Jan kontuez eta apetituaz
Jan kontuez eta apetituaz –
Duela 35 bat urte AEBetara lehen eta atzen aldiz joan nintzenean, kalean zebilen pertsona obeso-kopuru handiaz gainera, beste gauza batek harritu ninduen Europatik hara gerturatuta: supermerkatuetan zegoen esnemota eskaintza izugarri bariatuak. Arasa-lerroa luzeak mota guztietako esnez hornituta! Nekeza gertatzen zitzaidan esne-klase horien guztien artean esne-esnea aurkitzea. Izan ere, gurean osoa, erdigaingabetua eta gaingabetua baino ez ziren artean eskaintzen. Urte batzuren buruan, beste gauza anitzetan bezala, guganaino ailegatu da esne-eskaintza bariatu hori; eta barietatea, ez esnetan bakarrik, gogaigarri izan arte.
Ordurako jakin banekien estatubatuarrak ez zirela oso txukunak jan-kontutan, arreta handirik ez ziotela jartzen jaten zutenari edojatenaren balio nutrizionalei, tripa-zorria akabatzea aski zitzaiela. Horretaz guztiaz akordatu nintzen uda hasiera honetan nire eskuetara ailegatu zenean Scientific American aldizkariaren uztail-abuztuko alea. Hiru artikulutako dosier laburra zekarren ‘Dietaren, osasunaren eta apetituaren zientzia berria’ zuen izenburua. Apetitua piztu zidala ez dut ukatuko.
Sarrerako plater gisa da kontatzen da nola Paul Saladino izeneko influentzer batek, medikoa bera, txekorhezur bat zerraz mozten duen eta, segidan, hezur-muina gordinik nola jaten duen. Mediku horrek aldarrikatzen du gizakiok ia oso-osorik haragitan oinarritutako dieta bati jarraitu behar diogula eta landareak bazter laga behar ditugula. Bera eta beste makina bat elementuk aldarrikatzenari dira sare sozialen bidez gure arbasoek dieta ia osorik karniboroa izan dutela eta, horrexegatik, gerok ere haragia baino ez dugula jan behar. Artikuluak errepasoa egiten dio hominidoon jateko ohituren historiari tradizioaren argudioa desmuntatzeko asmoarekin. Zientzia eta teknologiaren aurrerapenak atzen 15-20 urteotan datu berri asko eman ditu hominidoon dietaren diakroniaz. Irudia ezaguna da, hala ere: gizakiok ahal izan duguna jan dugu beti, hots, denetarik apur bat.
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa dute muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio –
Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago, eta belaunaldi gazte gero eta gehiagok lurra lantzeko eta elikatzeko bide organikoa hautatzen du. Luzaz zapalduriko eskualde hartan, menpekotasunak gainditzea da haien xede nagusia.
Balutxistango klima basamortu berokoa da, udaberrian eta udan ohikoak dira bertan 45 gradutik gorako egunak. Turbaten, Balutxistango bigarren hiri handienean, munduan inoizko laugarren tenperatura beroena neurtu zen 2017ko maiatzean: 54 gradu. Baina batezbertzean Pakistango hiri beroena Sibi da, eta hura ere Balutxistan eskualdean dago. Himalaiako mendiez aparte, Pakistango negu hotzenak dituen hiria Balutxistan eskualdeko hiriburua da: Quetta. Bertan neguan -10 graduko gauak ohikoak dira. Eta Pakistango toki lehorrena ere bai, Nok Kundi hiria, Balutxistanen da. Azalpen gehiagorik ez da behar, aise irudikatzen da Balutxistango bazterren kolore nagusia ez dela berdea, eta zuhaitz eta goroldioa baino maizago aireko gandua ikusten dutela.
Basamortuko baldintza horiek aski gogorrak ez balira, azken bi urteetan montzoi sasoia bereziki gogorra izan zen Balutxistanen, euriteek lehortea arindu baino uholde historikoak eragin zituztelarik. 2022ko uholdeek 336 pertsona hil zituzten bertan. Hainbat etxetan ura sartu eta erabilezin bilakatu zituen, horren ondorioz 426.897 etxe andeatuak edo guziz suntsituak izan ziren. 1.230 km2-ko (ia Nafarroa Beherearen azalera) sorotan uztak galdu ziren, eta milioi erdi inguru abere hil ziren, udaberrian beroak eta gero montzoiaren urak harrapaturik. Pakistango meteorologia zerbitzuen arabera, Balutxistanen 2022ko abuztuan izandako euria ohiturazko euri mailaren ia zazpikoitza zen. Honen ondorioz milaka errefuxiatu izan ziren, baldintza bereziki prekariotan, janaria eta botikak eskas zituztelarik. Pakistango eskualde kaltetuena izan zen Balutxistan, 2022ko uholdeetan Pakistanen suntsitu ziren etxeen %60 eta kalteturiko eskolen hiru laurdenak eskualde hartan ziren –bertako populazioa Pakistangoaren %5.5 delarik–.
Uholde historiko horietatik berrosatzeko astirik ez, 2023ko udaberrian berriro abiatu ziren uholdeak, uztailera arte, bertze 1.100 pertsona hilez eta ehundaka etxe kaltetuz. Ia 750.000 pertsona errefuxiatu bilakatu ziren, etxerik, eskolarik eta arreta medikalik gabe, eta aurreko urtean bezala, estatuaren kudeaketa eskasak eta azpiegitura desegokiek kalteak larritu zituzten.
Euskal Herriko mendiko behor esnearen kalitate nutrizionala
Euskal Herriko mendiko behor esnearen kalitate nutrizionala –
Ana Blanco-Doval, Luis Javier R. Barron eta Noelia Aldai (Zientzia Kaiera)
Euskal Herriko mendiko behor esnearen kalitate nutrizionalaren azterketa
Hego Euskal Herrian ustiategi ugari daude moxal haragiaren ekoizpenera bideratutako Euskal Herriko Mendiko Zaldia arrazako animaliak hazten dituztenak. Arraza hau desagertzeko arriskuan dagoen Euskal Herriko arraza autoktonoa da. Ustiategi hauetan gehien erabiltzen den ekoizpen-sistema estentsiboa da, eta zaldiek larreetan bazkatzen duten eta bertako baliabide naturalez elikatzen dira.
Ikuspuntu ekologiko batetik, horrek hainbat onura dakartza: bioaniztasuna eta lurraren kalitatea hobetzen ditu, paisaia heterogeneoa mantentzen du, eta baso-suteak ekiditen laguntzen du, besteak beste. Gainera, zaldiak gai dira belarretik jasotako zenbait konposatu onuragarri beren ehunetan metatzeko, eta hala, ondoren haiengandik eratorritako produktuak (haragiak edota esneak, esaterako) kalitate onekoak dira.
Hala ere, moxal gehienak Kataluniako eta Balentziako gizendegietan hazten dira, pentsuekin gizentzen dira eta bertan hiltzen dira. Animalien mugimendu horren ondorioz, hemengo abeltzainek azken produktuaren salmentan esku-hartzea galtzen dute, eta gizentze prozesu horrekin batera sistema estentsiboan jasotako balio-erantsia galtzen da. Honek guztiak ondorio kaltegarriak dauzka ekidoen euskal abeltzaintzan. Horregatik, moxal haragiarekin batera behor esnearen ekoizpena dibertsifikazio aukera ona izan daiteke bai landa eremuen bai arraza autoktono honen sustapenerako.
Behor-produktuak dibertsifikatzeko beharra
Behor esnea giza esnearen antzekoenetarikoa den animalia-esnea da. Batez ere Asian kontsumitzen bada ere, azken hamarkadetan Europako iparraldera ere hedatu da. Behor esneak giza osasunarekin lotura estua izan du historikoki, izan ere, hainbat patologia tratatzeko erabili izan da, eta azken urteetan bere potentzial immunomodulatzailea, antimikrobianoa, diabetesaren aurkakoa eta minbizi zelulen proliferizazioaren aurkakoa ikertu dira. Halaber, behor esneak daukan alergenizitate baxuagatik, behi esnearen proteinei alergia dieten pazienteentzako egokia izan daitekeela ere proposatu da. Hala ere, gaur egun, bere propietate onuragarrien azterketa zientifikoa oso eskasa da oraindik.
Euskal Herriko Mendiko zaldia arrazako behor esneak gantz kopuru oso gutxi (% 0,1-0,7), proteina gutxi (% 1,4-2,9) eta laktosa ugari (% 5,6-7,4) dauzka behi esnearekin alderatuta (% 3,3-5,4 gantza, % 3,0-3,9 proteina eta % 4,4-5,6 laktosa). Ama esnearekin alderatuz gero (% 2,1-4,0 gantza, % 0,9-1,9 proteina eta % 6,3-7,0 laktosa), ordea, behor esneak gantz gutxi izaten jarraitzen du baina proteina eta laktosa edukiak antzekoak dira. Horregatik, behor esnea aukera interesgarria da, esaterako, bai ama esnea hartu ezin dezaketen jaioberrientzat bai kaloria urriko dieta jarraitzen duten pertsonentzat.
Menopausia garairako elikadura aholkuak
Menopausia garairako elikadura aholkuak –
Durangoko On Ekin Nutrizio zentroan menopausiarako aproposenak izan daitezkeen elikagaiak proposatu dizkigute. Elikadurak eta bizi-estilo osasungarri batek menopausiak sortutako asaldurak arindu ditzakete.
Menopausia garairako elikadura aholkuak
Iganderako gosari goxo-goxoa: Krepe japoniarrak
Iganderako gosari goxo-goxoa: Krepe japoniarrak –
Domeka lasai honetan azken boladan ikasitako eta praktikan jarritako plater goxo-goxo eta erraza erakutsi nahi dizuet. Zuetariko askok Frantziako crêpe famatuak, mundu anglosaxoiko pancake-ak edo Alemaniako Pfannkuchen-ak ziurrenik jada behin bat baino gehiago dastatu omen dituzuela; mota askotariko topping-ekin eta guztiz; besteak beste, marmeladarekin, eztiarekin, txokolate saltsarekin, marrubi edota beste fruituekin…
Ba ekialde urruneko irletan, Japonian, hain zuzen, azken XX. mendetik aurrera krepe berezi bat sortu egin zen; pankeki edota hottokeki deituenak, alegia. Krepe berezi hauek frantziar, anglosaxoi edota estatubatuar krepeetatik zenbait osagai zein urratsengatik bereizten ohi dira; hala nola, merengea nahasketa nagusiari gehituz (krepeak arolagoak gera daitezen) eta zartaginean ur-tanta batzuk bota eginez (krepeak baporez egos daitezen).
Gaur egun, Japoniako hainbat kafetegietan krepe berezia hauek saltzen ohi dira, eta dorayaki famatuen bezalaxe, ospe erraldoia gozatzen ohi dute. Hurrengo lerroetan plater goxo eta izugarri bigun honen errezeta partekatuko dizuet, zeuek zuen kabuz igandeko gosari luzeetan hauek prestatu eta goza ahal ditzazuen.
Osagaiak
- 2 arrautza
- 3 koilarakada irina (50gr)
- 2 koilarakada azukre (30gr)
- 1/4 legamia lehorra
- 1/3 esne (70gr)
- 1 koilaratxokada bainilla esentzia
- 1 koilaratxokada eztia (hautazkoa)
- Oliba olioa / Ekilore-olioa / Gurina (zartagina koipetzeko)
Prestaketa
- Ontzi haundi batean irina, legamia eta esnea botako ditugu. Jarraian, bi arrautzetako gorringoak zuringoetatik banandu eta ontzian gehituko ditugu, zuringoak edalontzi batean utziz. Osagai hauek irabiatuko ditugu, ondo nahastuta egon arte.
- Beste ontzi ertain batean gordetako zuringoak gehi azukrea botako ditugu, hauek irabiagailu potente batekin abiadura ertainean nahastuz, merenge konpaktu bat lortu arte.
- Behin merengea lortuta, merenge koilaratxo pare batzuk gehi bainilla esentzia koilaratxoa botako ditugu nahasketa nagusian, irabiagailuarekin ondo nahastuz. Gero, nahasketa nagusia isuriko dugu merengearen ontzian, irabiagailuarekin berriro irabiatuz eta ondo nahastuz. Momentu honetan, koilaratxo eztia gehitu dezakegu, krepeak goxoagoak gera daitezen eta kolore marroi distiratsuagoa izan dezaten. Esan bezala, osagai zein urrats hau hautazkoak dira.
- Kreperako masa behin lortuta, zartagin ertain bat hartu, eta hau oliba-olioz, ekilore-oiloz edota gurinaz koipetuko dugu su baxuarekin. Burruntzali batekin gure egindako masa zartaginaren erdian isuriko dugu, borobil formakoa gera dadin. Masa isuritu bezain laster, ur-tanta batzuk zartaginaren alboetan botako ditugu, segidan zartagina tapa batekin estaliz. 4-5 minutu ostean, tapa kendu eta krepeari buelta emango diogu, aurreko urratsa errepikatuz. Horrelaxe egin beharko dugu, prestatutako nahasketa amaitu arte.
- Azkenik, prestatuko krepe guztiak plater batean edo bat baino gehiagotan (kide zein lagunekin egonez gero) platereratuko ditugu, bakoitzak nahi dituen topping-ak gehituz. Horiek horrela, krepe japoniar goxo-goxoak eta arolak gosarian bai bakarka zein lagunekin gozatu izan ahalko dituzue. Itadakimasu!
Errezeta hau oinarri zein xehetasun gehiagorekin ikasi eta praktikan jarri nahi baldin baduzue, hurrengo estekara jo dezakezue, non egileak gaztelaniaz urrats guztiak primeran azaltzen ditu, eta gainera, azken atal batean aholku oso lagungarriak ematen ditu, krepak izugarri bigunak gera daitezen. Hona hemen neuk hartutako erreferentziaren esteka:
cocinaconcoqui.com/pancakes-japoneses-esponjosos
“Mugaritz. Sin pan ni postre” filmarekin hasiko da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Culinary Zinema saila
“Mugaritz. Sin pan ni postre” filmarekin hasiko da Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Culinary Zinema saila –
Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan Paco Plazak Mugaritzi buruz egindako dokumental batekin emango zaio hasiera Culinary Zinemari eta Galder Gaztelu-Urrutiaren ‘El hoyo 2’ filmarekin amaiera
Lau film lehiatuko dira Culinary Zinema saria eskuratzeko
Paco Plaza zinemagileak Mugaritz jatetxeko lan-prozesuari eta sormenari buruz duen begirada, sukaldari japoniar ospetsu baten esperientzia Parisko jatetxe batean, Japonia iparraldeko kultura gastronomikoari buruzko ez-fikzio bat eta gaztaren zahartzearen esanahiari buruzko beste bat, eta Galder Gaztelu-Urrutiaren El hoyo/The Platform lanaren bigarren zati igurikia dira Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Culinary Zinema saileko menuak. Lehenengo lau filmek Culinary Zinema Saria beretzeko lehian ariko dira (10.000 eurokoa) eta El hoyo 2/The Platform 2 filmak emango dio amaiera, lehiaz kanpo, sailari.
Culinary Zinema -emanaldiekin lotutako bost afari tematiko ere barne hartuko dituena- aurkeztu dute gaur goizean, Tabakalerako LABe Digital Gastronomy Laben, Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak eta Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek.
Hilaren 23an (astelehena), Mugaritz. Sin pan ni postre filmak hasiera emango dio sailari Victoria Eugenia Antzokian. Verónica (Made in Spain 2017) eta La abuela (Sail Ofiziala 2021) filmen zuzendari Paco Plazaren (Valentzia, 1973) proposamena alor gastronomikotik haratago doa. Ikus-entzulea Andoni Luis Adurizen –sormen eta eragin handieneko nazioarteko chef baten? jatetxean gertatzen den berrasmatze-prozesuaren lekuko izango da.
Grand Maison Parisen, Ayuko Tsukahara zinemagileak (Saitama, 1974) sukaldari japoniar baten istorioa kontatzen digu: Frantziako gastronomia oso gogoko izanik, argiaren hirian jatetxe bat irekiko du protagonistak eta hirugarren Michelin izarra lortzeko sufritu egingo du. Filmean agertzen diren platerak Kei Kobayashik diseinatu ditu, Parisen hiru Michelin izar jaso dituen lehen chef asiarrak, hain zuzen.
Kita no syokukei / Northern Food Story da Tetsuya Uesugik (Sapporo, 1983) zuzendutako lehen film luzea. Japoniako iparraldeko kultura gastronomiko aberatsaren inguruan lan egiten duten lau chefen eguneroko bizitzari jarraipena egiten dio pelikulak, bereziki Hokkaido uharteari eta hango komunitateari dagokienez.
Tribecako zinema-jaialdiko dokumentalen sailean hautatua izan ondoren, Shelf Life Culinary Zinema sarirako lehiatuko da. Ian Cheney (Boston, 1980) zuzendariak zerbait argitu nahi du: gazta zahartzen duten pertsonen artean denbora pasatzeak informazioa eman al lezake giza zahartzea nolakoa den jakiteko? Cheneyk gaztari buruzko tratatu berezi bat egiten du, munduko hainbat herrialdetan barrena, produktu mitiko horren garrantzia berresteko.
Lehen zatiaren arrakasta globalaren ondoren, Galder Gaztelu-Urrutiak (Abadiño, 1974) El hoyo 2 / The Platform 2 zuzendu du, Milena Smit eta Hovik Keuchkerian izanik protagonista nagusiak. Lider misteriotsu batek El hoyon bere legea ezartzen duen heinean, maizter berri batek elikadura-sistema basati horren aurka borrokatzeko metodo polemiko horren aurkako borrokan inplikatuko da.
Glutenak hestean eragiten duen inflamazioa ekiditen du konposatu natural batek
Glutenak hestean eragiten duen inflamazioa ekiditen du konposatu natural batek –
UPV/EHUko ikertzaileak nazioarteko lankidetza batean frogatu dute salbia landareetatik erauzten den azido salbianolikoak gaitasuna duela hesteetako zeluletan glutenak eragindako hantura murrizteko, eta ez duela albo-ondoriorik eragiten. Gut aldizkarian argitaratu dute artikulua. Emaitzek estrategia terapeutiko berriak zabaltzen dituzten arren, eritasun zeliakoaren beste alderdi batzuk ikertu behar dira oraindik.
Eritasun zeliakoa hanturazko nahasmendu autoimmune kroniko bat da, heste meharrari eragiten diona bereziki. Glutenak (zeina zerealetan aurkitzen den proteina-nahastea baita) eragiten du, eta genetikoki sentikorrak diren pertsonek garatzen dute. Bizitza osorako glutenik gabeko dieta zorrotza hartzea da gaur egun dagoen tratamendu eraginkor bakarra. Baina dieta hori betetzea ez da batere erraza, eta arazoak sor litezke; beraz, behar-beharrezkoa da terapia lagungarriak aurkitzea.
Duela pare bat urte, Glutenak RNAn aldaketak eragin ditzakeela aurkitu zuten EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko ikertzaile batzuek, Ainara Castellanos Ikerbasque ikertzailea buru zutela. Orduan, ikusi zuten gizakiek glutena kontsumitzean aldatu egiten dela gene jakin baten RNA, horren ondorioz XPO1 proteina gehiago sortzen dela, eta hestearen hantura areagotzen. Ikerketa hark eritasun zeliakoa eta hesteetako beste hantura-gaitz batzuk tratatzeko aukera berriak zabaldu zituen, itu terapeutiko berriak deskribatu baitzituen. Horien artean, esate baterako, XPO1 eta RNAren aldaketan parte hartzen duten proteinak.
Hain zuzen ere, ikerketa hartatik abiatuta, ikertzaileek ikusi dute azido salbianolikoak XPO1 proteinaren sorrera inhibitzen duela eta, hala, “inflamazio-prozesua eten egiten dela”, adierazi du Castellanosek. “Zeluletan ikusi dugu glutena jartzen dugunean konposatu horrekin batera inflamazioa jaitsi egiten dela edo ez dela igotzen”, azaldu du. Saguekin ere probek oso emaitza positiboak eman dituzte, eta, azken pausoan, “dieta hertsia egiten ari ez ziren gaixo zeliakoen heste-laginak tratatu ditugu azido salbianolikoarekin, eta ikusi dugu konposatu hau gehitzean inflamazioa jaisten dela heste-laginean bertan”.
Konposatu naturala
Azido salbianolikoa salbia landaretik erauzten den konposatu naturala da; oso ohikoa Txinako dietan, infusio gisa hartzen baitute. Positibotzat jotzen du hori Castellanosek: “Berez badakigu ez daukala albo-ondoriorik; naturala da, landaretik ateratzen da, ez da sintetizatu behar. Efektu antiinflamatorioak dituen konposatu natural bat bada, dietan gehitu daitekeen zerbait da”.
Ikertzailea oso pozik dago aurkikuntzarekin, baina zuhurtziaz adierazi du: “Ez dakit tratamendu izatera iritsiko den, gure inguruan gluten ugari kontsumitzen baita, baina ziur nago dietako osagarri lagungarria dela. Gaur egun eritasun zeliakorako hainbat gai testatzen ari dira, eta, baliagarri badira, haiekin konbinatuta urrats handiak egin ahal izango ditugu”.
Castellanok adierazi duenez, oraindik beharrezkoa da eritasun zeliakoaren beste bide konbentzional batzuk arakatzea ikerketa honetan aurrera egiteko. Hala ere, “bidea zabaltzen du eritasun zeliakorako eta hesteetako beste hantura-gaitz batzuetarako —hala nola Crohnen gaixotasuna eta kolitisa— estrategia terapeutiko berriak garatzeko eta ikerketak abiarazteko”.
Oinarrizko ikerketaren aldeko aldarria egin nahi du ikertzaileak; izan ere, “oinarrizko ikerketa batetik abiatu ginen, zeinetan hasi baikinen aldaera genetiko bat deskribatzeko mekanismo molekularrak bilatzen, eta gai izan gara, ez paziente-mailan, baina bai zelula-mailan, tratamendu izatera irits litekeen aurkikuntza bat frogatzeko”. Gainera, Castellanosek nabarmendu nahi du ikerketa hau nazioarteko lankidetza baten fruitua dela: “Guk eritasun zeliakoari buruzko jakintza dugu; beste batzuek RNAri buruzkoa; beste batek sagu-ereduak dauzka, eta beste batek konposatuaren eta ehunen laginak eman dizkigute… Gauza handiak egiteko garrantzitsua da alde desberdinen jakintza biltzea”, esanez amaitu du.
Iturria:
UPV/EHU prentsa bulegoa: Glutenak hestean eragiten duen inflamazioa ekiditen du konposatu natural batek.
Erreferentzia bibliografikoa:
Olazagoitia-Garmendia, Ane; Rojas-Márquez, Henar; Romero, Maria del Mar; Ruiz, Pamela; Agirre-Lizaso, Aloña; Chen, Yantao; Perugorria, Maria Jesus; Herrero, Laura; Serra, Dolors; Luo, Cheng; Bujanda, Luis; He, Chuan; Castellanos-Rubio, Ainara (2023). Inhibition of YTHDF1 by salvianolic acid overcomes gluten-induced intestinal inflammation. GUT. DOI: 10.1136/gutjnl-2023-330459
Glutenak hestean eragiten duen inflamazioa ekiditen du konposatu natural batek
Burmuinik gabe ikasten duten onddoak
Burmuinik gabe ikasten duten onddoak –
zientziakaiera.eus – Irati Diez Virto
Haur baten ideia burugabea dirudi, baina benetako esperimentua da; benetan bitxia. Eta esperimentuarekin lortutako emaitzak are bitxiagoak izan ziren. Oztopo-zirkuitu bat diseinatu zuten onddo lirdingatsu batentzat, eta zirkuitu horretan nola mugitzen zen ikusi zuten. Emaitzak ikusita, ikertzaileek ondorioztatu zuten onddo horrek ikasi egiten zuela, burmuinik izan gabe.
Ikasteko gaitasuna inteligentziarekin lotzen da, eta ondorioz, nerbio-sistemaren garapenarekin eta burmuinaren konplexutasunarekin. Baina zerbait “ikastea” prozesu askoz ere sinpleagoa izan daiteke, eta hala frogatu zuen Physarum polycephalum onddo lirdingatsuak. Onddo hori bizidun zelulabakarra da, baina hainbat zentimetro karratuko azalera estali dezake pseudopodo izeneko egitura batzuen bidez. Pseudopodo horiekin mugitu egiten da onddoa, lau zentimetro orduko abiadura maximoan. Egitura horiek ematen die, hain zuzen ere, lirdingatsuaren izana eta izena.
Onddo txundigarria
Aipatutako esperimentuaren aurretik ere zientzialariak erabat txundituta zeuzkan onddo horrek. P. polycephalum-ek, bere pseudopodoak mugiaraziz, bidea topatu dezake labirinto batean zehar, nutrizio-erronka konplexuak konpondu ditzake, eta hainbat gertaera aurreikusteko gai ere bada. Antza, ez da beharrezkoa burmuinik izatea gaitasun horiek izateko. Baina onddo lirdingatsu horri ikusi zaion azken trebetasuna zera da: bi onddoren artean informazioa transmititzeko gaitasuna izan dezaketela. Pseudopodoak bi ordu inguruz fusionatzen badituzte, batek ikasitakoa besteari erakusteko gai direla uste da.
Giza elikaduraren historia animatua
Giza elikaduraren bilakaeran hainbat mugarri izan dira, hala nola, sua menderatzea, nekazaritza eta abeltzaintza sortzea, pasteurizaioa asmatzea… Giza elikaduraren historia animatua:
Hemen arrain ustelaren kiratsa dago: trimetilamina
Hemen arrain ustelaren kiratsa dago: trimetilamina –
zientziakaiera.eus – Raquel Gómez Molina
Oso usain gutxi dira egoera txarrean dagoen arrainarena bezain desatseginak. Duela egun batzuk erositako eta hozkailuan gordetako lupia kirats higuingarria botatzen hasten denean ez dago atzera bueltarik: trimetilamina izeneko deskonposizio-elementua agertu da. Molekula hori zenbait aminoazidoren metabolismoan alterazioak dituzten pertsona batzuen hatsaren eta usain desatseginaren erantzule ere bada.
Zer da trimetilamina?
Trimetilamina (TMA) N(CH3)3 formula duen konposatu organikoa da. Giro tenperaturan narritagarria eta koloregabea den gas bat da, eta muki-mintzekin kontaktuan jartzen denean nekrosia eta korrosioa eragiten ditu. Amina tertziario bat da, urean erraz disolbatzen da, eta amoniakoa baino basikoagoa da (pH-ari dagokionez). TMA deskonposaketa mikrobianoan sortzen den produktu bat da. Zehazki, animalien eta landareen ehunetan dauden kolina, L-karnitina eta betaina makromolekula nitrogenatuak degradatzean eratzen da.
Ur gazitan bizi ahal izateko, itsasoko animaliek gatz kontzentrazioa orekatzen eta mugatzen duten substantziak dituzte zelulen barruan. Trimetilamina oxidoa (TMAO) da konposatu horietako bat, eta itsasoko arrainen (hegaluzearen, antxoaren, urraburuaren, oilarraren, ezpata-arrainaren, erreboiloaren…) muskulu-ehunaren % 5a da. Substantzia horrek ez du ez usainik ez zaporerik, baina arraina hiltzean, oxidatu egiten da eta TMA bihurtzen da minutu gutxitan, arrainaren gorputzeko bakterio eta entzimen eraginez. Gainera, airearen eragina ere gehitu behar zaio. Izan ere, aireak ehunetako koipeak eta urea degradatzen laguntzen du, eta amoniako bihurtzen ditu. Horiek guztiek konposatu lurrunkorren nahasketa kirasduna osatzen dute, arraina fresko ez dagoen seinale argia.
The World’s 50 Best Restaurants 2024
2024ko Munduko 50 jatetxe onenak
Wynn Las Vegas and Encore Resort-eko Encore Theatre-en, Las Vegas-en, eman dira Munduko sukaldaritzaren sarietako 50 jatetxe handienen zerrendan bi jatetxe euskaldun izan dira sarituak. Axpeko (Bizkaia) Etxebarri Erretegiak bigarren postua lortu du, eta getariako Elkano jatetxeak 28. postua. Hemen 2024ko Munduko 50 Jatetxe Onenen zerrenda osoa:
1. Disfrutar (Barcelona, Katalunia)
2. Asador Etxebarri (Axpe, Atxondo, Euskalherria)
3. Table by Bruno Verjus (París, Francia)
4. DiverXO (Madrid, España).
5. Maido (Lima, Perú)
6. Atomix (Nueva York, EEUU)
7. Quintonil (Ciudad de México)
8. Alchemist (Copenhague, Dinamarca)
9. Gaggan (Bangkok, Tailandia)
10. Don Julio (Buenos Aires, Argentina)
11. Septime (París, Francia)
12. Lido 84 (Brescia, Italia)
13. Trèsind Studio (Dubai)
14. Quique Dacosta (Denia, España)
15. Sézanne (Tokio, Japón)
16. Kjolle (Lima, Perú)
17. Kol (Londres, Inglaterra)
18. Plénitude (París, Francia)
19. Reale (Castel di Sangro, Italia)
20. Wing (Hong Kong)
21. Florilège (Tokio, Japón)
22. Steirereck (Viena, Austria)
23. Sühring (Bangkok, Tailandia)
24. Odette (Singapur)
25. El Chato (Bogotá, Colombia)
26. The Chairman (Hong Kong)
27. A casa do Porco (San Pablo, Brasil)
28. Elkano (Getaria, Euskalherria)
29. Boragó (Santiago de Chile)
30. Tim Raue (Berlín, Alemania)
31. Belcanto (Lisboa, Portugal)
32. Den (Tokio, Japón)
33. Pujol (Ciudad de México)
34. Rosetta (Ciudad de México)
35. Frantzén (Estocolmo, Suecia)
36. The Jane (Amberes, Bélgica)
37. Oteque (Río de Janeiro, Brasil)
38. Sorn (Bangkok, Tailandia)
39. Piazza Duomo (Alba, Italia)
40. Le Du (Bangkok, Tailandia)
41. Mayta (Lima, Perú)
42. Ikoyi (Londres, Inglaterra)
43. Nobelhart & Shmutzig (Berlín, Alemania)
44. Mingles (Seúl, Corea del Sur)
45. Arpege (París, Francia)
46. Single Thread (California, EEUU)
47. Schloss Schauenstein (Furstenau, Alemania)
48. Hisa Franco (Kobarid, Eslovenia)
49. La Colombe (Ciudad del Cabo, Sudáfrica)
50. Uliassi (Senigallia, Italia)
‘Elikadura zahartzaroan’
‘Elikadura zahartzaroan’ –
erran.eus/baztan/izaskun-berasategi
‘Elikadura zahartzaroan’ izenburupean, elikadurak gure osasunean zein ingurumenean duen eraginari buruzko solasaldia izan zen Elizondon, Elikalimen taldeko Izaskun Berasategi Zabalza dietista nutrizionistak gidatua. Baztango Udala lanean ari da zahar etxean elikadura osasungarriagoa eta iraunkorragoa ezartzeko, eta horren harira antolatu zen solasaldia. Berasategik azaldu digunez, ekologikoa izatea garrantzizkoa da, baina, ekologikoa bere osotasunean ulertuta, zigilu berdearekin ez baita aski.
‘Elikadura zahartzaroan’
Glutenarekiko intolerantzia: populazioaren %1
Glutenarekiko intolerantzia: populazioaren %1 –
Glutenarekiko intolerantzia: populazioaren % 1i eragiten dion gaixotasuna
Gaixotasun zeliakoa bizitza osoa irauten duen glutenarekiko intolerantzia da eta genetikoki horretarako joera duten pertsonetan agertzen da. Donostia Unibertsitate Ospitaleko pediatra den, Francisco Javier Eizaguirrek gaixotasun hori baldintzatu dezaketen faktoreen ikerketa genetiko bat egin du eta emaitzak argigarriak izan dira.
Francisco Javier Eizaguirrek glutenarekiko intolerantzia baldintzatzen duten faktoreak aztertu ditu haren tesi lanean. Egindako lanak ondorioztatu du, D bitaminaren gene hartzailearen polimorfismo multzo bat proportzio handiagoan azaltzen dela kontroleko populazioan (gaixotasuna ez duten pertsonetan) gaixotasun zeliakoa dutenetan baino. Beraz, Eizaguirre doktorearen esanetan “mota horretako geneak ez dituztenek arrisku handiagoa dute zeliakoak izateko”.
Gaixotasun zeliakoa glutenarekiko intolerantzia iraunkor bat da. Glutena jateak eragiten du, hau da, zereal batzuen irinak dituen proteina batzuk (batez ere gari-irinak, baina baita zekalearenak eta garagarrarenak ere, beste batzuen artean). Gaixotasuna garatzeko, derrigorrezko faktoreak dira glutena eta gaixotasuna hartzeko joera genetikoa izatea, eta, horiez gain, baita ingurumen-faktore batzuk ere. Paziente zeliako gehienek dituzte HLA DQ2 eta HLA DQ8 molekula genetikoak. Baina gaixotasuna ez duten pertsonen % 30ek ere molekula genetiko horiek berak dituzte. Horregatik, gaur egun, gaixotasun horrekin zerikusia duten beste gene batzuk ikertzen ari dira. Izan ere, paziente zeliakoen lehen graduko senitartekoek arrisku handiagoa dute gaixotasuna izateko gainerako herritarrek baino. Gaixotasunak populazioaren % 1i eragiten dio, nahiz eta gehienak ez dauden diagnostikatuta. “Glutenik gabeko dieta eginda sendatu egiten da gaixotasuna, baina, oraingoz, bizitza osorako tratamendua behar du” azaldu du medikuntzako doktore eta pediatriako espezialista Francisco Javier Eizaguirrek.
“Sukaldarien Liga”ko finala
Elikagaien eskuragarritasuna eta giza ugalkortasuna
Elikagaien eskuragarritasuna eta giza ugalkortasuna –
Giza espeziean, gainerako animalietan bezala, norbanakoek –gure espeziearen kasuan, emakumeek gehienbat– eskuragarri duten elikagai kopuruak eragin erabakigarria izango du ugalkortasunean. Hori, agerikoa dirudien arren, ez da erraza izan dokumentatzeko, batik bat egungo herrialde garatuetan bikoteek ugalketaren inguruko kontrol nahiko eraginkorra dutelako eta ugalketarekin lotutako erabakien atzean askotariko arrazoiak daudelako.
Ezkontzaren eta lehenengo umearen jaiotzaren artean igarotako batez besteko denbora 25,9 hilabetekoa zen, baina alde nabarmenak zeuden ikertzaileek zehaztutako hiru maila sozioekonomikoen artean: altua, ertaina eta baxua. Emakume txiroak aberatsak baino 2,6 hilabete geroago erditzen ziren lehenengo umeaz, eta maila ertainekoak baino 3,0 hilabete geroago. Bi maila horietako –ertainak eta altuak– emakumeen arteko desberdintasunak ez ziren esanguratsuak.
Nutrizio baldintzek –urte bakoitzeko pikor uztan ikus daitekeenaren arabera– eragina zuten ezkontzaren eta lehen erditzearen arteko denbora tartean, baina soilik maila ekonomiko baxuko emakumeen kasuan. Hortaz, ugalketarako gaitasunari dagokionez, emakume txiroengan zuen eragina elikagaien eskuragarritasun txikiagoa izateak. Maila ertaineko eta altuko emakumeek, berriz, uzta txarren eragina ekidin edo neutralizatu ahal izateko beste baliabide batzuk zituzten eskuragarri.
Azterketa honi esker, ikerketa taldea bere hasierako helburutik haratago joan ahal izan zen, ikusi ahal izan baitzuten ugalketarekin erlazionatutako bestelako aldagaiek lotura zutela ezkontzaren eta lehen erditzearen arteko denbora tartearekin. Bada, tarte hori zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta luzeagoa zen erreprodukzio bizitza, jaiotzen arteko tarteak, berriz, laburragoak eta, beraz, ugalketa arrakasta globala, handiagoa. Hori horrela izanik, baliabide gutxien zituzten emakumeek, geroago erditzeaz gain, urte gutxiagoko aldi batean izaten zituzten umeak, eta jaiotzen artean igarotako denbora tarteak luzeagoak ziren.
RIS3 2023
Elikadura balio kateko proiektu eta esperientziak ezagutuz
LANDAOLA Gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioa da. Gipuzkoako eskualdeen landa garapenaren alde lan egiten duten 6 landa garapen elkarteek osatzen dute: Behemendi (Donostialdea-Bidasoa), Deba Garaia (Debagoiena), Debemen (Debabarrena), Goimen (Goierri), Tolomendi (Tolosaldea) eta Urkome (Urola Kosta). Baserritar, landa eremuko beste eragile eta administrazio desberdinen artean, Lurraldean Landa Garapen estrategia amankomunak sustatzea xedea.
Geltoki
5 urte elikadura ekologikoa eta ekonomia solidarioa kulturarekin uztartzen Iruñeko zentroan
Iruñeko Autobus Geltoki Zaharrean kokatzen da Geltoki, eta Ekonomia Solidarioaren eta elikadura burujabetzaren kultur espazioa da. Katrin Ginea da proiektu honen koordinatzailea eta berarekin egin dugu hitzordua orain arte egindako ibilbideaz mintzatzeko. Elkarrizketa hau Imagina argitalpenaren 35. zenbakian argitaratu da.
Eraikina 1934. urtean mustu zen, izan zen edifizio baten barruan zegoen Estatuko lehenengo autobus estazioa. Duela 17 urte, Iruñeko Udalak Autobus Geltoki berria ireki zuenean, geltoki zaharra itxi egin zen, eta bere etorkizuna zein izango zen ez zegoen batere argi. Orduan, REAS Nafarroak beste kolektiboekin batera, Udalari proposatu zion eraikinari gaur egungo erabilera ematea. Baina eskuinak ez zion bide eman, eta 2015 arte itxaron behar izan zen. Orduan eman zen aldaketa Iruñean, eta Udal talde berriak ontzat eman zuen proposamena. Geltoki Iruñea elkartea sortu zen REAS Nafarroa, Emauseko Trapukariak, EHNE sindikatua, CPAEN, eta Elikadura Artisauen Elkartearen eskutik, eta langileek kooperatiba sortu zuten proiektua kudeatzeko.
Geltoki helburu argi batekin jaio zen: “Ekonomia solidarioa eta elikadura burujabetza ezagutzera ematea kulturaren bitartez. Dendan eta tabernan ere lan egiten dugu bertako produktuekin, ekologikoak, sasoikoak… eta jarduera asko egiten ditugu elikadurarekin lotuak eta kultur arloko eragile eta artistei ere lekua uzten diegu”, azaltzen du Katrin Gineak.
Garai batean, autobus geltokiak landa eremuarekin lotzen zuen hiria, eta gaur egun lotura hori Ekomerkatuaren bidez edota dendan saltzen diren produktuen bidez egiten da. “Guretzako garrantzitsua da ekoizleak herrian bertan lan eta bizi ahal izatea”, aipatzen du Katrinek, eta horregatik, CPAENekin batera, Ekomerkatua antolatzen dute hilean behin, lehenengo larunbatean.
Eskola-jantokiak
Patatekin, mesedez
Patatekin, mesedez –
Zer da arrautza parea patata frijiturik gabe? Edo hanburgesa? Tristea, gutxienez. Eta ez bakarrik frijiturik: egosiak, purean, erreta, raclette, gnocchiak… Erabilera anitzeko tuberkulurik bada, patata dugu.
Hain da polifazetikoa ezen lorategi-landare moduan ere erabili izan den. Areago: izatez, Europara heldu zenean lorategi-landare eta bazka-landare gisa erabiltzen zen.
Eta ez pentsa beti izen ona izan duenik. Ezta hurrik eman ere. Izen eta ospe txarrak, benetan kaskarrak, izan zituen gure patata maitatu gaixoak Europara iritsi berritan. Frantzian patata-landarea landatzea legez debekatu zen, pentsa.
Zergatik debekatuko zuten legez landare bat? Kontuz, beharbada ez da gogoan duzun landare hori; itzul gaitezen gure gaira. Are gehiago, zergatik debekatu jateko modukoa den landare bat goseak jotako jendea duen herri batean? Izan ere, garai hartan, XVII.-XVIII. mendeetan, nahiko miseria eta gosete zeuden Frantzian.
Azken batean, lurralde ezezagun batetik zetorren landare ezezaguna zen, izugarri azkar hazten zena eta jateko atala lur azpian zuena. Ulergarria da jende askok mesfidantzaz hartu izana. Horrela zetorren landare batek “deabruaren tranpa” izan behar zuen. Hortaz, txerrientzako eta behientzako bazka gisa erabili zen eta eskerrak besterik gabe alboratu ez zela.
Marketinaren indarra
Baina goazen gaur egun gure dietan ezinbesteko dugun tuberkulu honen historiari erreparatzera. Denetarik baitu gaiak.
Pedro Cieza de Leónek 1560an patata eta artoa Perutik ekarri zituenean Sevillako Casa de Contratación delakoaren inspektoreek ez zutela ezertarako balio iritzi zieten, biei. “Bisionario hutsak, haiek”, pentsatuko duzue. Baina arrazoia izan zuten, mende batez, gutxi gorabehera. Gizarteko pobreenak kontuan hartzen ez badira, behintzat.
Zelan pasa zen patata debekatu egotetik, gaurko nonahikotasunera? Ba, hainbat pertsonaren ahaleginari eta herri xehea oso ondo ezagutzen zuen marketin kanpaina eraginkor bati esker. Denetarik dauka istorioak, gainera: kartzela, traizioa, erregeak, zaintzaileak… Eta zientzia, noski.
Sukaldean ibiltzea gustuko baduzue ezaguna egingo zaizue patataren estatus-aldaketaren protagonistetako baten izena: Parmentier, Antoine Auguste Parmentier. Eta sukaldeko kontuak gustuko ez badituzue: Parmentier patata errezeta bat da, beno, errezeta asko. Azkar eta erraz esanda, patata egosia osagai nagusia duen edozein, bereziki purea edo krema moduan.
Baina urrundu egin naiz haritik. Parmentier agronomoak eragin zuen Frantzian patata elikagai moduan gizarteratzea eta zabaltzea. Zelan eta marketin-kanpaina abian jarrita.
Tuberkulua aztertu ostean, nutrizio-iturria izan zitekeela erabaki eta martxan jarri zuen plana: erregeari eta erreginari patata-loreak eman zizkien eta patata-janariak zituen afarien anfitrioia izan zen. Benjamin Franklinek eman omen zion Parmentierri afarien ideia eta, Benjamin Franklin beraz gain, Antoine Lavoisier bezalako pertsonaia ospetsuak ere izan ziren gonbidatu. Jarrita zegoen hazia, edo hobeto esanda, tuberkulua.
Euskal kantarien eztarria
Euskal kantarien eztarria –
Euskal kantarien eztarria
Urte sasoi ederra dator kantarientzat. Neguko solstizioaren inguruko senide arteko otordu mordotan, asko izan ohi dira kantuak jotzera ematen direnak. Predikatzaileen sasoia ere bada, nabarmena erlijio aprobetxategien solstizio besteratuan, bereratuan. Eztarri-zuri edo eztarri-beltz, berdin dio, eztarriari eragin behar handirik gabe izango da sermoi eta kantu batean eta bestean, kioa aurrera, kioa atzera, zintzur bustitze oparoen ondoren, jeneralean.
…
Kantariak ikasi du eta badaki. Kantuan azaldu, nabarmendu eta gailendu nahi badu, eztarria eta ahots-hariak zaindu beste aukerarik ez du. Eta ikasi du, ikasi duenez: edari ez hotz ez beroegi, lepoa estalita, gutxi hitz egin –alferrik ez behintzat– eta abar. Aspaldiko eskola da, ez mikro ez bozgorailurik ez zenetik datorren jakintza. Errege, obispo inkisidore, opera kantari eta sagardotegiko bertsolari.
Eztarria urratu eta ahotsa galdutakoan negozioa pikutara mihi dantzariei. Orduan alferrik dira zaintza ahaztuak. Erremedioa behar eta horra kanta-belarra (Raphanus raphanistrum). Kantari-belarra izena ere jaso zuen Pio Font i Quer botanikari handiak bere 1961eko Plantas Medicinales, El Dioscorides renovado liburutzarrean, beste izen hauekin batera: mugarrafauna, erresaunazieta lutxarbiaze. Euskaraz soilik da, ordea, kantari-belarra edo kanta-belarra. Inguruko hizkuntzetan beste landare bat da kantuarekin lotzen dena. Euskaraz kantatzen dutenei bakarrik laguntzen ote die ba?
Font i Quer berak landarearen sendagaitasunari buruz honela dio: “Batez ere, laringearen hanturaren eta katarroen aurka erabiltzen da, batez ere erlatsari edo marrantari aurre egiteko, baita eztularen, biriketako katarroen eta abarren aurka ere, eskorbutoaz gain”. Baina ez da kanta-belarra, mendaskia baizik (Sisymbrium officinale) eta horri bai katalanez, frantsesez, gazteleraz, portugesez eta galegoz “kantarien belarra” esaten diote, baita “predikatzaileen belarra” ere.
Non edo han bada hankasartzea, eta kantujirak eta kantubueltak sendatzeko argitzea komeni. Hiztegigileen hankasartzea dela iruditzen zait. Bi landareei tokiren batean “jaramago” esaten zaie gazteleraz eta hiztegigileren batek oker jasoko zuen eta hiztegigile kopiatzaileek errepikatu eta berrirotu eta klonatu eta doblatu eta antzeratu eta errepikatu eta nik uste hortik datorrela eztarri urradura, eztarrirainoko hankasartzea.
Gainontzeko hizkuntzetan aritzen diren eztarriak sendatzen dituen landareak ez du gure hizkuntzaren zintzurrak oneratzeko gaitasunik. Eta gu kanta eta kanta, eta gure egoskorrean kanta-belarra hartzen; Font i Quer berak argi asko esan zigunari ezikusiarena eginez: guk “kanta-belarra” esaten diogun hori, batez ere, heste-aringarria edo libragarria da.
Hiztegigile, predikatzaile eta kantari den batek ea hanka eztarritik ateratzen digun.