Denbora
3 orduBabarrunak urtekoak izan beharrean, aurreko urtekoak badira, 20 minutuz uretan beratzen jartzea gomendatzen dugu.
Osagaiak:
- Babarrun edo indaba kilo erdi
- 2 litro ur
- 2 koilarakada oliba olio
- Gatza
Errezeta:
- Sukaldeko eltzean babarrunak ura eta oliba olioarekin jarri egosten
- Bor-bor bizian hasten denean sua jeitsi eta ertainean mantendu
- Babarrunak 3 orduz egon behar dira sutan gutxienez, errezeta azkartzeko presioko eltzean egin daiteke babarruna
- Saltsa loditu eta indabak eginik daudenean gatza gehitu. Hau amaieran egitea oso garrantzitsua da babarrun edo indabak zarta ez daitezen
- Aukeran olio errea (baratxuri errefritoa) gehitu daiteke, azken unean eltzera botata
Kasu!
Babarrun edo indabak odolki, aza eta Ibarrako piperrekin lagundu daitezke. Beti ere babarruna bereizita egosi behar da eta gero ondoan nahi diren lagungarriak jarri.
Egin ostean izozgailuan gorde daitezke. Behar direnean berotu eta jateko prest egon daitezen.
(Esan beharrik ez dago, argazkiko txerrikiak ez direla begetario eta beganoentzat, ez da?)
…
Akaso!
Babarruna
Kategoriak
Errezetaren egilea(k)
Imanol Zubelzu eta Javi Rivero 75 0 100 36
Iruzkinik ez