Bilatzen

pizza

Seitan pizza

Seitan pizza – 

Esan bezala oporretan makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu, eta hasitako RZ sortarekin jarraituko dugu. Seitan Pizza RZ oraingoan, Txoriene saioan Gorka Gereño sukaldari makrobiotikoak egindakoa eta hemen dakarkizuguna. Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • seitana
  • arrautza bat
  • irin integrala, 5-6 koilarakada
  • oliba olioa
  • soja saltsa tanta bat
  • tomate saltsa
  • ura
  • gatza

 

Seitan pizzaErrezeta

  1. Irina, arrautza, ura, olioa eta gatza nahastu. Eskuekin landu, ore bat lortu arte.
  2. Arrabolarekin ondo zabaldu eta moldearekin pizza itxura eman.
  3. Oreari tomatea gehitu eta aurretik egindako seitan eta barazkien nahasketa gainean ipini.
  4. Pizzak aurretik berotutako labera sartu eta 10 minutuz bertan egiten utzi, 180º C-ra.

 

Kasu!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Komentatu behar genuke, makrobiotikan korronte ezberdinak daudela eta horietako batzuk ez dutela seitana erabiltzen.

 

Akaso!

Seitana gariaren proteina nagusia den glutenarekin egindako jana da. Seitana modu tradizionalean: Gariaren irinaz osatutako ore bat garbitzen da urarekin, almidoi pikor guztiak kentzen zaizkion arte. Horrela, disolbaezina den glutena besterik ez da geratzen, ore elastiko gisa. Seitan izena japonesezko shokubutsusei tanpaku (植物性たんぱく; landare-proteina) hitzatik dator. Halaere, japonian fu (麩, “gluten”) bezala ezagutzen dute. Txineraz miàn jīn (麵筋, “gari haragia” edo “gluten haragia”) deitzen diote.

https://euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net/multimediahd/videos/2015/06/02/1703080/20150602_12142615_0007757087_002_001_PIZZA_GERE_O.mp4

hamaika.eus | Mediterraneoko zaporeak presente, arabiar jatorria duen pita ogia eta greziako tzatziki saltsa. 

https://youtu.be/Vv-7cpXN5dw

https://youtu.be/I0ZprxdBpOQ

Seitan pizza

gogokoa

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza – 

RZ honek duen gakoa, orea edo masa bera egitean datza. Orea fina lortu ezkero, gainean ia edozer gauza gehitzeak balio du eta.

 

Osagaiak

  • 500 gr irin
  • 250 gr ur
  • 12,5 gr legami
  • 12,5 gr gatz
  • 50 gr oliba olio
  • 2 tomate pote
  • 4 mozarela bola bat
  • 8 barrengorri edo txanpinoi haundi
  • 160 gr urdaiazpiko fresko
  • albahaka hostoak

 

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

PIZZA Wojtek Szkutnik

Errezeta

  1. Gopor edo bol batean irina, ura, olioa, legamia eta gatza nahastu eskuen laguntzaz eta orea osatu. Hori eginda, 5 minutuz egoten utzi.
  2. Mahaian irin apur bat zabaldu eta orea bertara igaro. Kontu haundiz, eragiten hasi. Luzatu eta erdira doblatuz. Honelako 8-10 mugimendu eginda 2 minutuz lasaitzen utzi eta berriz ere eragin. Honela, 5-6 aldiz.
  3. Masa lau eta malgua lortutakoan, tapatu eta ordu betez toki epelen batean irakiten (fermentatzen) utzi. Bere tamaina bikoiztu behar du.
  4. Tamaina bikoiztutakoan, bola txikiagoak egin eta hauei pizzaren oinarri itxura eman (labe paperaren gainean). Labea, aurretik 250º tan berotu. Bero dagoela, masa 2-3 minutuz labetu gogortu dadin.
  5. Oinarria hozten utzi (izoztu beste aldi baterako bada).
  6. Tomatea zartagi batean, su ertainean, erdira egin arte egosi. Erdira egin denean, kontu haundiz, oinarriaren gainean zabaldu. Honen gainean, eskuz hautsitako mozzarela bola bat, urdai azpiko 40 gr inguru eta txanpinoi xerratu pare bat. 180ºtan laberatu 8-10 minutuz.
  7. Labetik ateratakoan albaka hosto eskukada eta oliba olio txorrotatxo batekin amaitu.

….

Kasu!

Orea egunean bertan erabili nahi ez bada, edo soberakoa ez botatzearren, izozkailuan gorde daiteke eta hurrengo batean zuzenean izoztua dagoela “montatu” eta laberatu!

Akaso!
Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin…

https://youtu.be/I0ZprxdBpOQ

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza
gogokoa

Kalabaza talo pizza

Kalabaza talo pizza – 

Kalabaza talo pizza makrobiotikoa RZ dakarkizugu oraingoan, talo eta pizza zaleak izanik eta makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugularik. Hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu, errezeta errazak, denak txundituta uzteko primerakoak, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • arto irina
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • dozena bat intxaur
  • kalabaza
  • tipula
  • tamaria

 

Kalabaza talo pizza RZ Errezeta

  1. Taloa egin. Bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ura bota eta nahasten joan masa egin arte. Masa hartu eta bola forma eman, bola bakoitza txapaldu talo fiorma definitboa eman arte.
  2. Zartagi batean buelta eta buelta taloa egin.
  3. Bitartean beste zartagi batean, olio pixka batez tipula xerratan frijitu su ertainean. Pixka bat egin denean gatza geitu eta aurretik xerratutako kalabaza geitu.
  4. Utzi egiten 10-15 minutu zartagia apurtxo bat mugituz.
  5. Azken unean tamari pixka bat bota eta amaitzeko intxaurrak geitu.
  6. Guztia taloaren gainean bota eta zerbitzatu.

 

Kasu!

Base bezala erabili daiteke eta kalabazaren ordez nahi duzuna geitu, adibidez: kalabazina, porrua edo lekak.

 

Akaso!

Talo masa tradizionala nola egin: 

Loramendi elkartearen eskutik, Karmele Ilarduia, Jobita Artabe eta Karmele Unzuetak talo masa nola egin erakusten … Egun batetik bestera ikastea ezinezkoa da, eta sarritan egin beharra dago ongi ikasteko.

https://youtu.be/3sX96fiPgcE

Ttakun kultur elkartearen eskutik 3 talogile esperimentatuk modu errazean taloak nola egin azaltzen dizute.

https://youtu.be/Y6bBw44B2Ns

Argiñano talos variados egiten …

https://youtu.be/TXzoypbQ1Cw

https://youtu.be/I0ZprxdBpOQ

Kalabaza talo pizza

gogokoa

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

https://youtu.be/I0ZprxdBpOQ

Osagaiak:

  • 250g irin
  • 125cl ur
  • 7g legami
  • 7g gatz
  • 25g oliba olio
  • tomate saltsa litro bat
  • 2 mozzarela bola
  • albaka
  • antxoa poto bat

Errezeta:

  1. Hondokoa egiteko, irina, ura, legamia eta oliba olioa nahastu behar dira.
  2. Nahasirik daudela, ogiarekin egiten den moduan, oreari eragin.
  3. 2 minutuz itxaron eta berriz eragin… horrela 6-8 aldiz.
  4. Labea berotu 250ºtan.
  5. Tomatea, zartagi batean su ertainetan jarri ura galtzen has dadin.
  6. Bitartean, masa zabaldu eta nahi den itxura eman ostean, aproposa den paperaren gainean laberatu 2-3 minutuz.
  7. Labetik atera eta 180ºtara jeitsi tenperatura.
  8. Masa beroaren gainean, ia ur guztia galdutako tomate saltsa zabaldu.
  9. Mozzarela eskuarekin hautsi eta tomatearen gainean zabaldu antxoekin batera.
  10. beste 5-10minutuz laberatu eta handik ateratakoan,  albaka gehitu.

 

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

PIZZA Michele Ursiono

Kasu!

Albaka eta antzeko belar eta hosto freskoak, amaieran eta labetik kanpo gehitu kolorea eta berezko zaporea gorde dezaten eta oliba olio gordin tanta batzuk gehitu hostoen gainetik.

Alferra bazara, jakizu gaur egun merkatuan topa daitezkeela pizzak egiteko masa bikain askoak,  baina gure iritzian,  etxean egindakoa bezalakorik ez dago!

Behin pizzaren orea ikasitakoan, gainerako guztia nahierakoa da. Zeure irudimenaren araberakoa.

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin
gogokoa

Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak

Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak – 

 Gaurkoan Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak RZ dakarkizugu, Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna.Bere lehen liburua plazaratu du Txertoa katalogoa eta Ttarttaloren eskutik, «Euskal sukaldaritza praktikoa» Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

ORBURU ‘TXIPS’ak ETA ORBURU EGOSIAK

….

Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiakOsagaiak 4 pertsonentzako:

  • 12 orburu
  • 8 otarrainxka
  • Ziazerba sorta bat
  • Esnegain basokada bat
  • Oliba olioa
  • Frijitzeko ekilore olioa
  • Gatza
  • Egosteko irina

Errezeta

  1. Lapiko bat urez bete, eta bota irin koilarakada pare bat eta gatz pitin bat. Sutan jarri, irakin arte.
  2. Bitartean, orburuak prestatzen hasiko gara. Horretarako, sei orburu bakarrik hartu, eta kendu lehen orriak; beldurrik gabe kendu, horretan dago eta sekretua. Bestela, izan ere, kanpoko geruza horiek jatean, gortasun apur bat ematen diote. Zuztarrak, berriz, moztu gabe zuritu, findu arte. Garrantzitsua da ordena horixe errespetatzea; bestela, orburuak azkar belzten hasiko dira. Ondoren, bota ur irakinetara, eta hantxe eduki irakiten hogei bat minutuz. Gero, sua itzali, eta bertan utzi epeldu arte. Ondoren, atera. Jarraian, jarri zartagin batean orburu egosi horiek, eta ziazerba sorta gehitu, juliana moduan moztuta.
  3. Esnegain basokada bat bota, eta orburuak egositako uraren beste basokada bat. Gehitu gatz pitin bat, eta guztia irakiten jarri. Saltsa pixka bat loditzean, sutatik kendu. Bien bitartean, gordinik ditugun beste sei orburuak zuritu, beste guztiak bezala; baina xaflatan moztu, lau bat xaflatan bakoitza. Ondoren, zartagin batean ekilore olio berotan frijitu. Orburu txips batzuk lortuko ditugu horrela. Gero, sukaldeko papera dugun erretilu batera atera, olio soberakina kentzeko; eta azkenik, bota gatz pitin bat.
  4. Azkenik, otarrainxkak zuritu, baina isatsa utziz. Zartagin batean oliba-olio zurrusta batekin frijitu.

….

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria… Platera muntatzeko, plater bakoitzean erdian jarri orburu egosiak plateraren, eta inguruan orburu txips-ak. Otarrainxka isatsak, berriz, orburu egosiaren gainean jarri, eta ziazerba eta esnegain saltsarekin erdiko orburuak soilik ongi busti.

Orburuak nola garbitu hemen.

Akaso!

Orburuak erraz eta azkar egiteko bideo pare bat…

https://youtu.be/QD3TJyrhFi0

https://youtu.be/zyXJUFjT3eE

Badirudi orburu pizza zaleak badirela New York-en…

https://youtu.be/pftykJGquaE

Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak
gogokoa