Blog Artxiboa

Gozoki eta postreak

Amonaren San Blas opila

Amonaren San Blas opila – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz…

Postre RZ onenaren bilaketarekin darraigu eta gaurkoan, otsailak 3, Eibar aldean ikur santu gozo den Amonaren San Blas opilaren RZ dakarkizugu. RZ nahiko erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko, esnetan bustitzeko ere bai…

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Masa egiteko: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia.
  • Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat.

San Blas opilaAmonaren San Blas opilaErrezeta

  1. Kilo erdiko masa prestatu behar da: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia nahi adina. Oratu suabe baina ez gehiegi, opilak ez daitezen lehorrak eta gogorrak geratu. Eman forma eta sartu labean, plaka gurinarekin igurtzita. 200º-tan 25-30 minutuz.
  2. Prest daudenean estali bainu zuriarekin.

 

  1. Bainu zuria: jarri kazo batean 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi tanta batzuk. Jarri su baxuan eta mugitu egurrezko koilare batekin azukrea erabat disolbatu arte.
  2. Irabiatu irabiagailuarekin loditu arte, eta jarri opilei.
  3. Utzi lehortzen. Kapa bat sortzen denean jakingo duzu prest daudela.

Kasu!

  • Bainua torta hotzei emanez gero distiratsuagoa geratzen da beroei emanez gero baino, nahiz eta horrela lehenago lehortzen diren.
  • Xolomo Sapiens “San Blas opila” Teresarena
  • San Blas opilak wikipedia – San Blas opilak Blas Sebastekoaren egunaren inguruan (otsailak 3) egiten diren  opilak dira.  Debabarrenan sortua, Eibar, Elgoibar eta Soraluzen ere, gaur egun dezente zabaldu da gozogintzan, batez ere Gipuzkoan.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

San Blas opila eta anisa, bai bikote gozoa

Ahotsak Ahozko Ondarea Eibarko Arrate Kultur Elkarteko kide den Leire Aranzabalegiren San Blas opila.

Esther Irastorza San Blas opila egiten …

….

 Eva Argiñanoren erroskilak San Blas erara …

Amonaren San Blas opila

gogokoa

Datil eta intxaur pastela

Datil eta intxaur pastela –

Datil eta intxaur pastela RZ gaurkoan dakarkizugun postrea, piscolabis edo mokadutxoa noiznahi egiteko pastel goxo honen errezeta hain zuzen ere. Errezeta goxoa duzu zinez, datilak eta intxaurrak erabilita printzipioz, zeure esku innobazioa osagai aukeraketan, ama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko aproposa, pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • dozena erdi datil
  • katilukada intxaur
  • 2 katilu irin
  • bikarbonatu koilarakada txiki 1
  • olio begetal katilu 1
  • arrautz 1
  • kanela, kurkuma, gengibrea
  • labeko papera

Datil eta intxaur pastelaErrezeta

  1. Bowl baten nahastu dena. Datilak, intxaurra txikituak, irina, bikarbonatua,  olio begetala, arrautza, kanela, kurkuma, gengibrea…
  2. Laberako moldetxo batean gainean labe papera jarri eta olio apurtxo batez igurtzi, nahasketa bertan bota eta bi goilaraz forma eman masari.
  3. Labean 40 minutuz 180º gradutan eta hortxe.

Kasu!

Epela mundiala dago. Esne edo kafean bustitzeko ere primerakoa.

Akaso!

Datil eta intxaur pastela barrita forman ere akaso… 

Datil eta intxaur pastela

gogokoa

“ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin

“ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin –

“ferrero rotxer” makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan, makrobiotika mundua eta printzipioak aplikatzen jarraituz, erraz egitekoa, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Postre osasuntsu bezain gozoa! Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak (20 bolatxo egiteko)

  • 250 gr datil
  • 2 koilarakada bete tahin
  • 2 koilarakada kakahuete gurin (azukre erantsirik gabe)
  • 2 koilarakada kakao puru (ez gozoa)
  • gatzik gabeko kakahuete eskukada handi bat, zakarki xehatuak

Kanpoalderako osagaiak:

  • kokoa
  • almendra hautsa
  • hur hautsa
  • kakao hautsa
  • pistatxo gatzatu gabeak txiki-txiki eginda (edo hautsa)

Errezeta

  1. Datilak labanaz xehatu ore bat lortu arte.
  2. Gehitu beste osagai guztiak eta eskuekin nahastu dena.
  3. Nahi dugun neurriko bolatxoak sortu eskuekin.
  4. Kanpoalderako osagai guztiak nahastu.
  5. Lortutako hauts honetan busti edo pasa egindako bolatxoak.
  6. Erretilu batean zerbitzatu eta dekoratu marrubi edo beste fruitu gorriekin.

Kasu!

Gozozale osasuntsuentzat 20 pieza inguru egiteko errezeta…

Marrubiekin edertu dugu aurkezpena, adibide eta ideia moduan…

Akaso!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Datil eta intxaur pastela

Oshawa ogia edo Oshawa pastela tipularekin

Sagar tarta makrobiotikoa

gogokoa

Barazki krepeak

Barazki krepeak – 

Barazki krepeak edo barazki krepak RZ makrobiotikoa dakarkizugu gaurkoan, bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta makrobiotika errezeta sortarekin darraigu… Errazaama eta izeba bisitan datozenerakodenak txundituta uzteko primerakoa… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Sarrazeno gari-irina (baso handi bat)
  • ura
  • gatza
  • olioa
  • barazkiak (aurreko eguneko soberak edo etxean dauzkagunak)

Errezeta

Alde batetik berdurak prestatuko ditugu. Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdurak erabili ditzakegu edo etxean daukaguna erregosita utzi alde batean.

Krepeak egiteko:

  1. Sarrazeno gari-irina baso bat plater sakon edo bowl batean jarri.
  2. Erdian zuloa egin ukabilarekin eta gatza pitin bat bota.
  3. Egin dugun zulora ura gehitzen joan eta nahastu barilla batekin.
  4. Ura pixkanaka bota irin guztia nahastuta geratzen den arte.
  5. Zartagin txiki bat berotzen jarri eta bero-bero dagoenean olio tanta bat bota, eta segidan egin dugun irin-krema bota erdian, sakabanatu zartagina mugituz hau estali arte.
  6. Estali eta egiten utzi 10 minutu.
  7. Buelta eman eta beste aldea egiten utzi beste 5-10 minutu.
  8. Plater batean zerbitzatu eta gehitu aldez aurretik prestatuta geneuzkan berdurak.
  9. Krepea tolestu fajita edo enpanada baten forman.

Kasu!

Bazkari edo afari arin, osasuntsu eta gozo-gozoa! Aurreko egunean sobratu zaizkigun berdura edo barazkiak erabili, edo etxean daukaguna… Gure adibidean humus apurtxo bat zabaldu dugu krepean. Gazta krema ere erabili dezakezu.

Akaso!

Sagar tarta makrobiotikoa

Barazki krepeak

 

gogokoa

Erregetako Roskoia eta Errege Opila

Erregetako Roskoia eta Errege Opila – Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Urtea apropos hasteko, Amonaren RZtatik atera ditugun bi errezeta dakarzkizugu, ezberdinak antza, aproposak postre zalea bazara eta etxean errege egunean jateko ohiturarik baduzue. Gure Olentzerok ere oso gustokoa omen du opila… Parranda osterako bikainak, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

ERREGETAKO ROSKOIA

Erregetako Roskoia eta Errege OpilaOsagaiak

  • 500 gr. irin
  • 100 gr. azukre
  • 100 gr. gurin
  • 2 arrautza
  • Laranja birrindura
  • 20 gr. okindegiko legamia
  • Laranja-lore ura
  • 200 esne dezilitro

 

Errezeta

  1. Ipini irina eta egin zulo bat erdian, eta joan zulo horretan lehengai guztiak jartzen masa bat lortu arte.
  2. Utzi ordu batzuz toki epel batean ondu dadin, bere neurria bikoiztu behar du eta.
  3. Forma eman, arrautzarrekin “pintatu” eta aurretik berotutako labera sartu, 15 minutu 170 gradutan.

ERREGE-OPILA

Osagaiak

  • Postreetarako irina 250 gr.
  • Azukrea 50 gr.
  • Arrautza bat
  • Okin legamia 25 gr.
  • Gurina 25 gr.
  • Esnea 50 ml.

 

Errezeta

  1. Irina bahetu eta gurina jarri (apur bat urtuta, baina ez erabat)
  2. Arrautza irabiatu eta azukrea gehitu, eta jarraian limoi eta banila esentziak. Bota irina eta legamia.
  3. Oratu, eta esnea gehitzen joan pixkanaka dena fina egon arte, bola bat egina, txikle tankera har dezala. Ohikoena esentzia edota laranja-lore ura botatzea da.
  4. Bola olioarekin igurtzi eta jalkitzen utzi ordu laurdenez…
  5. Masa tenkatu uztai bat egin behar.
  6. Labe paperaren gainean jarri eta jalkitzen utzi hazi dadin. Azukreztatutako fruituak jarri. 12 orduz utzi labe barruan, hotzean.
  7. Hurrengo goizean irabiatutako arrautzarekin igurtzi. Labea aurrez berotu, eta sartu roskoia berriro: 180 gradutara 12 minutuz.

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Maite Goñiren azalpentxoak errege opilaren inguruan… Maiteren Podcast.eus-eko 10minututan teknologia saio interesgarrira esteka ere hemen.

Erregetako Roskoia eta Errege Opila

gogokoa

Gabon konpota

Gabon konpota – 

Postre RZ batez bukatuko dugu urtea eta gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabon Konpota RZ dakarkizuguRZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, segi fin, gozatu gabonak eta on egin! 🙂

GABON KONPOTA

….

Osagaiak

  • 2 l ur
  • Litro bat ardo beltz, ona
  • 400 g azukre
  • Kanela, ezpal bat
  • Litro laurdena mertxika-zati lehor
  • Litro laurdena aran pasa
  • Litro laurdena piku lehor
  • Litro laurdena mahaspasa

. . . 

Gabon konpota

Gastronomiako Euskal Eskola

Errezeta

  1. Kazola batean, ura eta ardoa isuri eta haietan egosiko ditugu azukrea eta kanela.
  2. Irakiten hasi orduko erantsiko ditugu mertxika-zati lehorrak. 20 bat minutuan edukiko ditugu gai guztiak, irakin arinean egosten.
  3. Haien ostean erantsiko ditugu aran eta mahaspasak eta piku lehorrak, beste 20 bat minutuan edukitzeko.
  4. Udareak edo sagarrak erantsiko ditugu azkenik, zurituak eta zatituak. Beste 20 bat minutuan edukiko dugu guztia egosten.
  5. Haien buruan, kazola epeltzen utzi eta prest edukiko dugu orduan konpota, izozkiarekin edo saltsa ingelesarekin jateko.

. ..

Kasu!

Konpota zuzenean potean egin eta gorde.

 …

Akaso!

Gabonetako egun hauetarako oso aproposa eta RZ erraz-errazik bada hauxe, Atzoko sobrak RZ, hintzak hik…

Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugula urtea eta, gaurkoan gabonetako altxor seinalatu horietakoa den Gabonkonpota RZ dakarkizuguRZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba batez ere… Segi gozo, gozatu gabonak eta on egin!
gogokoa

Sagar erreak

Sagar erreak – 

Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, eta sagar_erreak RZ dakarkizugu gaur RZ erraz-erraza eta oso praktikoa deritzoguna, geure  herri eta etxeotan betidanik ezagutu den RZ… Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

SAGAR ERREAK

….

Osagaiak 4 lagunentzat

  • 8 errege sagar
  • 8 koilarakada azukre
  • Xorta bat sagardo-pattarra
  • Ura, baso erdia

Sagar erreak

Sagar erreaksagar erreak errezeta - Pagotxa RZkErrezeta

  1. Labea berotuko dugu lehenik, 180º-ko tenperaturan.
  2. Erretilu batean ipiniko ditugu zortzi sagarrak, osorik, ongi garbitu eta lehortu ondoan. Labana batez ebaki bat egingo diegu zabalera osoan, labainaren ahoa gehiegi sartu gabe, erretzerakoan lehertu gabe amore eman dezaten.
  3. Gainetik azukrea hautseztatu, pattarra eta ura isuri, eta sartuko ditugu labean, 35 bat minutuan (ordubete ere bai gustuaren arabera), ongi egin daitezen arte.

Sagar errea

Kasu!

Amonaren errezeten artean honakoa aurkitu dugu, azukrea beharrean gatz apurtxo bat botata, sagarraren zapore gozoa indartzen da eta ez omen du ezer gehiago behar… Ez azukre, ez pattar, ez urik… Egin proba ea… (gu konbentzitu gaitu…).

. . . 

Akaso!

Sagar tarta RZ eta Madonnak SAGARRA JO!

Sagar tarta

. ..

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan gure Iker Martinezek ANANA ERREA RZ egin zuenekoa…

Postreak aipatuz geundela, Aittonak egindako Donuts RZ eta bideo bat hemen.  Homemade Donuts Recipe By Our Grandpa.

Martin Bersategi opilak Donuts forma dute, hala! hintzak hik, edozer dela …

Sagar erreak

gogokoa

Mugurdi eta mertxika ur izoztua

Mugurdi eta mertxika ur izoztua – 

Edatekoetan murgilduta ari garela, uda honetarako Mugurdi eta mertxika ur izoztua RZ hemen dakarkizuguna. Frexkagarri gogoz bazabiltza edateko beste RZ bat denak txundituta uztekoligatzeko ere bai…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Mugurdi garbituak (edo marrubiak) eta mertxika mamia, zuritua eta hezurrik gabe, kilo bat
  • Kalitate oneko ardo beltza, 375 cl
  • Limoi baten zukua
  • Ur hotz-hotza, 1,7 litro
  • 300 g azukre

Errezeta

  1. Irabiagailu baten ontzian osagai guztiak sartu.
  2. Minutu batez dena xehatu eta nahastura iragazki batetik pasaraziko dugu.
  3. Edaria botila pare batean sartu eta hozkailuan freskatzen utziko dugu.

Kasu!

Hotz-hotza edan behar da.

Akaso!

gogokoa

Amonaren anana tarta

Amonaren anana tarta – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre RZ sailtxo honekin jarraituz Amonaren anana tarta RZ dakarkizugu gaurkoan. RZ erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • 5 arrautza
  • 5 azukre koilarakada
  • 5 koilarakada irin
  • anana (potekoak)
  • Chantilly-a: esnegain litro laurden bat, 2 zuringo, 4 koilarakada azukre
  • Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat

Amonaren anana tartaErrezeta

  1. Egin bizkotxoa: 5 arrautza, 5 azukre koilarakada eta 5 koilarakada irin.
  2. Hozten denean, moztu bi kapetan ondoren bete ahal izateko. Bota barruan anana poteko zukua eta hainbat xerra zatitxoak eginda.
  3. Egin chantilly bat esnegain litro laurden batekin, 2 zuringorekin eta 4 koilarakada azukrerekin.
  4. Chantillyaren erdiarekin bete bizkotxoa, eta beste erdiarekin atondu gainetik eta aldamenetik.
  5. Jarri gainetik gainontzeko anana xaflak zatitan moztuta edo osorik, eta atondu.

Kasu!

  • Nahi izanez gero jarri gingak.
  • Hotza zerbitzatu.
  • Anana – wikipedia – Ananas comosus Ameriketako tropikokoa den landarea, fruituagatik ezaguna. 

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Anana errea

Amonaren anana tarta

gogokoa

Amonaren moka tarta

Amonaren Moka tarta – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre RZ gehiago eta Amonaren moka tarta RZ dakarkizugu gaur, nahiko erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • almibarra egiteko, 7 koilarakada azukre eta 10 ur
  • 200 gr gurin
  • 2 arraultza
  • 2 koilarakada nescafe koilarada

Errezeta

  1. Egin bizkotxoa beti bezala, 4 arrautzekin.
  2. Moka: egin almibarra, 7 koilarakada azukre eta 10 ur.
  3. Utzi hozten.
  4. Jarri 200 gr gurin entsalada-ontzi sakon batean, eta joan pixkana almibarra gehitzen irabiatzen zoazen bitartean. Gehitu 2 gorringo irabiatzen jarraitzen duzun bitartean, baita bi koilarakada nescafe koilarada ur batekin nahastuta (edota ondo kargatutako kafe pixkat).
  5. Atondu.

Kasu!

  • Txokolate xaflak edo malutak erabili apaintzeko nahi baduzu.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Abaltzisketako Ostatuko Begoña Artola etxeko tarta berezia errezeta prestatzen ‘Txoriene’ saioan.

Luisa gazta tarta

Amonaren moka tarta

gogokoa

Amonaren ijito besoa

Ijito besoa – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre gogoz gabiltza eta gaurkoan bereziki gustokoa dugun amonaren ijito besoa RZ dakarkizugu, gozamen eta plazer une txiki batek asko ematen baitio gorputz eta arimaren plazer nahi eta behar tentakorrari… Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • (4 arraultza)
  • 4 gorringo
  • 4 zuringo
  • 4 koilarakada azukre
  • 4 koilarakada irin
  • azukrea
  • glas azukrea

ijito besoa

Errezeta

  1. Prestatu bizkotxoa elur-puntura eramandako 4 zuringorekin eta 4 koilarakada zukrerekin.
  2. Gehitu 4 gorringoak eta bahetutako 4 koilarakada irin.
  3. Estali labeko bandeja laberako paperarekin, eta jarri krema.
  4. Sartu labean eta utzi bertan 11-12 minutuz.
  5. Ateratakoan jarri azukrearekin hautseztatutako ezpainzapi batean, zabaldu pastel-krema eta biribildu.

Kasu!

  • Hozten denean hautseztatu glas azukrearekin eta egin apainduraren bat suhatz bero batzuekin.
  • Ipar Euskal Herria eta Frantzian ijito besoari  ‘opil-kiribildua’ (gâteau roulé) esaten diote.
  • eu.wikipedia.org/Ijito-besoa

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Ijito besoa

gogokoa

Amonaren pastel krema

Amonaren Pastel krema – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre gozoetan barrena gaurkoan amonaren pastel krema RZ dakarkizugu, gozamena eta plazerra besterik gabe, denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • baso eta erdi esne
  • kanela
  • limoi azalak
  • 2 gorringo edo 2 arrautza
  • 4 koilarakada azukre
  • koilarakada bat irin (edo erdia irina eta beste erdia potax edo maizena)

Amonaren pastel kremaErrezeta

  1. Prestatu baso eta erdi esne kanela eta limoi azalarekin, eta jarri irakiten.

  2. Beste kazo batean jarri 2 gorringo edo 2 arrautza, 4 koilarakada azukre, koilarakada bat irin (edo erdia irina eta erdia Potax edo maizena), eta dena ondo nahastu.

  3. Esnea irakitzear dagoenean nahastu guztia, eta eduki irakitzen tarte batez ondo nahasten duzun bitartean (itsasi ez dadin, eta ez dadin pikorrik atera).

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso! 

Pastéis de Belém

Belem-eko NATA PASTEL ospetsua … 

Amonaren pastel krema

gogokoa

Amonaren Goxua

Amonaren Goxua – 

Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz …

Postre gogoz gabiltza beti, badakizu, eta izenak dioen bezala gozoetan gozoena den eta gasteizen hain famatsu den amonaren goxua RZ dakarkizugu gaurkoan, arimaren plazer nahi eta behar tentakorrarentzat… Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Pastel-krema
  • 500 gr esne
  • 50 gr azukre40
  • gr maizena
  • 3 arrautza
  • Esnegaina
  • 200 gr esnegain
  • 20 gr azukre
  • Bizkotxoa (kaxakoa aukeran)
  • 50 gr bizkotxo
  • 50 gr ur
  • 20 gr azukre
  • kanela

Amonaren GoxuaErrezeta

  1. Krema: Jarri esnea irakiten.  Nahastu Maizena, arrautzak eta azukrea, gehitu esnea pixkanaka, jarri sutan eta irakin 5 minutuz. Gorde.
  2. Esnegaina: harrotu esnegaina azukrearekin, eta gorde gerorako.
  3. Prestatu bizkotxoak baserako, edo jarri kaxako bizkotxoak kanela eta azukredun esne epeletan.
  4. Jarri gainetik azukredun esnegain harrotu kapa bat, eta kapa honen beste pastel-krema kapa bat.
  5. Nahi izanez gero jarri azukrea gainetik eta erre, goxoki estiloan gera dadin.

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Amonaren Goxua

gogokoa

Maximinaren txurroak

Maximinaren txurroak – 

Gaurkoan Maximinaren txurroak RZ  dakarkizugu, istorio eta guzti geure amamak eta Xolomo Sapiens gogoan. Ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneandenak txundituta uzteko, aproposa pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Jaki bat asko eta asko desiratzeko dauden ehunka arrazoien artean, badira bi oso sarri agertzen zaizkidanak. Bata da jakia bera maite dudala, bere benetakotasunean, eta bigarrena, badela zerbait, historia edo istorio, erakargarri egiten duena. Gaur txurroaz naiz akordatu eta haien gosea zait ernetu, zergatik eta lagun batek Berako barojatarren koadrillako emakume baten albiste eman didalako: Maximina Berasain Elizondo. Iritsiko naiz harengana, baina lehenik utz iezadazu txurro onak nola egiten diren honaino ekartzen Sukaldean gunetik.

TxurroakOsagaiak

  • Litro erdia ur
  • Gatza, ximiko bat
  • 250 g irin, bahetua
  • Oliba olioa

Errezeta

  1. Sutan jarriko dugu ura, gatzarekin. Irakin eta xirripaka isuriko dugu irina edukiko dugun gopor edo ontzi batean, poliki-poliki, txurro-ore mehe leun bat itxuratu ahal izateko. Prest eduki orduko sartuko dugu txurro-maukan, aho kizkurrarekin.
  2. Ugari jarriko dugu olioa berotzen eta kea jarioan hasi orduko hasiko gara txurroak ateratzen, txurro-mauka ertzetik estututa. Ez ditzagun txurro asko batetan bota; zabal-zabal eta ongi frijitu behar dute, eta tenperaturari eutsi behar dio betiere olioak.
  3. Guztiak frijitu ondoan, gainetik azukrea hautseztatu eta hoztu baino lehen jango ditugu txurroak.

Kasu!

Ongi gorrituak nahi baditugu, orea egiterakoan 4 koilarakada uren ordez 4 koilarakada esne gehituko ditugu.

Akaso!

Maximina Berasain

Orain bai, banoa Maximina Berasain Elizondo zein zen esatera edo, bederen, haren anekdotetako bat aipatzera.

Jakin dakigu Maximina andrea Carmen Barojaren koadrillakoa izan zela Beran, Espainiako Gerra garai beltz hartan eta lehenagotik ere bai. Carmen Baroja hau, ostera, Nessi ere bazen eta, nola ez ba, Pio eta Ricardoren arrebaz gainera, Maria de Maeztu eta beste batzuekin Lyceum Femeninum Club izeneko solasgunearen sortzaile Madrilen eta Recuerdos de una mujer de la generación del 98 liburuaren egile. Emakume aurreratua, nolanahi den.

Ahal zuen guztietan Berako atsedena bilatzen ei zuen Carmen Barojak eta (Altzate auzoko)  Itzea baserri ikusgarriaren baratzean aurkitzen zuen gerizpearen gozamenean, Lolita Iraizoz, Dolores eta Conchita Larunbe, Pilar Agirrezabal eta, besteak beste, gure Maximina Berasainen konpainia bilatzen ei zuen solasteko orduan.

Pentsatu nahi dut elkarrizketa haiek ez zirela izanen edonolakoak, emakume ilustre eta biziak izanen zirela denak eta guztiak, eta, seguru asko, emakume izate hutsagatik ez zaigula haien albiste handiegirik iritsi edo, bederen nik ez nituela ezagutzen. Hala ere ez daukadan nire fortuna guztia emanen nuke zirrikitu batetik haiek ikusi eta entzutearen truk, eta, batez ere emakume haiekin txurro batzuk jateagatik arratsalde fresko batean.

Pentsatzekoa da derrigorrez behar zuela izan  gustagarri emakume haien solasak, bai behintzat 1935garrenean, Maximinak bere 55 urte betetze ospakizunerako egin zuen gomita irakurrita :

Resignada participa a Vd. que habiendo llegado al ocaso de sus ilusiones matrimoniales por reiterados y definitivos fracasos se decide a celebrar sus bodas de platas nekazariles a sus cincuenta y cinco años de edad y cuarenta de continuo e inútil coqueteo, invitándole a un acto en el que freirá churros a las cinco de la tarde del día 29 de los corrientes, en la casa Erriko-Etxea, sita en el barrio de Alzate.

Ez daukadan fortuna eta daukadan apurtxoa ere bai, denak emanen nituzke, txurro haien truke.

+ txurro festa

Maximinaren txurroak

gogokoa

Olo gailetak

Olo gailetak –

Olo gailetak RZ gaurkoan dakarkizugun errezeta, errezeta makrobiotikoa, mahaspasak erabilita printzipioz, baina datilak oso gustoko ditugunez gaurkoan datilak erabiliko ditugu gaileta goxo hauek egiteko. Ama eta izebari gustatuko zaie bisitan datozeneandenak txundituta uzteko, aproposa pandemia egoeratan gozatzeko eta ligatzeko ere bai agian…

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • oloa 100 gr inguru
  • oloa hezetuta beste 100 gr inguru
  • olo irina edo espelta irina 50 gr inguru
  • datilak edo mahaspasak
  • pipak
  • intxaurrak
  • olio apurtxo bat
  • ura

Olo gailetakErrezeta

  1. 100 gr olo uretan ezetzen utzi.
  2. Ezetuta dagoenean turmix-etik pasa krema bat egin arte.
  3. Bowl baten olo 100 gr lehorrak eta egindako olo krema nahastu. Datilak eta intxaurrak txikitu eta bowl-era gehitu guztia, pipak ere bai. Masa oso likido balego irina bota.
  4. Labeko bandeja gainean labe papera jarri eta olio apurtxo batez igurtzi.
  5. Bowleko nahasketari bi goilaraz gaileta forma eman, eta labeko paperean jartzen joan gaileta masak.
  6. Labean 15-20 minutuz egin 180º gradutan.
  7. Hozten utzi eta prest.

Kasu!

Gaileta hauek osasuntsuak dira oso, baina gozozalea bazara eta nahi izan ezkero azukrea edo txokolatea erabili ditzakezu.

Akaso!

Postre errezagorik behar baduzu hemen gure bikote famatsuaren aukera …

Olo gailetak

gogokoa

Udare tarta

Udare tarta – 

Tarta gogoa geneukan eta hemen dakarkizugu herri eta etxeotan betidanik ezagutu den Xolomo Sapiensen RZ zahar goxo hau, sagar tartaren neba-arreba. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozeneanligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Tarta molde bat, labean berotutako masa hautsi fin-finaz estalia, hotza
  • 6 udare, zurituak, dadotan moztuak
  • Zurrusta bat Calvados (edo horrelako beste pattar bat: rona, cognac, armagnac)
  • Korintoko mahaspasak, eskutada bat (sobera lehor baleude, zenbait orduz eduki beratzen Calvados-etan)
  • Gurin puska eder bat
  • Koilarakada bat azukre
  • Bainila leka bat, irekia eta aletua
  • Almendra orerako:
    • 55 g irin
    • 55 g azukre
    • 45 g almendra hauts
    • 45 g gurin bigun

Udare tartaErrezeta

  1. Azukrea, zartagin batean su eztian, karamelu bihurtu dadila eta kolore horixka-gorrixka hartzen duenean gurina gehitu, azukre beroarekin bat egin dezan.
  2. Orduan agudo erantsi udare dadoak eta bainila leka irekia eta bere aleak, uneoro zartaginari eragiteari utzi gabe. 10 bat minutu pasatuta horrela, alkohola gehitu, su har dezala utzi eta bertara irauli mahaspasak, udare salteatuen zaporea har dezan denak.
  3. Sutatik baztertu padera eta dena katilu batean sartu. Hozten denean, bainila leka kendu, beste zerbaitetarako behar badugu ere, eta egin dugun nahastura labean berotutako tarta-oinarri batean jarriko dugu, koilararen sabelaldearekin hedatuz.

Bizkitartean almendra orea prestatuko dugu…

  1. Irinarekin azukrea eta almendra txikituak nahasi eta, azkenean, gurin biguna gehitu, baina erne, bigun, ez urtua. Behatz-mamiekin nahasi hondartzako harea finaren itxura hartu arte.
  2. Harea horrekin moldearen hondoan jarritako udare eta pasak estali eta labean edukiko dugu tarta, 190 graduan, 30 bat minutuz, tartaren gainaldea gorritzen den arte, kolore polita izan arte.
  3. Behin hoztutakoan, parparrean bota azukre hautsa gainetik eta izozki oso krematsu batekin batera zerbitzatu.

 …

Kasu!

Sagar tarta makrobiotikoa

Akaso!

Udare tarta

gogokoa

Sagar tarta makrobiotikoa

Sagar tarta makrobiotikoa – 

Sagar tarta makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan, makrobiotika mundua eta printzipioak ezagutzen hasteko aukera izan dugu eta hasitako makrobiotika RZ sortarekin darraigu.  Errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • gari sarrazeno irina
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • sagarrak 3-4
  • dozena bat intxaur
  • kokoa 50 gr.

sagar tarta makrobiotikoaErrezeta

  1. Masa edo orea egin. Bowl batean irina eta gatz pixkat jarri, nahastu eta erdian zulo bat egin, bertan ur hotza bota eta nahasten joan masa, nahikoa likido geratu behar da oraindik.
  2. Labeko bandeja batean papera jarri eta sukaldeko brotxa batez olioa zabaldu azalera guztian.
  3. Sagarrak zatitu, zartagitik pasa gatza pixka batez.
  4. Aurretik egindako masari sagarrak, intxaurrak txikituta eta kokoa nahastu.
  5. 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.
  6. Tarta labetik atera eta zatitu.

Kasu!

Gozozaleentzat, pasak edo datil txikituak geitu litezke sagar, intxaur eta kokoaz gainera.

Akaso!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Sagar tarta

Sagar RZk

Sagar erreak

SAGARRA JO !!!

Sagar tarta makrobiotikoa
gogokoa

Patxarana

Patxarana – 

Pattarrak RZ sailtxo honetan gabiltzala, gaurkoan pattarren TOPera gatoz patxarana RZ honekinErraza eta primerakoa lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

patxarana - basaranaOsagaiak

  • Basaran freskoak, onduak, kilo bat
  • Patxarana egiteko anis berezia, 3 litro
  • Kafe ale batzuk

Errezeta

  1. Ongi garbitu basaranak, uretan, gero lehortu eta hurrena bidoi edo bonbila handi batean sartu.
  2. Ondoren anisa isuriko dugu bidoira eta kafe aleak sartu. Ongi estalita egon dadila hiru hilabetean, baina noizean behin astindu bat eman lurrinak eta kolorea ongi banatu eta zabaldu daitezen, denean berdin.

 

Kasu!

Norberaren gustua zein den eta bakoitzak nolako pazientzia duen, horren arabera denbora gutxiago edo gehiago edukiko dugu beratzen. Denborarekin asmatzea, horixe da kontua. Batzuek kanela txotxa gehitzen diote, pixar bat, edo limoi edo laranja azala.

Ez da komeni denbora sobera ere uztea basaranak beratzen, patxarana sobera ez iluntzeko, eta botilatzen badugu ona izaten da botilan basaran ale batzuk sartzea, ez gehiegi betiere. Sobran ditugun basaranekin marmelada goxo-goxoa egin dezakegu. Patxarana sobera zahartzea ere ez da ona, kolorea eta, are garrantzitsuagoa, fruta-zaporea galtzen baitu.

Hobe da  p a t x a r a n a  fresko samar egotea edo izotz puska batzuekin edatea. Ez dezagun ahaztu, dena dela, gozoa izan arren eta aise sartzen bada ere, sekulako atxurra uzten duela gehiegi edanez gero. Patxaranaren mozkorraren biharamunean, bestondoan, nahiago du edozeinek tximu-pixa edan patxaran xorta bat baino, traidorea baita maiz. Nik bezain ongi dakizue denok.

 

Akaso!

 

gogokoa

Limontxeloa

Limontxeloa – 

Ama eta izeba datozenerako RZ gaurkoa. Ligatzeko ere zergatik ez? Une apropos horretarako… Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Litro bat alkohol etiliko, 95º-koa
  • limoi, horiak eta usain goxokoak
  • Litro bat ur + baso bat
  • 250 g azukre

Limontxelo

Errezeta

  1. Alkohol etilikoan 7 limoi horien azal birrindua sartuko dugu (alde zuria kenduta). 10 eta 20 egum artean utziko dugu beratzen, dugun presaren arabera. Egun horiek iraganik, alkohola iragazkitik pasatuko dugu.

  1. Beste alde batetik, litro bat ur eta basokada bat jarriko ditugu aparte, azukrearekin. Irakinarazi eta gero, 5 minutuz hozten utziko dugu, eta ondoren lehendik iragazitako alkoholarekin nahasiko dugu. Ordu batzuk eman ditzala pausatzen.
  2. Edaria botilatu eta ongi itxita hozkailuan sartu zerbitzatu baino lehen.

Kasu!

  1. Kontuz…
  2. Zenbat eta hotzago egon, orduan eta gehiago edango, gozatuko, eta mozkortuko gara.

Akaso!

Nonna’s LIMONCELLO …

Limontxeloa
gogokoa

Arrozesne pattarra

Arrozesne pattarra – 

Pattarrak RZ sailtxo hau jarraituz, gaurkoan berezia eta exotikoa dirudiena baina euskaldunon artean aspalditik dabilen Arrozesne pattarra RZErraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 900 g esne
  • 900 g esnegain likido
  • 200 g arroz
  • 300 g azukre
  • 10 koilarakada kanela pattar edo uxuala
  • Kanela txotx txiki bat

Arrozesne pattarraErrezeta

  1. Esnea eta esnegaina kazola batean sartu eta irakiten jarri su motelean.
  2. Lehenbiziko borborrak hasi eta berehala, azukrea, arroza eta kanela txotxa gehituko ditugu, eta beste 20 minutuz utziko dugu irakiten, baina ez indar handiz.
  3. Denbora hori iraganik, nahastura epeltzen utziko dugu eta iragazkitik pasatuko dugu.
  4. Azkenik, pattarra eman eta hozkailuan sartuko dugu freska dadin.
  5. Botilatu egin genezake. Hozkailuan 3 bat egun iraungo du.

 

Kasu!

Hozkailuan 3 bat egun izan, ez gehiago! Egun gehiago pasatuz gero, esnekia mingortzeko arriskua dago eta, jakina, pattarra galaraztekoa.

 …

Akaso!

Etxean egindako Baileys-a agian?

Arrozesne pattarra

gogokoa

Esne merengatu pattarra

Esne merengatu pattarra – 

Festa gogoz darraigu eta hona beste pattar RZ bat zeurekin konpartitzeko, Esne merengatu pattarra errezeta hemen dakarkizuguna, denak txundituta uztekoligatzeko ere bai…  Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

  • 800 g esne
  • 200 g esnegain likido
  • Laranja edo limoi azal puska eder bat
  • Kanela txotx bat
  • 175 g azukre
  • 150 g ron
  • Arrautza zuringoak (200 g) + 25 g azukre

Esne merengatu pattarra

Esne merengatu pattarraErrezeta

  1. 10 minutuz irakinarazi esnea, esnegaina, laranja edo limoi azala eta kanela, su ezti-eztian.
  2. 10 minutu horiek pasatuta, oraindik ere sutatik kendu gabe, azukrea gehitu eta sutatik baztertu eltzea berriz borborka hasten denean.
  3. Epeltzen utziko dugu gero, eta rona gehitu eta gero, iragazkitik pasarazi eta hozkailuan utziko dugu freska dadin.
  4. Edan behar dugunean, arrautza zuringoak pixka bat harrotu, irabiatzeko hagaxkekin, 25 g azukrerekin batera.
  5. Aldez aurretik prestatuta hozkailuan dugun edari hotzarekin nahasi eta ongi eragin.

 

Kasu!

Hotz-hotza zerbitzatuko dugu.

 

Akaso!

Homemade Chocolate Liqueur with vodka, Irish Cream Liqueur, Ruby Red Citrus Infused Vodka & homemade Raspberry Liqueur.

Alkohola eta kafeina, eztanda egin arte

Esne merengatu pattarra

gogokoa

Hur eta kakao pattarra

Hur eta kakao pattarra –

Festa gogoa daramagu barruan eta alkoholaren bide arriskutsuan sartu gara konfitamendu egoera honetan. Hemen RZ sorta alkoholduna zeurekin konpartitzeko, Hur eta kakao pattarra errezeta lehena, pixka bat piripi dakarzkizuguna, denak txundituta uztekoligatzeko ere bai…  Segi gozooooo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 500 g esne
  • 500 g esnegain likido
  • 300 g hur-praline
  • Kakao hautsa, 4 koilarakada txiki
  • 150 g hur pattar

Hur eta kakao pattarraErrezeta

  1. Eltze batera esnea eta esnegaina bota, eta irakitan jarri.
  2. Irakin eta gero, hur-pralinea eta kakao hautsa gehituko dizkiogu nahasturari.
  3. Irabiagailuarekin ongi jo dena, eta iragazki fin patetik pasarazi likidoa.
  4. Nahastura hoztu denean, hur pattarra gehituko diogu.
  5. Freskatzen utzi.

 

Kasu!

Hotz-hotz zerbitzatu.

Hur-pralinea gozogintzako produktua da. Konfiantzako gozogile bati enkargatu eta eros diezaiokegu.

 

Akaso!

Txokolate txuri pattarra RZ bideoa akaso?

Hur eta kakao pattarra

gogokoa

Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola egin

Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola egin – 

Lehor gelditzen zaizkigun opileria gozo edo moldeko ogi zaharra ez alferrik galtzeko errezeta erraza gaurkoan, Bizkotxo zahar pastelaren RZ dakarkizugu denak txundituta uzteko, parranda ostean lagunekin gozatzeko kaka-janaama eta izeba bisitan datozenerako… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Bizkotxo lehorra edo brioche ogi zaharra, zati eder bat
  • 5 arrautza
  • Katilukada bat esnegain urtu
  • Zorrotada on bat Armagnac
  • Bainila urtua edo karamelu urtua, pixar bat

.

Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola eginErrezeta

  1. Dadotan moztu eta txigortu egingo dugu bizkotxoa edo brioche ogia.
  2. Labeko grilan egingo dugu, jakiak itsasten ez diren padera batean, gurin apur batez. Gorrixka geldi daitezela, hori da kontua.
  3. Molde biribil edo angeluzuzen baten hondoan jarriko ditugu, hondoa guztiz okupaturik, oso garrantzitsua da hau, eta haien gainean isuriko ditugu arrautza joak, esnegain, bainila eta alkoholarekin nahasi eta gero. Labean sartu eta 200º-ko tenperaturan edukiko dugu pastela ontzen orduerdiz, gainalde gorritu eta barrua mamitu arte.

.

Kasu!

Epel jango dugu, izozkiaren adibidez.

Izugarri ona da errezeta hau egun batetik bestera lehor gelditzen zaizkigun opileria gozoa edo moldeko ogi zaharra ez alferrik galtzeko. Erabiliko dugun orea edo opileria aberastuko dugun heinean izango da goxoagoa eginiko pastela. Azukrez hornitu gabeko oreren bat erabiltzen badugu, moldeko ogia esate baterako, mamitu aurretik erantsiko diogu azukrea arrautza eta esnegain oreari, egoki gozatzeko.

.

Akaso!

Laberik gabe egiten du bizkotxoa gure urruneko amonak …

Bizkotxo zaharrarekin pastel bat nola egin

 

gogokoa

Amonaren Krepak

Amonaren krepak –Amonaren errezetak

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

Tentazioan erortzeko bideak jarraituz, Amonaren errezetatan aurkitutako hauxe dakarkizugu oraingoan, gozo eta maitasunez beterik datorren amonaren krepak RZ, 2 bertsiotan gainera, olioarekin eta gabe dirudienez, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoak. Ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

KREPAK  1

Osagaiak

  • arrautzak
  • esnea
  • gatza
  • irina

Errezeta

  1. Irabiatu 2 arrautza, esne katilu bat gehitu, gatza eta 6 koilarakada irin. Ondo nahastu pikorrak desagertu arte.
  2. Pixka bat koipetutako zartaginean zabaldu masa honen koilarakada bat, eta gorritzen denean buelta eman beste aldetik ere egin dadin.

Kasu!

  • Krepak postrerako nahi izanez gero, pastel krema prestatu eta horrekin bete.
  • Frijituetarako bada bexamelarekin bete daitezke.

KREPAK  2

Osagaiak

  • arrautzak
  • esnea
  • olioa
  • gatza
  • irina

Errezeta

  1. Jarri 2 arrautza osorik, esne baso txiki bat, koilarakada bat olio, 4 koilarakada irin, eta gatz pixka bat. Irabiagailuarekin ondo nahastu.
  2. Zartagin bat olio, koipe edo gurin apur batekin busti, eta zartagina nahasketarekin estali, geruza fin batekin. Bi aldeetatik egin.

Kasu!

  • Berdin balio dute gazirako zein gozorako.
  • Errazago irabiatzeko, likidoak bota lehenik eta gero irina, eta irabiatu.

Akaso!

Jon ‘Kirru’ Iparragirre eta Gorka Ruiz ‘Epi’ ‘Hara!‘ taldeko musikariak ‘Txoriene’ saioan marmitakoa eta nicatela eta esne-gozoki krepak RZ sukaldatuz.

Krepak 4 eratan egitreko bideoa

Txokolate Krep pastela agian …

gogokoa

Arrautza gabeko 3 pastel

Arrautza gabeko 3 pastel –Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

 

Tentazioan erortzeko bideak irekiz, postre RZk indartuz Amonaren errezetatan aurkitutakoa dakarkizugu oraingoan, gozo eta maitasunez beterik datorren amonaren arrautza gabeko pastela RZk, hiru bertsiotan gainera, erraz eta denak txundituta uzteko primerakoak, beganoentzat ere bai, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

ARRAUTZA GABEKO 3 PASTELARRAUTZA GABEKO PASTELA I

Lehenik nahastu beharrekoa:

  • 2 irin taza
  • Bikarbonato goilarakada bat
  • Azukrea (taza baten ¾)
  • Olio begetala (taza erdi)

Gehitu:

  • Paxak, platanoa, txikitutako intxaurrak…

Labean mantendu ordubetez, 160 graduko tenperaturarekin.

ARRAUTZA GABEKO PASTELA II

  • Irina, taza bat eta erdi
  • 50 gr. Olo
  • Paxak 100 gr.
  • 100 ml. esne (oloe, arroza, soja…)
  • Limoi birrindura

Labean mantendu 25-30 minutuz, 160 graduko tenperaturan.

ARRAUTZA GABEKO PASTELA III

  • Irin integrala, 6 goilarakada
  • Oloe irin fina, 6 goilarakada
  • Esnea, 450 ml.

 

Kasu!

Fruitu lehorrak jarri, paxak, aranak, mertxika sikatuak… Pasa itzazu irinetatik nahastu aurretik.

Amamaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Urruneko amonaren arrautza gabeko pastelaren errezeta hemen … 🙂

Euskal pastela, gure gozorik ospetsuena…

Zuloa egin eta donuts-a…

Erroskilak

ARRAUTZA GABEKO 3 PASTEL

gogokoa

Amonaren Tiramisua

TIRAMISUA –Amonaren errezetak 

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz ..

 

Gaurkoan gozo eta postreen artean gure gustokoenetakoa akaso, gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu eta hemen, denak txundituta uzteko, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

 

Osagaiak

Amonaren TiramisuaErrezeta

  1. Arrautz-gorringoak ondo irabiatu azukrearen erdiarekin, beren bolumena bikoiztu arte.
  2. Pixkanaka maskapone gaztarekin nahastu.
  3. Zuringoak irabiatu azukrearen beste erdiarekin, eta dena suabe nahastu.
  4. Bizkotxoak kafearekin busti eta ontziaren hondoan jarri, eta kremaren zati batekin estali (nahi izanez gero txokolate beltz zatiak jar daitezke). Berriro beste bizkotxo kapa bat jarri gainetik, baita krema ere. Gaina kakao hautsarekin estali.
  5. Hozkailuan sartu ordu batzuetan.

Kasu! 

Gomendagarria da bezperan prestatzea.

 

Amamaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Tiramisua

Amonaren Tiramisua

gogokoa

Sagar RZk

Sagar RZk – 

Postre RZ sailtxoarekin berezi bukatzeko, gaurkoan gurean Sagar RZ bildumatxo klasiko bat behar dena dakarkizugu. Sagar erreak RZ, Konpota RZ, Menbriloa RZ eta Sagar Tarta RZ. Sagardoaz gainera, gurean aspaldidanik dirauten sagarraz egindako RZ erraz eta goxoak. Denak txundituta uzteko primerako RZk, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin, gozatu sagarra eta on egin! 🙂

SAGAR ERREAK

Sagar erreak labean egiten dira. Garai batean, askotan,  labearen berotasuna aprobetxatzeagatik ere egin ohi ziren. Horretarako beharrezko izango duzu fuente bat. Bertan, ur pixka bat bota eta jar ezazu nahi adina sagar; hori bai, Errezil sagarra bada, askoz hobe. Labean sartu, eta ordu erditxo batean, su handirik ere ez dela, gertu izango dira.

http://pagotxa.eus/errezeta/sagar-erreak/

 

KONPOTA

Konpota gaur egun era askotara eta hainbat osagai erabiliz egiten da. Hala ere, garai batean herriotan Errezil sagarrari ez zitzaion aparteko osagairik gehitzen. Hona hemen sagarra konpotan jateko modu bat.

Osagaiak:

  • 1 kg Errezil sagar
  • bi edo hiru (gustuaren arabera) koilarakada azukre.
  • Kanela zati bat.

Zuritu itzazu sagarrak eta egin lau puskatan. Ondoren, bota azukrea eta kanela,  eta egosten jarri. Hogei minutu, edo ordu erditxo batean eginda izango duzu. Konpota hotzean zein berotan gozoa izan ohi da.

Hiru osagai horiek nahikoa dituzu konpota egiteko. Hala ere, zenbaitek haran pasak, mahats pasak edota piku lehorrak ere botatzen dizkio. Beste askok ardoa ere gehitzen diote.

http://pagotxa.eus/errezeta/gabon-konpota/

 

MENBRILOA

Bi menbrilo mota egin litezke sagarrekin. Batetik, heldutako sagarrekin egiten dena. Sagar horiek azukre asko izaten dute, eta menbriloa ordu betean, edo ordu eta erdian eginda izan liteke. Horrela egindako menbriloa askoz ere argiagoa da bestela egindakoa baino. Bestela, sagarrak heldu aurretik hartu behar dira, uztaila edo abuztua aldera. Garai horretan sagarrak makatzak izaten dira eta hori da komeni dena. Menbriloa horrela eginez gero, egosten denbora gehiago izan beharko duzu, hiru, lau edota sei ordu ere bai. Menbrilo hori askoz ere ilunagoa izan ohi da.

Osagaiak:

  • Sei kilo Errezil sagar.
  • Bost kilo azukre (gutxiagorekin ere egin liteke, zeuk ikusi)

Beraz, menbriloa egiteko zuritu sagarrak, azukrea bota eta egosten utzi. Ondoren pasa-pure batekin xehatu, eta moldeetan hozten utzi.

 

SAGAR TARTA

Askotan ikusi ditugu gozo-dendetan sagar tarta ikusgarriak, baina atal honetan azaltzen denak ez du ohiko itxura hori; bestela egiten da:

Osagaiak:

  • 100 g gurina
  • 3 arrautza
  • Legamia (sobre erdiarekin nahikoa)
  • 10 koilarakada azukre
  • 10 koilarakada irin
  • 10 koilarakada esnegain
  • 1/2 kg Errezil sagar
  • 3 sagar (gainean jartzeko)
  • marmelada

Lehenik eta behin, har itzazu sagarrak eta ken iezaiezu murtxikina.  Hala nahi duenak azala ken diezaieke sagarrei, baina azal eta guzti egiten duenik ere bada. Sagarrak gertu direnean, jarri egosten ur pittin batekin. Egositakoan , pasa-purearekin xehatu itzazu, eta hozten utzi.

Irabia itzazu arrautzak azukrearekin eta nahastu iezaiezu irina, gurina, legamia, esnegaina eta jada hoztutako sagar-purea. Ore moduko hori prest duzunean, gerta ezazu laberako ontzia, horretarako gurinarekin eta irinarekin pixka bat igurtziz. Orea ontzira bota , eta jar iezazkiozu gainean, apaingarri gisa, sagar-xerra batzuk bueltan; sar ezazu labera eta han ordu betez egon dadila 180C-tan. Amaitzeko marmelada apur bat gainaldean eta prest izango duzu.

Sagar tarta

Sagar RZk

Sagar errezetak

gogokoa

Txokolate trufak

Txokolate trufak – 

Postre RZ sailtxoa bukatzen darraigu eta gaur Txokolate trufak RZ delikatessenena dakarkizugu.  RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko, parranda osterako… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

TXOKOLATE TRUFAK

Osagaiak 4 lagunentzat

  • 300 g txokolate beltz, kalitate onekoa
  • 200 g txokolate esnedun
  • 200 g esnegain likido
  • Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko

 

Txokolate trufakErrezeta

  1. Esnegaina irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik. Irakiten hasi orduko, aterako dugu sutatik. Txokolate puskak azkar-azkar sartuko ditugu hartan, txokolate beltza eta esneduna, eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte.
  2. Orduan sartuko dugu gomazko espatula edo zurezko zali bat eta hasiko gara eragiten, txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte eragin ere.
  3. Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin.
  4. Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero.
  5. Pausatzen utzi eta jango ditugu.
Txokolate trufak

Kasu!

“Trufa” tradizionala Belgikan sortu zen, eta duen izena trufa izeneko onddoagatik (Tuber melanosporum) eman zitzaion. Tuber melanosporum, the black truffle, Périgord truffle or French black truffle.

Kontuz zenbat trufa jaten dituzun astakilo hori…

Akaso!

Beste postre edo zoparik nahi badek hintzak hik …

 

Txokolate trufak
gogokoa

Prantxikaren bizkotxoa

Prantxikaren bizkotxoa – 

Postre RZ sailtxoarekin bukatu eta Iker Martinezen momentuz azken errezeta izango dena dakarkizugu gaurkoan, gozo eta maitasunez beterik datorren Iker Martinezen amonaren Prantxikaren bizkotxoa RZ berezia. Erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, flan eta bizkotxoaren arteko RZ bat da honakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

PRANTXIKAREN BIZKOTXOA

Osagaiak 4 lagunentzat

Prantxikaren bizkotxoaFlanerako:

  • 5 arrautza oso
  • Litro erdi esne
  • 125 g azukre
  • 125 g azukre, gozokirako
  • Banilla makilatxoa

Bizkotxorako osagaiak:

  • 3 arrautza
  • 3 koilarakada azukre
  • 3 koilarakada irin

Errezeta

  1. Lehenik, flanarekin hasiko gara. Esnea eta azukrea lapiko batean irakiten jarri, banilla makilatxoarekin. Irakiten hastean, itzali eta sutik erretiratu.
  2. Gozokirako azukrea zartagin batean ipini, eta sutan berotu gozokia lortu arte. Flanaren moldean jarri, eta hozten utzi.
  3. Ontzi batean, arrautzak ongi irabiatu, eta esne beroa gehitu. Ongi nahastu, eta flanaren moldera gehitu.
  4. Labea 160 ºC-tan berotzen jarri, eta flanaren ontzia labean sartuko dugu 25 bat minutuz.
  5. Atera baino bost minutu lehenago, bizkotxoa prestatzen hasiko gara. Horretarako, arrautza gorringo eta zuringoak bi ontzitan banatu. Azukrearen erdia (1,5 koilarakada) gorringoak ditugun ontzira bota, eta ongi nahastu. Ondoren, zuringoak irabiatzen hasi. Ongi harrotuak daudenean, gainontzeko azukrea (1,5) gehitu. Zuringoak gorringoekin nahastu, eta, ondoren, irina gehitu eta nahastu.
  6. Labean dugun flana atera –erdi egina egongo da oraindik–. Bizkotxo masa gehitu gainean, eta berriz ere labean sartu, beste bost bat minutuz.
  7. Ondoren, labetik atera, eta, flana hoztu denean, moldetik atera. Horrela, bizkotxoak gainean duen karamelua xurgatuko du, eta tarta freskagarri bezain goxoa geratuko zaigu.

Ataungoa da Prantxika… ‘Txoriene’n Ikerrek amonak erakutsitako RZ prestatu zuenekoa.

 

euskal-sukaldaritza-praktikoaKasu!

Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat…

Milesker Iker gurean parte hartu eta zure esperientzia eta jakintza gurekin partekatzeagatik, segi gozo, segi fin eta on egin!

Akaso!

‘Marianitoa’ prestatzen ikasi dezakegu hemen Karlos eta Martinekin, ala ez …

Postre RZ sailtxoarekin darraigu, eta gaurkoan gozo eta bizkotxo gogoz gatoz. Prantxikaren bizkotxoa RZ polit hau dakarkizugu erraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, helatuarekin batekin aurkeztea aukeran, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin!
gogokoa

Torrada karamelizatuak

TORRADA KARAMELIZATUAK – 

Postre RZ sailtxoarekin darraigu urte hasera honetan, Iker Martinezen estilora aurretik ezagutzen dugun errezeta bat dakarkizugu gaurkoan, Torrada karamelizatuak RZ. Erraza eta denak txundituta uzteko primerako eta aspaldiko RZ, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

TORRADA KARAMELIZATUAK

TORRADA KARAMELIZATUAKOsagaiak 4 lagunentzat

• Baserriko ogia
• Banilla pusketa bat
• Litro bat baserriko esne
• 2 arrautza
• 200 g azukre
• Oliba olioa

Karamelatzeko:
• 2 koilarakada azukre

Errezeta

  1. Esnea ontzi batean berotzen jarri, azukrearekin eta banilla pusketerakin. Irakiten duenean, bost minutuz epeltzen utzi.
  2. Baserriko ogia lau xerra potolotan moztu eta erretilu batean jarri. Aurrez irakindako esnea bertara botako dugu, ogiak ondo bustiz.
  3. Zartagin batean, olioa berotzen jarriko dugu, su ertainean. Bitartean, bi arrautzak plater batean ondo irabiatuko ditugu. Orain, ogi xerrak banan-banan arrautzetatik pasa eta zartaginera botako ditugu; banan-banan frijituko ditugu. Bi aldeak frijitu ostean, erretilu batera atera. Torrada bakoitzari azukre pitin bat gainetik bota, eta sukaldeko soplete baten bidez erre, horrela torradak karamelu kurruskatsuz estalita geldituko zaizkigu. Sopleterik eduki ezean, ez larritu,  horrelaxe ere ederrak gelditzen dira eta!

Euskal Sukaldaritza praktikoaKasu!

sukaldeko soplete baten bidez erre, horrela torradak karamelu kurruskatsuz estalita geldituko zaizkigu. Sopleterik eduki ezean, ez larritu,  horrelaxe ere ederrak gelditzen dira…

Iker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» liburuko RZ . 

Akaso!

Beste postrerik nahi badek hintzak hik … Argiñano eta Berasategiren RZ berezia: Merendola!

Etxeko torrada edo torrijak

Maitane Segurolaren TORRADAK bideo RZ:

Torrada karamelizatuak

gogokoa

Krepeak sagarrez beteak

KREPEAK SAGARREZ BETEAK – 

Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, baita urtea hasi ere. Hain geurea den beste sagar RZ bat dakarkizugu gaurkoan Iker Martinezen eskutik, Krepeak sagarrez beteak RZ. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

KREPEAK SAGARREZ BETEAK

Krepeak sagarrez beteakOsagaiak 4 lagunentzat

  • 6 arrautza
  • 200 g irina
  • 75 g gurina
  • 50 g azukrea
  • Litro erdi esne
  • 2 golden sagar

Karamelizatzeko:

  • Azukrea (4 koil.)
  • Gurina (1 koil.)

Errezeta

  1. Lehenik, ontzi batean ondorengo osagaiak nahastuko ditugu: arrautzak osorik, azukrea eta irina, dena ongi irabiatuz. Ondoren, esnea gehitu eta nahastu. Tamaina ertaineko zartagin batera 75 gramo gurin bota, eta urtzean aurreko ontzira nahastu.
  2. Ondoren, zartagin bera berotzen jarri, eta beroa dagoenean bertara kazokada bat krep masa bota, eta zartagia alde batetik bestera suabe-suabe mugituz, masa zartagin guztian zabaldu. Segundo batzuen ondoren, buelta eman, eta segidan plater batera atera. Gainontzeko masarekin gauza bera egin.
  3. Orain, krepeak betetzeko sagarrak prestatuko ditugu. Horretarako, sagarrak zuritu, bihotza kendu eta lauki txikitan ebaki. Zartagin bat berotzen jarri, eta koilarakada bat gurin bota, eta segidan sagar puxketak gehitu. Hiru minutu pasatu ondoren, lau koilarakada azukre gehitu, sua edo beroa bizitu, eta beste 3 edo 4 minutuz eduki bertan. Sagar zatiak karamelizatu arte eduki sutan. Ondoren, sutatik erretiratu.
  4. Krepeak betetzeko, sartu koilarakada sagar karamelizatu krep bakoitzaren erdian eta tolestu.

Kasu!

Marrubi garaian, marrubiak erabil daitezke saltsa goxo bat egin eta krepeak gainetik bustitzeko.

Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat,

Akaso!

Beste postrerik nahi duzu? Nevaditos Nocillakin RZ nahi badek hintzak hik …

Postre RZ sailtxo motz batekin bukatuko genuela urtea esan genuen, baita hasi ere. Hain geurea den beste sagar RZ bat dakarkizugu gaurkoan Iker Martinezen eskutik, Krepeak sagarrez beteak RZ. RZ erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin!
gogokoa

Anana errea

Anana errea –  

Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugu urtea, eta hasteko gaurkoan gozo eta exotikoa den Anana errea RZ dakarkizugu. RZ erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

ANANA ERREA

….

Osagaiak 4 lagunentzat

  • Anana bat
  • Azukrea lau goilarakada
  • Gurina lau goilaratxo
  • Esnegaina 100 zl

Anana erreaErrezeta

  1. Anana lau trontzatan moztu; ez daitezela finegiak izan. Trontza bakoitzari azala kendu, eta erdian duen zati gogorra aizto baten laguntzaz txukun-txukun kendu.
  2. Zaratagin bat sutan berotzen jarri; bertara goilaratxo txiki bat gurin gehitu, eta, gurina urtzen hastean, anana zatiak zartaginera gehitu, goilarakada bat azukrerekin batera. Gurina eta azukrea erretzean, anana karamelizatuko da; orduan, ananari buelta eman eta beste aldetik ere minutu eskas batez gorritu. Pauso bera jarraitu gainontzeko hiru anana zatiekin, aldika gurina eta azukrea gehituz.
  3. Anana guztiak gorrituta ditugunean, gorde. Erabili dugun zartagin berera esnegaina bota, eta su bizian pare bat minutu irakiten eduki. Horrela karamelo saltsa bat izango dugu.
  4. Ananak zerbitzatzeko, gainetik karamelo saltsa hau botatzea besterik ez zaigu falta.

Kasu!

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ANANA ERREA RZ egin zuenekoa…

Akaso!

Beste postre edo txirrisklasik nahi badek hintzak hik …

Anana errea

gogokoa

Intxaur saltsa

Intxaur saltsa – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula eta, saltsa gozo baten RZ eta teknika dakarkizugu gaur. Errazaparranda osterako, ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai… Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 250 g intxaur, zurituak
  • Litro erdia esne
  • Litro erdia esnegain urtu
  • 250 g azukre
  • Kanela, adaxka bat

Intxaur saltsa

 Intxaur saltsaErrezeta

  1. Zurezko mailu batez zanpatuko ditugu intxaurrak, edo motrailuan, nahi bezala. Ore fin bat lortu behar dugu. Lehen, bi zatar finez zanpatzen eta xehatzen zituzten intxaurrak.
  2. Kanelarekin batera egosiko ditugu esnea eta esnegaina; adaxka atera eta intxaur-orea eta azukrea erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia egosten, 25 bat minutuan, krema arin bat itxuratu arte. Urtsuegi dagoela sumatzen badugu, luzaroago eduki dezagun egosten; oso lodi badago, esne isuriaz arinduko dugu, sutatik atera aurretik.
  3. Atera eta ontzitan bantuko dugu ondoren.

Kasu!

Epel eta hotz har daiteke intxaur-saltsa.

Emaitza bertsua ez bada ere, irabiagailu ontzidun batean xeha ditzakegu intxaurrak, fin xehatu arte. Segida emaiozue orduan errezetari.

Akaso!

Labayru Herri Ondarea youtubeko kanaletik hartua… Intxaur saltsea RZ.

Intxaur-saltsea preparetako, intxaurrak ondo txikitu behar izaten ziran. Esnea kaneleagaz ipinten eben eta galleta batzuk bere botaten ebezan esnea loditzeko. Luzaroan eukiten eben egosten. Intxaurrak txikertzeko, jo egiten ebezan, baina ondo apartau behar izaten ziran maminak. Intxaur-saltsea gozoa izaten da, baina behar handia emoten dau: lehenengo, intxaurrak apartetan, eta, gero, saltsea egiten; izan bere, ondo egiten ez bada, ez dago gozo. Intxaur-saltsea preparetako, intxaurrak ondo txikitu behar izaten ziran. Esnea kaneleagaz ipinten eben eta galleta batzuk bere botaten ebezan esnea loditzeko. Luzaroan eukiten eben egosten. Intxaurrak txikertzeko, jo egiten ebezan, baina ondo apartau behar izaten ziran maminak. Intxaur-saltsea gozoa izaten da, baina behar handia emoten dau: lehenengo, intxaurrak apartetan, eta, gero, saltsea egiten; izan bere, ondo egiten ez bada, ez dago gozo.

Julian Iantzik erronka ‘Kontrako eztarria’ saioan. Intxaurrak ipurdiarekin apurtu zituenekoa…

Intxaur saltsa

gogokoa

Esne gozoa

Esne gozoa – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula eta gozoaren muina den RZ eta teknika dakarkizugu gaur, Esne gozoaren RZErrazaparranda osterako gailetekin jateko edo ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai. Gozatu eta on egin! 🙂

,,,

Osagaiak

  • Lata handi bat esne kondentsatu

Esne-gozoa

Errezeta

  1. Kazolaren hondoan egunkari-orri bat ipiniko dugu tolestaturik, latak zuzenean hondoa uki ez dezan. Hondoan egokitu eta urez beteko dugu kazola.
  2. Borbor apalean irakiten edukiko dugu gutxienez 2 orduan, tapaturik betiere, eta ur horretan berean utziko dugu hozten. Urez estalirik egongo da beti lata.
  3. Hoztu denean, lata ireki eta esne-gozoa txigorturik eta mamiturik dagoela ikusiko dugu, galleten artean, opil gozo batekin jateko prest.

Kasu!

Gozo-gozoa zinez. Opil gozo batekin jateko primerakoa.

Akaso!

Blankey Jet City – Sweet Milk Shake (Live)

Esne gozoa

gogokoa

Marmelada kruxpetak

Marmelada kruxpetak – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula badakigunez, mermelada kruxpeta edo buñelo RZ dakarkizugu gaurkoan. Errazaama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai, edo denak txundituta uzteko moduko RZ horietakoa… Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Haize_kruxpetak, frijituak eta epelduak
  • Gogoko marmeladaren bat, lodia
  • Azukre-hautsa

Marmelada kruxpetaMarmelada kruxpetak

Errezeta

  1. Guraize batzuez albo batetik ireki eta barruko orea hustu egingo diegu, neurrian betiere, kruxpetei, ahalik eta betegarri gehien sartu ahal izateko.
  2. Koilara batez beteko ditugu marmeladaz kruxpeta guztiak, marmelada jarioan utzirik. Hobe hori, erdi hutsik baino.
  3. Azukre-hautsa gainetik eman eta epel jango ditugu, hoztu aurretik.

Kasu!

Egin berri eta epel jatea izugarrizko gozatua da, baina hoztuta ere goxo-goxo egongo dira…

Akaso!

kruxpetak (buñuelo) eta krispetak ez nahastu… 🙂

Sagar kruxpeta RZren bideoa pausoka

Marmelada kruxpetak
gogokoa

Frutazko gelatina

frutazko gelatina jon eran – 

Haur edo umeren bat, edo batzuk, ondoan dituzuenerako RZren bat eskatu diguzue; Sukaldea, gozoa eta jolasteko gogoa uztartuz frutazko gelatina Jon eran RZ dakarkizugu. Errazaama eta izeba umeekin datozenerako, edo ligatzen laguntzeko modukoa zergatik ez, gaurkoan umeekin jolasteko RZ ekarri badizugu ere beti mutil edo neska horrengan pentsatzen ari zara eta… Jolastu, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Gelatina-sobrea (Nahi duzun zaporekoa)
  • Gelatinaren zapore berdineko fruta
  • UraFrutazko gelatina

frutazko_gelatina jon eran

Errezeta

TRESNAK

  • Laban bat
  • Pitxer bat
  • Molde bat
  • Hozkailua

PRESTAKETA

  1. Lehenengo,ura pitxer batean bota, eta ura berotu.
  2. Bero dagoenean, gelatina sobrea bota eta dena nahastu.
  3. Bitartean, fruta moztu eta moldean sartu.
  4. Gelatina prest dagoenean, moldera bota, eta kanpoan utzi, giro-tenperatura gutxi gorabehera hartu arte.
  5. Bukatzeko, hozkailuan sartu, gelatina biguna geratu arte.

Kasu!

Gelatina eta fruta nahastu kopa edo plater baten eta batera zerbitzatu.

Helatu pixka batekin ere primeran geratzen da.

Akaso!

Gelatinaz jolasteko RZ eta aukera ezberdinak…

frutazko gelatina jon eran

Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz

Txokolate gailetak

gogokoa

Sagar tarta

Sagar tarta

Errezeta hau 8 lagunentzako modukoa da

Osagaiak:

  • 2 Arrautza
  • 100 gr Azukre beltz
  • 8gr legami hauts
  • 180 gr irin
  • 4 Sagar, ahal dela chanteclair motakoak
  • 175 gr Esne +
  • Gurina eta irina molderako
  • Gatz apur bat
  • Abrikota edo albarikoke marmelada
Sagar tarta

SAGAR TARTA Sara Jane

Errezeta:

  1. 2 Sagar zuritu, laukitan zatitu eta gopor edo bol batean ipini; esnea, azukrea, legamia, arrautzak eta irinarekin batera. Turmixaren laguntzaz dena irabiatu ore fina lortu arte.
  2. Tarta egingo den moldea gurinez igurtzi, irinez jantzi eta aurreko nahasketa barrura igaro.
  3. Beste 2 sagarrak zuritu eta lamina finetan moztu. Hauekin, moldeko masa estali.
  4. Tarta labean sartu aurretik 180º tan dagoela egiaztatu eta han sartu 40 minutu.
  5. Tarta labetik atera eta tenperatura apur bat jetsi zaionean, marmelada kapa fin batez busti.

Kasu!

Sagar mota ezberdin askok balio du tarta egiteko. Bakoitzak, hori bai, emaitza ezberdina emango du. Kasu honetan, interesgarria da aukeratutako sagarrak labea ondo igarotzea desegin gabe (reineta, chanteclair…).

Tarta oinarri beretik abiatuta, fruta desberdindunak egin daitezke:  udarea, anana, platanoa edo mazedoniarena, esaterako.

Akaso!

Aldapeko sagarraren adarraren puntan…

SAGARRA JO !!!

Sagar tarta
gogokoa

Natilak

Natilak – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea beste behin bisitatuz Natilak RZ basikoa dakarkizugu. Erraz-errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere zergatik ez? Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Litro bat esne
  • 8 arrautza gorringo
  • Irin koilarakada lau bat
  • 5 koilarakada azukre
  • Kanela hautsa (aukeran)

NatilakErrezeta

  1. Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean.
  2. Gopor edo katilu batean gorringoak, irina eta azukrea joko ditugu, krema eder bat lortu artean. Poliki-poliki gehituko diogu nahasketa honi alboan daukagun esne irakinari. Arretaz egin behar da lan hau, zatitxoak sor ez dakizkigun.
  3. Esne guztia nahastu dugularik, erabili dugun ontzira irauliko dugu nahasketa eta su eztitan jarriko, zurezko koilara batez maneatzeari utzi gabe. Natila apur bat loditzen hasia dela ikusitakoan, banakako katiluetan jarriko dugu eta hozten utziko dugu.

 

Kasu!

Ohikoa da gaileta borobil bat gainean jartzea eta biziki ohitura gomendagarria da hori gustuko duenarentzat, izan ere, geruza lodiegi bat sor dakion eragozten baitu horrek.

Akaso!

Natilak frutarekin ere konbina zenitzake…

Natilak
gogokoa

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tarta – 

Postre eta gozoki eta gozoaren tartea gustoko duzula eta, Luisa gazta tarta RZ dakarkizugu gaurkoan. Errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerakoligatzeko ere bai, edo momentu intimo horiek sortzeko aitzakia… txokolate beroaz lagunduta agian…

Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 100 g gurin guri, pomadan
  • 450 g azukre-hauts
  • 100 g pastel-irin ahul
  • Ximiko bat legamia-hauts
  • Kg bat gazta zuri, joa eta giroko tenperaturan (fromage blanc battu)
  • 3 koilarakada bete irin
  • 7 arrautza eta 2 gorringo
  • 6 koilarakada bete krema lodi (esnegain bikoitza)
  • Ximiko bat bainila-hauts
  • 2 limoi azal birrindu
  • Aran lehorrak, Malagako mahaspasak, eta abar
  • 20 zm-ko diametroa duen molde altu bat

Luisa gazta tarta

Luisa gazta tartaErrezeta

Hondoa egiteko:

  1. Bi arrautza, gurina, 100g azukre, pastel irina eta legamia batu eta nahasiko ditugu gopor batean.
  2. Moldearen hondoan eta paretetan egokitu ahal izango den orea lortuko dugu.
  3. Labean sartuko du ondoren oreaz hornituriko moldea, 200º-ko tenperaturan, eta 15 bat minutuan edukiko dugu, ongi gorritu arte.

Betegarria maneatzeko:

  1. Kontu handiz nahasiko ditugu gelditzen zaizkigun osagaiak krema lodia, gai lurrintsuak eta mahaspasak eta aranak (zati txikitan moztuak) azkenerako utzirik.
  2. Moldearen hondoaren gainean isuriko dugu betegarria (labean errea eta hotz egongo da ordurako moldea), eta 15 bat minutuan edukiko dugu ondoren labean, 230º-ko tenperaturan, eta beste ordu bete, 100º-ko tenperaturan.
  3. Hozten utziko dugu pastela, moldetik atera aurretik.

Kasu!

Goxo-goxoa egongo da biharamunean ere.

Akaso!

Japoniar gazta tarta RZ nola egin…

Oreo gazta tarta RZ nola egin…

 Luisa gazta tarta
gogokoa

Erroskilak

Erroskilak – 

Zopa eta salda asteburu hauek alde batera utzita, azukre gogoa sartu zaigu eta beste bizipoz bat gaurkoan, erroskila RZ zaharra. Erromatar inperioaren denboratik datorren RZ dirudienez, baina ziur lehenago ere izango zena antzekorik egin zuenik… Errazaparranda osterako aprosagorik gutxiama eta izeba datozenerakoligatzen laguntzeko modukoanoiznahi jateko modukoa… Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 400gr irin
  • arrautza bat
  • legamia goilakaradatxo 1
  • anis likorea 2 goilarakadatxo
  • 150 gr azukre
  • 3 goilarakadatxo glass-azukre
  • 4 goilarakada esne
  • 4 goilarakada olio
  • frijitzeko beste olio

Errezeta

  1. Gopor edo ontzi borobil batean arrautza jo eta gehitu berari 4 olio goilarakadak, anisa eta esnea.
  2. Dena berdindu arte irabiatu behar da. Orduan azukrea eta legamia gehitu eta segi irabiatzen azken hauek guztiarekin bat egin artean. Apurka gehitu eta nahastu irina ore erabilgarri bat lortu arte.
  3. Ondoren zentimetro erdiko zilindroak egin eta 10 zentimetroko luzeran moztu.
  4. Ore tutu hauekin, erroskilak osatu borobilean, muturrak elkarri itsatsi.
  5. Su ertainetan olio ugari berotu zartagin handi batean eta erroskila denak frijitu, puztutzen direla ikusteraino. Igo sua nahi beste gorritu direla erabaki arte.
  6. Erroskila guztiak sukalde paperaren gainean jarri eta glass-azukrearekin egin euri zuri bat gainetik.

Erroskilak

Kasu!

4 lagunentzat…

Beganoentzat ere bai…

Akaso!

Itxaropena ikastolako haurrak HH5_erroskilak egiten 2015eko garai hauetan…

Erroskilak pastel forman akaso…

Akaso TOBLERONEtzar bat nola egin…

Giant KINDER !!!!!! Burua joan zaigu bai, hainbeste azukre izango da…

Azukre gehiegi bai…

Erroskilak
gogokoa

Txokolate beroa

Txokolate beroa – 

Egun hauetako hotzak konbatitzeko postre eta gozoki eta gozoaren tartea berriz irekiz Txokolate.beroa bizipoz RZ dakarkizugu. Erraz-errazaparranda osterako edo ama eta izeba datozenerako, baina agian batez ere ligatzeko edo momentu intimo horietarako ezin egokiagoa, ezta? Gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • Litro erdia esne
  • Gurina, zati eder bat
  • 100 g txokolate beltza, kalitate onekoa eta zatitua
  • 2 koilarakada azukre beltz

Txokolate bero

Txokolate beroaErrezeta

  1. Kazola batean, su ezti-eztian edukiko ditugu esnea eta azukrea minutu batean.
  2. Kazola sutatik atera eta, txokolatea erantsi ondoren, irabiagailuaren besoaz joko dugu guztia, indar betean.
  3. Berotasuna galdu orduko gaineratuko diogu gurina oreari.
  4. Katilu berotan zerbitzatu dugu txokolatea, madalena edo opiltxoekin batean.

Kasu!

Madalena edo opiltxoekin batean zerbitzatzearena derrigorrezkoa da, edo txurroak direla edo…

Akaso!

Dorleta Kortazar kaixomaitia.eus blogean txokolate beroaren ipuina:

Txokolate beroa

Hot Chocolate – You sexy thing – 1975

. . . 

Txokolatea etxean nola egin 4 osagaiekin, ume eta gaztetxoagoekin aritu eta sukaldean jolasteko baliagarri, udaleku batzuetan egin genuen gu geuk…

 

Txokolate beroa

Janaria ote porno berria?

Sexuan hobeto aritzen lagunduko dizuten jakiak

gogokoa

Txokolate gailetak

Txokolate gailetakTxokolate gailetak – 

Osagaiak

  • 400 g irin
  • Gatza, ximiko bat
  • Bikarbonatoa, ximiko bat
  • 200 g gurin, biguna
  • 150 g azukre
  • 200 g azukre beltz
  • 2 arrautza
  • 250 g txokolatezko pipitak

Txokolate gailetak

Errezeta:

  1. Ontzi batean ipiniko dugu irina, gatza eta bikarbonatoa eman ondoan. Espatula batez ongi nahasi, eta erantsiko dugu gurin biguna. Oso garrantzitsua da gurina ez hotz, ez gogor, ez likido egotea. Erantsi egingo ditugu halaber azukreak, eta ongi nahasiko dugu guztia.
  2. Ore lodi bat aterako zaigu. Arrautza joak, banan-banan, erantsi, eta ongi landuko dugu ondoren orea. Azkenik, erantsiko ditugu txokolatezko pipitak eta ongi nahasiko dugu berriro guztia.
  3. Orea ongi estali, eta pausatzen utziko dugu hozkailuan, 4 bat ordutan.
  4. Horren ostean, intxaur baten neurriko ore zatiak egin, eta labeko erretilu batean gainean ipiniko ditugu, erretiluan gurina ongi igurtzi ondoan. Erretzen utziko ditugu labean 180º-ko tenperaturan, 8/10 minutuan, kurruskari gelditu arte.
  5. Hozten utzi eta gozatu

Kasu!

Pote batean gordeko ditugu gailetak bigundu ez daitezen, badira airea kentzen zaien poteak, primerakoak dira hauek. Hala ere, ez larritu, normalean ez dute pote barruan gehiegi irauten…

Akaso!

Aiora @Probatxoa bere youtubeko kanalean Txokolatezko gailetak RZren bideoa:

Txokolate gailetak
gogokoa

Gazta krema fruitu gorriekin

Gazta krema fruitu gorriekin –

Osagaiak

  • Mascarpone gaztaren krema (Litro bat, hotz-hotza)
  • Fruta gorri garbi eta xukatuak (4 eskukada)
  • Azukre-hautsa

Errezeta

  1. Gaztakrema hotz-hotza kristalezko lau kopa altutan paratuko dugu.
  2. Krema aldez aurretik egina izan genezake, ongi gordea hozkailuan. Hala egiten badugu, kopak ongi estalirik izan behar ditugu ez usain ez zapore bitxirik har ez dezaten.
  3. Uretik pasatu beharra duten fruta gorriak ongi garbitu (andere mahatsa, marrubiak). Beste batzuen kasuan hobe da uretik ez pasatzea, desegin ez daitezen (masustak, mugurdiak, basoko marrubiak); horiekin aski da txortenak eta itsatsita diratekeen hostoak kentzea.
  4. Krema zerbitzatzeko orduan, par-par bota fruta gorriak, oparo, eta gero gainetik azukre-hautsa, elurtua bezala gelditu dadin fruta-tontor hori.

Akaso!

Edalontzian hartzeko postre RZ errazak bideoak, ideiak emate aldera…

Gazta krema fruitu gorriekin

gogokoa

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari/merienda edo postrea

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari / merienda edo postrea – 

Osagaiak

  • 800 ml esne
  • 120 g abena edo olo
  • 2 platano
  • kakaoa
  • 120 g azukre moreno edo panela
  • galleta edo bizkotxoa (aukerakoa)

 

Errezeta

  1. Platanoak zuritu eta zm bateko xerra borobiletan egin, eta bandeja batean zabaldu.
  2. Azukrea ur pitin baten laguntzarekin karamelu egin zartagian. Gustuko den puntuan dagoenean platano zatiak karameluz estali eta hozten utzi.
  3. Mikrouhinean esnea berotu eta beroa dagoela, hoztutako platano zatiak gehitu, kakaoa (nahaieran) eta olo kopoak.
  4. Dena ongi nahasi eta jan!

Akaso!

Batidua? Beganoentzat ere bai…

Abena edo oloa, esnea, platanoa eta kakao gosari / merienda edo postrea 
gogokoa

Limoi moussea

Limoi moussea – 

Osagaiak

  • 200 g esnegain likido
  • 250 g azukre
  • 10 arrautza gorringo
  • 150 g limoi zuku
  • 60 g gelatina-hautsa
  • 200 g arrautza zuringo

Errezeta

  1. Lehenik esnegaina, 100 gramo azukre eta arrautza gorringoak kazola batean nahasi, eta berotzen ipiniko dugu guztia, baina irakin gabe, oso garrantzitsua. Jotzeari utzi gabe, eta tenperatura handian dagoenean, baina irakin gabe betiere, erantsiko ditugu limoi zukua eta gelatina-hautsa. Hagaxkekin ongi joko dugu orea ondoren. Sutatik atera eta utziko dugu pittin bat epeltzen.
  2. Beste gopor batean joko ditugu arrautza zuringoak elur itxura eman arte, eta erantsiko ditugu geratzen diren 150 gramo azukreak. Orduan erantsiko ditugu, limoi krema epela dugun goporrean, zuringo joak gomazko espatula batez, goitik behera nahasiz, poliki-poliki, jaitsi ez daitezen, ongi nahasitako moussea lortu arte.
  3. Orea gopor txiki edo poteetan isuri eta sartuko ditugu guztiak hozkailuan, ordu batzuetan, moussea finkatu eta fresko-fresko gera dadin. Zerbitzatuko ditugu.

Akaso!

Mango moussea-ren RZ bideoa segidan…

Limoi moussea

gogokoa

Mazedonia

Mazedonia – 

Osagaiak

  • Sagar bat
  • Udare bat
  • 2 banana
  • Pinaburu erdi bat
  • Meloi gozo erdi bat
  • 2 limoi berderen edo 2 limaren azala, birrindurik
  • Eskukada bat marrubi
  • Eskukada bat mugurdi
  • Mahats mordo bat, aletua
  • 2 kiwi
  • 2 laranja
  • 2 laranjaren zukua

MazedoniaErrezeta

  1. Zuritu eta dadotan, ataletan edo xerratan zatituko dugu fruta guztia. Marrubiak laurdenetan erantsiko ditugu, eta azkenak izango dira mugurdiak, zanpaturik gerta ez daitezen. Banana ere azkenerako utziko dugu, ilun ez dadin.
  2. Fruta guztia batu eta gero erantsiko dugu limoi edo lima azal birrindua eta laranja zukua. Bira batzuk eman, nahasi eta freskatzen utziko dugu guztia hozkailuan. Hotz zerbitzatuko dugu mazedonia.

Kasu!

Norberaren gustuaren eta sasoiaren arabera aldatuko ahal izango da mazedonian nahasi beharreko fruta. Sasoikoa erosiz gero, merkeagoa izango da fruta. Ez ditzagun, bestalde, fruitu asko eta asko ahantz: gerezi hezurgabeak, kakiak, granada, limoia, aranak, pomeloa, mandarinak, eta abar.

Mazedoniaren gainetik menda, berbena edo albahaka hosto freskoak zabaldu egin ditzakegu. Egoki moldatzen dira fruta freskoarekin. Tanta batzuk likore edo edari bizi eranstea ere ez dago lekuz kanpo, eta esnegain harrotuarekin edo saltsa ingelesarekin zerbitza dezakegu mazedonia. Horrelakoetan, on egingo die lagungarri horiei tanta batzuk Dry Sack, Ron edo Porto zahar gehitzeak.

Akaso!

Fruta tropikalen mazedoniaren RZ segidan…

 Mazedonia
gogokoa

Mamia edo gatzatua

Mamia edo gatzatua – 

Osagaiak

6 pote betetzeko:

  • Ardi esnea, litro bat
  • Gatzagi likidoa
  • Gatza

mamiaErrezeta

  1. Bi edo hiru gatzagi tanta isuriko ditugu lehenik lurrezko sei poteen hondoan. Gatz pittin bat eman eta irakiten ipiniko dugu esnea, eta irakin bezain laster, atera egingo dugu sutatik.
  2. Termometro batez neurtuko dugu esnearen tenperatura, eta itxaron egingo dugu 37º ingurura jaisten den arte. Une horretan sartu ahal izango dugu behatza erretzeko beldurrik gabe (horixe baita tenperatura neurtzeko beste modu bat, termometrorik ez badugu).
  3. Aukeratutako pote horietan banatuko dugu esnea ondoren, eta utzi egingo dugu mamitzen, giroko tenperaturan eta ukitu gabe, 15 bat minutuan.
  4. Esneak irakin ondoren, gainazalean sortzen den esnegaina hartu eta mamia egiteko poteetan banatzen dute batzuek esnea isuri bezain pronto, pote horietako bakoitzaren gainazalean koipe geruza gera dadin.

Kasu!

mamiaEgin bezain laster ez baditugu jan behar, hobe da paper batez estali eta hozkailuan sartzea, baina 2 egun baino lehenago jan behar dira betiere.

Jateko momentuan erantsiko dugu eztia edo azukrea. Koilararekin gainekoa jan, eta berriro ere emango diogu azukrea hondora iritsi ahala. Ez da bat ere egokia, inolaz ere, azukrea edo eztia erantsi eta dena nahastea, eta horixe bera gertatzen da beste esneki gatzatu batzuekin ere, jogurtarekin esate baterako.

Garrantzitsua da mamia hozkailutik atera orduko ez jatea, epela edo giroko tenperaturan askoz ere hobeto baitago. Hozkailuan gorde badugu, jan baino denboraldi bat lehenago aterako dugu hotz hori gal dezan.

 

Akaso!

Mamia edo gatzatua
gogokoa

Tiramisua

Tiramisua – 

Osagaiak

  • 5 arrautza
  • 75 g azukre
  • 75 g irin
  • Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa
  • Pattar zorrotada eder bat (amaretto)
  • 4 arrautza gorringo
  • 8 koilarakada azukre
  • Mascarpone gazta krematsua, 250 g
  • 4 arrautza zuringo

Tiramisua

 TiramisuaErrezeta

  1. Bizkotxoa egiteko, katiluan 5 arrautza eta 75g azukre nahasiko ditugu. Indarrez irabiatuko dugu, orea loditzen eta zuritzen den arte, ongi harroa gelditzen den arte. Ondoren, irina bahetu eta euri fin gisara erantsiko diegu, poliki-poliki, arrautzei eta azukreari. Orea laberako paper sulfuroztatuaren gainean hedatu eta labean sartuko dugu, 7 minutuan, 180 graduan, lehortzen utzi gabe, gero xamur-xamurra geldi dadin.
  2. Bizkotxoarentzako bainua honela prestatuko dugu: kafe bikoitza, hotza, amarettoarekin nahasi eta hozten utziko dugu.
  3. Krema honela: katilu batean hagaxkekin arrautza gorringoak eta 4 koilarakada azukre ongi jo, krema franko horratzen den arte, lehen halako bi egiten den arte gutxi gorabehera. Ondoren, eragiteari utzi gabe, mascarpone gazta erantsi, pixkanaka-pixkanaka, dena bat egiten den arte. Bukatzeko, beste 4 koilarakada azukre eman diegun arrautza zuringo harro-harrotuak erantsiko ditugu.
  4. Tiramisua plum-cake moduko molde batean harrotzen ahal dugu, tartarako edo bizkotxorako erabiltzen ditugun horietako batean, edo baita portzelanazko ontzi txikietan ere, erasoagoa baita gero bakoitzari zerbitzatzeko. Erraz-erraza da.
  5. Bizkotxo-plantxa hautatu dugun ontziaren hondoaren tamainako puskatan moztuko dugu, eta puskak, esaterako, ontzi txikien hondoan jarriko ditugu. Puskak gero kafe-bainuaz blaitu, koilarakada eder bat botaz, harik eta bizkotxoa ongi urasetu arte. Ondoren gazta-krema ongi harrotua eman gainetik, ertzetaraino.
  6. Krema denbora-tarte batez hozten utzi behar dugu, hozkailuan esaterako, eta zerbitzatu baino lehenago kakao mingotsaren hautsez parpar eman oparo. Kafe-bainutik alkohola kendu, gehiegi gustatzen bazaie ere.

Tiramisua postre modernoa da, ez tradizionala, jende askok pentsatzen duenaren kontra. Bere jatorria 50. hamarkadan dauka Italiako ipar-ekialdean, Véneto inguruan, Venezia hiriburu duen  eskualdean. Zenbaitzuk bere sorrera zehatza inguruetako burdeletan kokatzen dute

Tiramisua

gogokoa

Txokolate moussea

Txokolate moussea – 

Osagaiak

  • 300 g txokolatea ilun, kalitate onekoa
  • 2 arrautza eta 2 gorringo
  • 5 koilarakada azukre
  • Litro erdia esnegain, harrotua
  • Xorta bat ron

Txokolate moussea

Arg. Javier Lastras

Errezeta:

  1. Ontzatan moztu eta gopor batean sartuko dugu mikrouhinetan, indar apalenean, ur dadin.
  2. Bitartean, hagaxkaz joko ditugu, beste gopor batean, gorringoak eta arrautzak 3 koilarakada azukrearekin, orea loditzen eta zuritzen hasia dela sumatu arte. Gainera, beste 2 koilarakada azukreak erantsiko dizkiogu tinko harroturiko esnegainari.
  3. Urtu ondoren erantsiko diogu txokolateari rona, xorta bat.
  4. Azukrearekin jotako arrautzekin nahasiko dugu.
  5. Gomazko espatula batez erantsiko diogu ondoren ore hau esnegain harro azukreztatuari, goitik behera leunki nahasiz, moussea ahalik eta harroena izan dadin. Ez azkar jo, esnegain harrotua apal ez dadin.
  6. Goporretan edo portzelanazko pote txikitan banatuko dugu nahastura, eta ongi tapatuta edukiko ditugu hozkailuan, jan aurretik.

Kasu:

Gailetaren batekin lagun dezakezue postrearen aurkezpena.

Akaso!

2 osagaiekin egindako txokolate mousse RZ bideoa…

txokolate moussea
gogokoa

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin

Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin – 

Osagaiak

  • 750 g marrubi, ongi onduak, laurdenetan zatituak
  • Ezti pixar bat
  • Laranja zukua, litro laurdena

MARRUBIAK LARANJA ZUKU ETA EZTIAREKIN

 

Errezeta

  1. Ziur egon behar dugu marrubiek xomorrorik eta txortenik ez dutela. Uretan pasa eta poliki-poliki xukatuko ditugu zapi batez, laurdenetan zatitu aurretik.
  2. Eztiarekin busti, eta pausatzen utziko ditugu hozkailuan, 10 bat minutu.
  3. Hotz zerbitzatuko ditugu marrubiak, gopor txikietan, laranja zuku egin berri eta fresko-freskoarekin batera.
Marrubiak laranja zuku eta eztiarekin
gogokoa