sortu dituzte. “Momentu honetan 3 foro ditugu: finantza etikoena, energiarena eta ehungintza industriaren inguruan dauden arazoak ezagutzera emateko foroa. Denuntzia egiteaz gain, alternatibak ere eskaintzen dira”.

Geltokiren etorkizuna, zalantzan
Orain arte egindako ibilbidea “oso positiboa” bada ere, Gineak eta gainontzeko langileek ezin dute burutik kendu Udalarekin duten hitzarmena 2024ko abenduan amaituko dela, eta nahiz eta luzatu daiteken, oraindik ez dakite zer gertatuko den. Azkenaldi honetan Autobus Geltoki Zaharraren etorkizunaren inguruko zurrumurruak zabaldu dira. “Guk bitartean lana ongi egiten jarraituko dugu, gero eta oinarri sozial handiagoa izateko. Udalari gure proposamena da eraikina ez botatzea, eta helburu sozialak izango dituen zerbait egitea, eta gu hemen jarraitzea”, esaten du Geltokiko arduradunak.

Trastoteka: ez erosi, erabili!
Geltokiren azken proiektua duela aste batzuk jarri da abian: Trastoteka, liburutegi batean liburuak hartzen diren bezala, gauzak hartzeko lekua. Adibidez herramientak, gurpil aulki bat, muletak… “Gutxitan erabiltzen ditugun tresna edo gailuak, normalean etxean ez ditugunak. Nahi duguna da denon eskura jartzea eta partekatzea, erosi beharrean, erabili. Bizi gara kontsumo erraldoi batean, erosi eta bota, eta hori da ekiditu nahi duguna”, dio Gineak.

 

Kategoriak

Egilea

Pagotxa Pagotxa

Elkarbanatu & Inprimatu

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat