Hanburgesa makrobiotikoa

85%

Denbora

35 min

Gustuko duzu?

Hanburgesa makrobiotikoa – 

Egun hauetan praktikan jartzen ari gara oporretan ezagutzen hasitako makrobiotika mundua, eta gaurkoan hanburgesa makrobiotikoa RZ dakarkizugu, bageneukan gogoa egia esateko. Aukera ezberdinak daude haragirik gabe hanburgesak egiteko, eta hemen guri asko gustatu zaigun bat, aurretik dauzkagun barazki sobrak erabiliz egingo duguna, arroza eta azukiekin batera. Erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • tipula
  • azukia (aurretik egina)
  • arroza (aurretik egosia)
  • barazkiak (sobratutakoak)
  • tamaria
  • irin integrala, zenteno edo espelta
  • oliba olioa
  • gatza

Errezeta

  1. Tipula zatitu eta zartagitik pasa.
  2. Hanburgesa egiteko aurretik egindako arroza, azukia, barazki sobrak, zartagitik pasatako tipula nahastu bowl batean, tamaria bota, eta guztia eskuekin ondo nahastu bola handi bat egin arte.
  3. Bola handi hori lau zatitan banatu eta zati bakoitzari hanburgesa forma eman.
  4. Irinetik pasa eta frijitu.
  5. Nahi duzun hanburgesa edo ogitartekoa egin.

Kasu!

Tomato krema erabili dezakegu ketchup gisa.

Aurreko eguneko barazki sobrak, porru, kalabaza, kalabazina edo halakorik dugunean egiteko oso gomendagarria.

Komentatu azukiak beharrean, babarrunak, dilista edo lentejak ere erabil daitezkeela.

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Akaso!

Errezeta beganoak hemen …

Hanburgesa makrobiotikoa

gogokoa

Elkarbanatu & Inprimatu

84.615384615385 0 100 13

Iruzkinik ez

    Bidali iruzkin bat