Denbora
10 minArrautza poxatuak
Garrantzitsua da arrautzak kalitate onekoak izatea, guztiz gomendagarria baserriko arrautzak erabiltzea edo, behintzat, 0 edo 1 zifraz hasten direnetakoak izatea.
Errezeta praktikoa da eta askotan lagungarri erabil dezakeu beste prestaera batzuekin.
Osagaiak
- 4 arrautza
- Ozpin koilarakada bat
- Gatza apur bat
- Txorroteko ura
Errezeta:
- Lapiko altu bat txorroteko urarekin bete eta su bizitan jarri berotu dadin.
- Bertara koilaratxokada bat gatz erta koilarakada bat ozpin bota.
- Ura irakiten dagoenean, goilara baten laguntzaz zurrunbilo bat egin lapikoan. Garrantzikoa da ur guztia biran jartzea errezeta ondo irten dadin.
- Zurrunbilo erako bat lortzen denean arrautza puskatu barnera eta goilararen laguntzaz bere forma borobilean landu arrautza.
- Egosketa denbora norberaren gustuaren arabera egokitu daiteke. Normalean 4 minutu inguru behar izaten ditu, kolore zuria hartzen du arrautzak egostean.
- Azkenik eta kontuz arrautza plater batean jarri. Gatza apur bat bota eta gozatzeko prest.
Kasu!
Arrautzak piperrada, edozein saltsa, patata frijituekin… bikain daude!
…
Akaso!
Arrautzak garestiak omen…
Arrautza poxatuak
Errezetaren egilea(k)
Imanol Zubelzu eta Javi Rivero 83.783783783784 0 100 37
Lan bikaina egin dezute Imanol eta Javi Zorionak. Jarraitu jatortasun horrekin